Abe 12 13
Damutzen ez direnak Markinan
Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobelaz ariko dira abenduaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Abe 12 13
Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobelaz ariko dira abenduaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Abe 12 13
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira abenduaren 12an (osteguna) 19:00etan Bilboko Alondegian.

Abe 12 13
Jon Arretxeren 19 kamera nobela aztertuko dute abenduaren 12an (osteguna) 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian.
Abe 12 13
Orain hogeita bost urte, 1988ko abenduan plazaratu zuen Maiatz argitaletxeak Itxaro Bordaren hirugarren poema liburua: Just love. Poetaren ahotsak dimentsio berri bat hartu zuen, eta idazlearen liburu ederrenetako bat da zalantzarik gabe. Orain sarean osorik eskaintzen dizugu, eman izan genituen bezala Itxaroren lehendabiziko bi liburuak: Bizitza nola badoan poema bilduma eta Basilika eleberria, biak 1984an argitaratuak.
Abe 11 13
Irati Jimenezekin Nora ez dakizun hori nobelaz mintzatuko dira abenduaren 11n (asteazkena) 18:00etan Zumaiako Forondan.
Abe 10 13
Harkaitz Canorekin Twist nobelaz mintzatuko dira abenduaren 10ean (asteartea) 19:00etan Lasarteko Villa Mirentxun.

Abe 09 13
Mikel Tabernarekin Alkasoroko Benta nobelaz solasean ariko dira abenduaren 9an (astelehena) 19:00etan Baztango Anizko elkartean.

Abe 09 13
Kirmen Uriberen Mussche nobelaz jardungo dute abenduaren 9an (astelehena) Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Abe 09 13
Lourdes Oñederraren Intemperies nobela aztertuko dute abenduaren 9an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Abe 08 13
Mikel Antzaren Z ber 2 antzerki liburua aurkeztuko du Ataramiñek abenduaren 8an (igandea) 19:00etan Durangon, Ahotsenean.

Abe 08 13
Eñaut Etxamendik Kantu eta olerkiak liburua aurkeztuko du abenduaren 8an (igandea) 18:00etan Durangon, Ahotsenean.
Abe 08 13
Xabier Amurizak 4×4 operazioa nobela aurkeztuko du abenduaren 8an (igandea) 17:00etan Durangon, Ahotsenean.
Abe 08 13
Arrate Mardarasek Pendrive ipuin liburua aurkeztuko du abenduaren 8an (igandea) 14:00etan Durangon, Ahotsenean.

Abe 08 13
Maite Toledok Hemen poema liburua aurkeztuko du abenduaren 8an (igandea) 13:00etan Durangon, Ahotsenean.
Abe 08 13
Garbiñe Ubedak Hobe isilik nobela aurkeztuko du abenduaren 8an (igandea) 12:30ean Durangon, Ahotsenean.