Ots 24 14
Parisen bizi naiz Donostian
Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz poema liburuari buruz ariko dira otsailaren 24an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Ots 24 14
Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz poema liburuari buruz ariko dira otsailaren 24an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Ots 22 14
Eider Rodriguezek “Sarrionandiaren itsasoak” hitzaldia eskainiko du Literatura Eskolan otsailaren 22an (larunbata) 10:00etan Hendaiako Xaia ostatuan.
Ots 22 14
Alice Munroren Zorion handiegia liburuari buruz berbetan arituko dira otsailaren 22an (larunbata) goizeko 10:00etatik aurrera Ondarroako Txomin Agirre liburutegian.

Ots 21 14
Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk liburua aztertuko dute otsailaren 21ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Ots 21 14
Xabier Montoiaren Azken afaria nobela izango dute berbagai otsailaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Ots 21 14
Ana Malagonek Lasai, ez da ezer gertatzen ipuin liburua aurkeztuko du otsailaren 21ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Ots 20 14
Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz berbetan ariko dira otsailaren 20an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 20 14
Eugene Ionescoren Emakume abeslari burusoila antzerkia aztertuko dute otsailaren 20an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Ots 20 14
Antton Lukuk Libertitzeaz liburua aurkeztuko du otsailaren 20an (osteguna) 11:30ean Baionako Euskal Museoan. Argitaletxea: Pamiela.

Ots 19 14
Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobelaz ariko dira otsailaren 19an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Ots 19 14
Hiru urte geroago Zarama taldeak izenburu berarekin atera zuen abestiaz oso bestelakoa da Mikel Peruarenaren aldarria bere bigarren poemategian (Edan ase arte): bizitzatik edan behar dugu, bizia edan bizi ahal izateko, hilobiko lauza bizkar gainean daukagula ibili behar dugunez. Eraispena modako hitza zen garaiko animalia mindua dugula aitortu zigun poetak, eta horrek eskubidea eman zion noski zorrotza eta egiatia izateko, “Literatura bergizarteratzeko neurriak” edo “Zapatak hutsik” bezalako poema gogor eta ederretan (aukera dago liburuan) mintasuna argigarrizko kontzientzia bihurtzerainokoa. Eta batzuetan sarkastikoa den irriñoa behin eta berriz irakurlearengana. Jexux Aranbururen bandoneonak nostalgia erantsi zion egin zituen errezitaldietan, poemen mezua biderkatuz. Edan poesiatik, edan poesia ase arte.
Ots 17 14
Yoseba Peñarekin Hodeien adorea nobelaz berba egingo dute otsailaren 17an (astelehena) 11:00etan Bilboko Gabriel Aresti institutuan.

Ots 15 14
Battittu Coyosek Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua aurkeztuko du otsailaren 15ean (larunbata) 10:30ean Mauleko herriko etxean.

Ots 13 14
Lorenza Mazzetti idazlearen Zerua gainbehera dator liburuaz arituko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Paperezko Lagunak irakurle taldean, Garoa liburudendan.

Ots 13 14
Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza poema liburuaz ariko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:30ean Tolosako liburutegian.
