Inter porcos
Lucien Etxezaharreta

Maiatz, Uhargi 46, 2007ko apirila

 

        Abereek mundua ez digute kondatzen baina jasaiten dute, guk bezala, abereak garenaz gero. Txerriaren Urtean sartuak garela eta Txinako mendean sartuak baigara, txinatarren eta gure hazkurri izan diren animaliak goretsi nahi dira hemen, besteak beste. Abere guziek gure zati bat dutela eta gure gogoeta sarkorrenak ere isladatzen dituztela bada ustea hemen, bidelagun baititugu haste hastetik bizi guzirako.

        Umore on eta tzar nahaste, urteen gisala, aurkituko da, hogeitabost urtez lerrokatu idazlan hauetan, bi denbora sail nagusietan barreatuak, 1983tik 1987a arte eta gero 2004 eta 2007ren artean. Zizelkatze eskasa dutela, ohargarri da urgentziazko idazkera batean josiak direla, denbora batzuetan euskal munduan erraiten zen bezala.

        Gutun batzu bezala dira, lagun ezezagun bati bidaliak, harridura, munduaren ilusioa, oroimena, mina eta itxaropenak ehain oihal tinko batean. Munduan bizitzeaz zorion zerbait sendiaraziko dute agian.

        Lan hauk etziren agertuko Helenaren tematzerik izan ez balitz. Har dezala kukuaren primaderako kantuak sortzen duen biziaren esperantza.

 

 

Inter porcos
Lucien Etxezaharreta

Maiatz, Uhargi 46, 2007ko apirila