Eka 17 13

Bernardo Atxagarekin Bilbon

Bernardo Atxagarekin foruma egingo dute ekainaren 17an (astelehena) 19:20ean Bilboko Arriagako plazan.

Eka 14 13

Versus Iruñean

Karlos Linazasororen Versus liburua aztertuko dute ekainaren 14an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Eka 13 13

Alkasoroko Benta Sunbillan

Alkasoroko Benta nobelari buruz solas egingo dute Mikel Tabernarekin ekainaren 13an (osteguna) 20:00etan Sunbillan.

Eka 13 13

Ezer ez Markinan

Jane Tellerren Ezer ez nobelaz solas egingo dute ekainaren 13an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Eka 13 13

Roberto Arlt-en Piztiak

Critica eta El Mundo egunkarietan kazetari aparta izan zen Roberto Arlt (1900-1942) argentinarra. Kronikak, ipuinak, antzezlanak eta nobelak idatzi zituen. Iñigo Roquek Piztiak izeneko kontakizuna euskaraturik bidali digu, Arltek plazaratutako lehen ipuin liburutik ekarria (El jorobadito liburuko Las fieras, 1933). Gizonezko bat da kontalaria, emakumezko bati mintzo zaiona: “Ni prostituta baten kontura bizi naiz, aurrekari penalak ditut eta bizkarra bala-zuloz josirik hilko naiz, eta zu, berriz, bankuren bateko langile batekin edo erreserbako tenienteorde batekin ezkonduko zara egunen batean”. Xerezaderen artxiboan entzuteko ere badaukazu.

Eka 12 13

Saguak eta gizonak Iurretan

John Steinbecken Saguak eta gizonak nobelaz ariko dira ekainaren 12an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Eka 12 13

Kristalezko begi bat Seguran

Kristalezko begi bat nobelaz berba egingo dute Miren Agur Meaberekin ekainaren 12an (asteazkena) 18:30ean Segurako kultur etxean.

Eka 11 13

Itxaro Borda Angelun

Itxaro Borda “Gu(haur) Arrotz(ak)” emanaldian izango da David de Souzarekin eta Orchestre Maigre musika taldearekin ekainaren 11n (asteartea) 20:30ean Angeluko Barojako karpapean.

Eka 11 13

Zintzoen saldoan Elizondon

Jon Alonsorekin Zintzoen saldoan nobelaz solas egingo dute ekainaren 11n (asteartea) 19:00etan Elizondoko gaztetxean.

Eka 11 13

Bitsa eskuetan Zumaian

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema liburuaz solas egingo dute ekainaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.

Eka 10 13

Made in Galiza Igorren

Sechu Senderen Made in Galiza liburuaz mintzatuko dira ekainaren 10ean (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Eka 07 13

Elkartasun basatia Oreretan

Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia egingo du ekainaren 7an (ostirala) 20:30ean Oreretako Mikelazulon.

Eka 07 13

Aldjezairia askatuta Donostian

Txomin Peillenek Aldjezairia askatuta ipuin liburuaren edizio berritua aurkeztuko du ekainaren 7an (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 06 13

Orbanak Gasteizen

Pello Lizarralderen Orbanak ipuin liburua aztertuko dute ekainaren 6an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Eka 06 13

Kartzelako literatura errezitaldia Oreretan

Ataramiñe-ko kideek kartzelako literatura errezitaldia egingo dute ekainaren 6an (osteguna) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak