Mar 27 14
Ilargian ez da emakumerik egon Iruñean
Ilargian ez da emakumerik egon saioa egingo dute Eider Rodriguezek eta Zaloa Basabek martxoaren 27an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu dendan.
Mar 27 14
Ilargian ez da emakumerik egon saioa egingo dute Eider Rodriguezek eta Zaloa Basabek martxoaren 27an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu dendan.
Mar 27 14
Xabier Montoiaren Azken afaria nobelaz ariko dira martxoaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Mar 27 14
Urtero bezala, martxoaren 27arekin Antzerki eguna ospatzen da mundu osoan. Eta urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Hegoafrikako Brett Bailey antzerkigileak idatzi duen manifestua euskarari ekarri du Tartean teatroko Iñaki Etxarrik. Munduko hainbat hizkuntzatara egokitutako manifestu honetan egun gizarteak bizi duen egoera larria salatzen du Brett Baleyk, eta antzoki eta eszenatokietako artisten aldetik konpromisorako aldarria egiten du. “Antzoki eta eszenatokietako artistok, ez al da gure betebeharra merkatuaren eskaria eta gure eragiteko indarra baliatzea, bihotz eta buruetan gune askeak sortzeko? Gure inguruan jendea batzeko? Eragin eta informatzeko, eta elkartasuneaneta itxaropenean oinarritutako gizarte bat sortzen laguntzeko?”
Hainbat antzerkigile manifestua irakurtzen jarri eta bideoa zabalduko dugu sarean. teatro-testuak.com
Mar 26 14
Mussche nobelaren irakurraldia egingo du Kirmen Uribek Wim Mertens musikariarekin martxoaren 26an (asteazkena) 20:00etan Donostiako Kursaalen.

Mar 26 14
Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelaz jardungo dute martxoaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Mar 26 14
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburua aztertuko dute martxoaren 26an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.
Mar 25 14
Mussche nobelaren irakurraldia egingo du Kirmen Uribek Wim Mertens musikariarekin martxoaren 25ean (asteartea) 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian.

Mar 25 14
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobela izango dute mintzagai martxoaren 25ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Mar 25 14
Josetxo Azkonak Galdeak eta baleak poema liburua aurkeztuko du martxoaren 25ean (asteartea) 11:30ean Iruñeko Katakrak-en. Argitaletxea: Pamiela.
Mar 25 14
Proventzak XIX. mendean eman zuen pizkundea hiltzen ari zen hizkuntzaren monumentua egiten saiatu zen. Felibreek sentimentalki, iraganaren idealizazioz maite zuten herria. Giro horretan azaldu zen Frederi Mistral, mugimenduaren buru literarioa izango zena. “Oraingoa eta hemengoa” landu ez bazuen ere, identitatea jasoko zuen herriari, historian iraungo zuen herriari kantatu zion: bere pertsonaiek maila sinbolikoa hartzen dute, mitoak bilakatzen dira, herritarkeria eta aldarri nazionalista gaindituz. Horixe izan zen kontuan hartu ez zuena gure Pizkundeak 1930eko hamarraldian haren ildoa eredutzat hartu nahi izan zuenean. Orainaren eta Paradisuaren arteko tenkadura, Gure Herriari kantuan atzeman genezake garden asko. Kantu hau Lhi Jari taldeak musikatu zuen, eta YouTubek kenarazi egin zuen aldi batez, “gorrotoa pizten” duelakoan.
Mar 24 14
Iñigo Ibarrak Aulkipeko sekretuak liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Argitaletxea: Denonartean.
Mar 21 14
Munduko Poesia eguna ospatzeko Beñat Sarasolak Munduko Poesia Kaierak bildumako lehen hiru zenbakiak aurkeztuko ditu errezitaldian martxoaren 21ean (ostirala) 18:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Mar 21 14
Munduko Poesia Kaierak bildumako Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire poeten antologiak aurkeztuko ditu Beñat Sarasolak martxoaren 21ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Mar 21 14
Martxoaren 21arekin, Munduko Poesia Egunean, Munduko Poesia Kaierak proiektua aurkeztuko du Susa argitaletxeak. Egitasmo berri honen bitartez, euskarari ekarriko zaizkio munduko poeten lanak, kaieretan bilduta. Kalean dira lehen hiru zenbakiak: Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire. XX. mende hasierako poeta aleman garrantzitsuenetako bat, Kataluniako errealitate poetikoaren ikuspuntu emakumezkoa eta negritudearen ikurra. Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, hiru poetokin hasitako bidean, pixkanaka mundu osoko poetak ekarri nahi dira gure hizkuntzara. Anton Garikanok, Itxaro Bordak eta Iñigo Aranbarrik osatu eta itzuli dituzte antologia hauek, www.kaierak.com gunean aurkituko dituzunak.
Munduko Poesia Eguneko manifestua euskaraz
Mar 20 14
Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobelaz ariko dira martxoaren 20an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.