Api 11 13
Uraren aroak Gasteizen
Joan Aldamizetxebarriak Uraren aroak poema liburua aurkeztuko du apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Gasteizko Elkar aretoan.
Api 11 13
Joan Aldamizetxebarriak Uraren aroak poema liburua aurkeztuko du apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Gasteizko Elkar aretoan.
Api 11 13
Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz berba egingo dute apirilaren 11n (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Api 11 13
Mikel Lasa, Josu Landa, Edorta Jimenez, Joseba Sarrionandia, Jesus Lete eta Luigi Anselmik itzulitako Cesar Vallejoren poema batzuk bildu ditugu, gorazarre egitearren poeta perutarrari, datorren astelehenean, apirilaren 15ean, 75 urte izango baitira Parisen hil zela. Durango, Gernika, Bilbo ageri dira gerra garaian idatzitako poema batzuetan (“España, aparta de mí este cáliz” bildumakoak). Bestalde, bost bertsio ezberdin ditugu euskaraz “Piedra negra sobre una piedra blanca” poema ezagunarenak.
Api 10 13
Yoseba Peñaren Hodeien adorea nobela izango dute hizpide apirilaren 10ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Api 09 13
Jon Arretxeren Tangerko ametsak nobelaz ariko dira apirilaren 9an asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
Api 09 13
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz solas egingo dute apirilaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.
Api 09 13
Anais Nin-en Venusen delta narrazio bilduma aurkeztuko du Garazi Arrulak apirilaren 9an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Api 07 13
Hatsa Elkarteak olerki eguna ospatuko du apirilaren 7an (igandea) 11:00etan Senpereko Larraldean.
Api 05 13
Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera aurkeztuko dute apirilaren 5ean (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean, Literaldia ekitaldian.
Api 04 13
Duela sei urte Inter porcos kontakizun bilduma plazaratu zuen Lucien Etxezaharretak (Maiatz, 2007ko apirilaren 9an), orain sarean osorik eskaintzen dizuguna. Narrazio askoren egilea da Lucien, baina bilduma osatzeko “kronika aberezaleak” bildu zituen: lehen zortziak 1982tik 1987ra bitartean Maiatz aldizkarian agertuak eta azken seiak 2004 eta 2007 artean. Liburuari izenburua Margarita inter porcos kontakizunetik datorkio, eta hauxe aitortzen digu bertan: “Zerriak maite ditiat beste batzuek katuak maite dituzten bezala”. Hain zuzen ere, zerri hegalari batek apaintzen du liburuko lehen orrialdea.
Api 02 13
Bederatzigarren edizioa egingo du Literaldiak Bartzelonako Euskal Etxean, apirilaren 5ean hasi eta apirilaren 26ra bitartean. Karmele Jaio, Harkaitz Cano eta Hedoi Etxarte beren liburu berriez mintzatuko dira eta Joseba Sarrionandiaren saiakeraren katalanezko itzulpena aurkeztuko dute. Sant Jordi egunean Harkaitz Canok eta Kirmen Uribek Twist eta Mussche nobelak sinatuko dituzte Rambletan. Eta Mugaldekoak musika taldearen kontzertua izango da larunbat honetan.
Mar 28 13
Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak liburuaz jardungo dute martxoaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Mar 27 13
Scott Fitzgeralden azken kontakizunetako bat da Hamarkada galdua (1939), hil baino urtebete lehenago idatzia eta Esquire aldizkarian argitaratua, garai hartako lan gehienak bezala. Iñigo Roquek euskaratu zuen abenduan Xerezaderen Artxiboan entzungai ipintzeko. Elipsiz betetako ipuin autobiografikoa da; Scott Fitzgeralden esaldi hau, adibidez, pertsonaia nagusiarena ere izan zitekeen: “Urte luzez mozkorrik egon nintzen, eta gero hil egin nintzen”. Scott Fitzgeralden ipuin laburren bilduma bat prestatzen ari dira Garazi Arrula eta Iñigo Roque.
Mar 27 13
Urtero, martxoaren 27an Nazioarteko antzerki eguna ospatzen da. Urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Sarritan, manifestua euskaratu eta gurean ere irakurri egiten da antzerkiaren inguruko mezu hori. Aurtengoan Dario Fo idazleak idatzi du agiria, eta Iñaki Iñurrietak euskaratu du. Euskal antzerkilari batzuen artean manifestua bideoan grabatu dute Bilboko Pabellon 6 aretoan.
Mar 23 13
Yoseba Peña, Maribel Aiertza, Ione Gorostarzu, Xabi Lopez eta Isabel Martin beren liburuez mintzatuko dira martxoaren 23an (larunbata) 11:30ean Bergarako UNEDen.