Eka 27 13
Bitan esan beharra Gasteizen
Rikardo Arregiren Bitan esan beharra poema liburuaz ariko dira ekainaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Eka 27 13
Rikardo Arregiren Bitan esan beharra poema liburuaz ariko dira ekainaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Eka 27 13
Ray Bradburyren Fahrenheit 451 nobelaz jardungo dute ekainaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Eka 26 13
Agur eta zorte on 1959an Grace Paleyk idatzitako kontakizun bat da, New Yorkeko Arte Errusiarreko Antzokian txartel-saltzaile lanean ari izandako Rosie Lieber-en istorioa kontatzen duena. Grace Paley (1922-2007) ipuingile eta poeta amerikarrak honela definitu zuen bere burua: bakezale borrokalaria eta anarkista kooperatiboa. Vietnamgo gerraren kontrako protestetan maiz atxilotu zuten, eta 1978an kartzelatu egin zuten Etxe Zuriaren aurrean arma nuklearren aurkako pankarta bat zabaltzeagatik. Jasone Larrinagaren itzulpenari esker euskaraz irakur dezakezu lehendabiziko aldiz.
Eka 25 13
Mikel Ibargurenek Bide batez esanda poema liburua aurkeztuko du ekainaren 25ean (asteartea) 11:00etan Baionako Euskal Museoan.
Eka 21 13
Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz berba egingo dute ekainaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.

Eka 21 13
Iñigo Ibargurenek Triangelu irristakorra nobela aurkeztuko du ekainaren 21ean (ostirala) 19:00etan Azpeitiko Udal Liburutegian. Argitaletxea: Gaumin.

Eka 20 13
Mikel Tabernarekin Alkasoroko Benta nobelaz solasean ariko dira ekainaren 20an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Eka 20 13
Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira Miren Agur Meaberekin ekainaren 20an (osteguna) 19:00etan Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Eka 20 13
Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua egingo da ekainaren 20an (osteguna) 10:00etatik aurrera Bilboko Arriaga antzokian.

Eka 19 13
Fernando Morillok Pasio krimena thrillerra aurkeztuko du ekainaren 19an (asteazkena) 10:15ean Donostiako Boulevard tabernan. Argitaletxea: Gaumin.
Eka 19 13
1977an idazten hasi eta 1980an kaleratu zuen aurreneko liburua Jean Louis Davantek, bertsozkoa: Makila gorria. Ondoren, bestelako urrats bat egin nahi zuela erabakirik abiatu zen poesiaren bideetan, 1980ko udan. “Amodiozko poema sail bat idatzi nuen, eta Azkue Sarian aurkeztu”, baina Joseba Sarrionandiaren lehen liburuarentzat izan zen saria. Davanten poema bilduma hura, Itsasoak iraultzan, Maiatz argitaletxeak plazaratu zuen gero 1986an, eta orain osorik emana duzu interneten.
Eka 18 13
Anais Ninen Venusen delta liburuaz ariko dira ekainaren 18an (asteartea) 19:30ean Iruñeko La Hormiga Atomican.

Eka 18 13
Obabakoak liburuaz Ibon Sarasolarekin eta Inazio Mujikarekin foruma egingo dute ekainaren 18an (asteartea) 19:00etan Bilboko Arriagako plazan.
Eka 18 13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute ekainaren 18an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Eka 17 13
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz mintzatuko dira ekainaren 17an (astelehena) 19:30ean Donostiako liburutegi zaharreko sotoan.
