Eka 11 14

Zu zara…, Joseba Zulaikaren nobela

Joseba Zulaikaren Zu zara… nobela (Hordago, 1982) garaiko narragintzan nagusi ziren korronteen kontrakarreko saio ederra dugu: beren gorputz biluzien lekuko diren hogei urteko mutilaren eta berrogei urteko hiru alaben amaren artekoa sakontzen duen barne-ikerketa. Zeren, amodio hitza kentzen badugu, zer geratzen ote da, zer ote da gure hau, plazera, beldurra, errua, derrigortasun arraroren bat… Momentu desolatu guztien emaitza. Gorputzak, zenbait oroitzapen, senarraren presentzia ikusezina eta lau paretez haratagoko gatazka nabarmen hori, amodioa traizio bihurtu nahi duena. Amodioa da ordea errugabe izateak laguntzen ez duenean mundu posible guztiak bakarrean biltzen duena. Eta zuhaitz parasitoaren fruitu guztiak ezagutu nahi. Ezagutzeko idaztea konpromiso bezala, Zulaikarena. Obra bakan bezain injustuki ahaztua Zu zara…

Eka 09 14

Maizter arrotza Baztanen

Luis Garderekin Maizter arrotza poema liburuaz jardungo dute ekainaren 9an (astelehena) 19.00etan Baztanen, Iruritako jauregian. Solasaldiaren ondoren errezitaldia izango da.

Eka 09 14

Muskuiluak afaltzeko Igorren

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz mintzatuko dira ekainaren 9an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Eka 07 14

Ibilbide poetikoa Zumarragan

Andoni Salamerorekin ibilbide poetikoa eta errezitaldia egingo dira ekainaren 7an (larunbata) 9:30etatik aurrera Zumarragako Antio interpretazio gunean.

Eka 06 14

“Etxepare Rap” Zumarragan

“Etxepare Rap” emanaldia eskainiko du Imanol Epeldek ekainaren 6an (ostirala) 22:30ean Zumarragako gaztetxean.

Eka 06 14

Muskuiluak afaltzeko Iruñean

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburua aztertuko dute ekainaren 6an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Biltokin.

Eka 05 14

Muskuiluak afaltzeko Basaurin

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz ariko dira ekainaren 5ean (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Eka 05 14

Martutene Bilbon

Ramon Saizarbitoriarekin Martutene nobelari buruz solastatuko dira ekainaren 5ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Eka 05 14

Ezinbestean Bilbon

Unai Baztarrikak Ezinbestean poema liburua aurkeztuko du ekainaren 5ean (osteguna) 11:30ean Bilboko Arenalean.

Eka 05 14

Arsenio Iglesiasen zazpi poema

Ático izenburuko poesia liburua argitaratu zuen Arsenio Iglesias Pazos idazleak 2013an, Positiva argitaletxearekin, Avelina Valladares poesia saria jasotako lana. 1978an Galiziako Fene herrian jaioa, bizitzako pasarteak kontatzen dizkigute bere poemek, eszenak, non egunerokoaren ertzak bihurtzen diren poetaren langai. Liburuko sei poema eta Non navegantes izenekoa euskaratu ditu galizieratik Iñigo Astizek, egilearen beraren laguntzaz, hemen irakurgai dituzuenak.

Eka 04 14

Damutzen ez direnak Durangon

Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobela aztertuko dute ekainaren 4an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Eka 04 14

Sarrionandiaren obrarri buruz solasean

Joseba Sarrionandiaren obrari buruz mintzatuko dira Txomin Peillen, Aitzpea Azkorbebeitia, Eider Rodriguez eta Xabier Mendiguren ekainaren 4an (asteazkena) 18:30ean Hendaiako Mediatekan.

Eka 04 14

Kolosala izango da Hendaian

Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da nobelaren irakurketa jarraitua egingo dute ekainaren 4an (asteazkena) 14:00etatik 17:30etara Hendaiako Mediatekan.

Eka 03 14

Parisen bizi naiz Soraluzen

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz errezitaldia egingo du ekainaren 3an (asteartea) 20:00etan Soraluzeko Gaztelupe tabernan.

Eka 03 14

Larremotzetik, Hasier Larretxea

Hasier Larretxeak Larremotzetik liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Agenda

Efemerideak

Kritikak