maiatza 08 13
Etxekalte Durangon
Harkaitz Zubirirekin Etxakalte nobelaz ariko dira maiatzaren 8an (asteazkena) 19:30ean Durangoko Liburutegian.

maiatza 08 13
Harkaitz Zubirirekin Etxakalte nobelaz ariko dira maiatzaren 8an (asteazkena) 19:30ean Durangoko Liburutegian.

maiatza 07 13
Maiatz literatur aldizkariaren ale berriaren aurkezpenarekin (56. zenbakia) abiatuko dira Maiatz Solasaldiak Baionako Euskal Museoan datorren asteartean, maiatzaren 14an; arratsaldeko 19:30ean Miren Agur Meaberi elkarrizketa egingo dio Itxaro Bordak jendaurrean, eta Elkartasun basatia errezitaldia eskainiko du Oier Guillanek 21:00etan. Biharamunean, maiatzaren 15ean, Pierre Mestrotek Arimen ohoina nobela poliziako berria aurkeztuko du 19:00etan, eta jarraian “Memoria nola idatzi” mahaingurua izango da Janbattitt Dirassar, Marikita Tambourin eta Aingeru Epaltzarekin. Bertsotan amaituko dira ekitaldiak: Sustrai Colina eta Amets Arzallus.
maiatza 06 13
Hamahirugarren edizioa beteko du aurten Literaktum jaialdiak Donostian, martxoaren 8an hasi eta 23ra bitartean. Ekitaldi hauek izango dira euskaraz: Oier Guillanen Elkartasun basatia errezitaldia maiatzaren 9an (osteguna) 19:30ean Larratxoko Tomasene kultur etxean; Itxaro Bordaren errezitaldia maiatzaren 10ean (ostirala) 20:00etan Koldo Mitxelena kulturunean; Txillardegiren literaturari jarraiki ibilbide literarioa Donostian barrena maiatzaren 11n (larunbata) 12:00etan Alderdi Ederretik abiatuta; Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat liburuari buruzko solasaldia maiatzaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Udal Liburutegi zaharreko sotoan.
maiatza 03 13
Maite Toledok Hemen poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 3an (ostirala) 20:00etan Donostiako Noventa Grados liburu dendan.
maiatza 02 13
Scanner poema liburuaz mintzatuko dira Leire Bilbaorekin maiatzaren 2an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

maiatza 02 13
Hungariako poesigintza modernoan idazle garrantzitsua da Miklos Radnoti (1909-1944). Iñigo Aranbarrik bost poema euskaratu ditu haren gorazarrez. Kortars aldizkari abangoardista sortu zuen lagun batzuekin 1930ean. Radnotiren poemak konfiskatu eta epaitu egin zuten erlijio irain eta pornografia salaketapean. Lehen poema bilduma 1933an plazaratu zuen, Apollinaireren poemak itzuli zituen 1940an. Sarritan zigortu izan zuten lan behartuetara Mundu Gerraren aurkako protestetan parte hartzeagatik, eta 1944ko azaroaren 9an fusilatu egin zuten. Hemezortzi hilabete geroago, gorpua lurpetik ateratakoan, jakako patrikan kaier batean topatu zituzten azken poemak, Zazpigarren egloga eta beste zenbait.
Api 29 13
Iñaki Segurolaren Arrazoia ez dago edukitzerik saiakera liburuaz ariko dira apirilaren 29an (astelehena) 19:30ean Donostiako liburutegi zaharreko sotoan.
Api 25 13
Ian McEwanen Hoben-ordaina nobela aztertuko dute apirilaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Api 25 13
Hedoi Etxartek Sinplistak poema liburua aurkeztuko du apirilaren 25an (osteguna) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.
Api 25 13
Harkaitz Canoren Twist nobelaz mintzatuko dira apirilaren 25ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Api 25 13
“Existitzen da nobela grafikoa?” hitzaldia egingo du Harkaitz Canok apirilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Gasteizko El Pilar liburutegian.
Api 25 13
Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuaz jardungo dute apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Api 25 13
Patxi Zubizarretaren Joan nobela aztertuko dute apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Api 25 13
Mikel Tabernak Alkasoroko Benta nobela aurkeztuko du apirilaren 25ean (osteguna) 18:00etan Berako liburutegian.

Api 25 13
Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion nobelaz berba egingo dute apirilaren 25ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.