Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

Bakarrik geratu zen,

sakonki bakarrik,

txingorrak geratzen diren gisan

jendea sutondotik aldendu

eta ohera doanean.

 

Sosegua eta gogoeta,

ordu erdiz, ordu betez,

nork jakin zein denbora tarte

harrigarriro luze batez

bere zurtoin mamitsutik

elikatu ziren.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004