Eka 03 14

Igor Estankonaren
Ehiza eta nekea

Hirugarren poema liburua zuen Igor Estankonak orain hamar urteko Ehiza eta nekea (Kutxa, 2004), aurreko Anemometroa (1998) eta Tundra (2002) bildumetan ageri zen poeta leun eta indartsuaren heldutasunezko emaitza. Ikusten dena eta ikusten ez dena gogoetaren lagungarri hartuz, doi bat ironiko, doi bat autokritiko, leihoa, etxea, ibaiertza nahikoak ditu frogatu ahal izateko inguratzen gaituen guztia ez dela natura edo eraikidura, “pentsamendu erraldoia” baizik. Errazkeriatik ezin urrunago dauden poema gardenak egiteko ahalmen berezia dauka Estankonak, liburu honen muina izan litekeen “Minutu bat zuretzat” poema eredu. Sentimendua ez ezik, ideia ere pentsamendu erraldoi horren apurretan elikatu behar izan gabe daki bideratzen. Behe lainoak urtuko dira, baina berriro datoz: tolesdurek osatzen dute zoriona. Inoiz oreka galtzen ez duen maitale edo kritiko, tradizio kultuaren onenekoak paletan dauzkan pintore modernoa dugu Igor Estankona.

Eka 01 14

Poesia errezitaldia Zarautzen

Jule Goikoetxeak, Aritz Mutiozabalek eta Juan Ramon Makusok poesia errezitaldi bana egingo dute ekainaren 1ean (igandea) 18:30ean Zarauzko Modelo aretoan.

Eka 01 14

Hodeien adorea bertsotan Zarautzen

Yoseba Peñaren Hodeien adorea liburuan oinarriturik bertsonobela eskainiko dute Felix Zubiak eta Iñigo Manzisidorrek ekainaren 1ean (igandea) 13:30ean Zarauzko Marina Txiki tabernan.

Eka 01 14

Abisalia Zarautzen

Asier Serranorekin Abisalia ipuin liburuaz ariko dira ekainaren 1ean (igandea) 13:00etan Zarauzko Modelo aretoan.

Eka 01 14

Ezinbestean Zarautzen

Unai Baztarrikarekin Ezinbestean poema liburuaz solas egingo dute ekainaren 1ean (igandea) 12:30ean Zarauzko Modelo aretoan.

Eka 01 14

Baleak eta galdeak Zarautzen

Josetxo Azkonarekin Baleak eta galdeak poema liburuaz jardungo dute ekainaren 1ean (igandea) 12:00etan Zarauzko Modelo aretoan.

Eka 01 14

Post-it bizitzak, Iolanda Zuñiga

Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak liburua aurkeztuko du Iñigo Roquek ekainaren 1ean (igandea) 11:30ean Zarauzko Modelo aretoan.

Eka 01 14

Hitzak argi Zarautzen

Juan Ramon Makusorekin Hitzak argi poema liburuaz ariko dira ekainaren 1ean (igandea) 11:00etan Zarauzko Modelo aretoan.

maiatza 31 14

Haragia Hendaian

Eider Rodriguezekin Haragia eta Katu jendea ipuin liburuez solastatuko dira maiaztaren 31n (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.

maiatza 31 14

Gizon bat lotan, Georges Perec

Georges Perecen Gizon bat lotan eta Gauzak liburuak aurkeztuko ditu Igela argitaletrxeak maiatzaren 31n (larunbata) 14:00etan Zarauzko Garoa liburu dendan.

maiatza 31 14

Inon ez, inoiz ez Zarautzen

Iban Zalduarekin Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 31n (larunbata) 13:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.

maiatza 31 14

Mihia aske Zarautzen

Elias Cannetiren Mihia aske liburuaz jardungo du Ibon Uribarrik maiatzaren 31n (larunbata) 13:30ean Zarauzko Zigordia kalean.

maiatza 31 14

14, Jean Echenoz

Jean Echenozen 14 nobela aurkeztuko du Gerardo markuletak maiatzaren 31n (larunbata) 13:00etan Zarauzko Zigordia kalean.

maiatza 31 14

Zangotraba Zarautzen

Juan Kruz Igerabiderekin Zangotraba nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 31n (larunbata) 13:00etan Zarauzko Garoa liburu dendan.

maiatza 31 14

Hutsaren itzalak Zarautzen

Jon Arretxek Hutsaren itzalak nobela aurkeztuko du maiatzaren 31n (larunbata) 12:30ean Zarauzko Zigordia kalean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak