Eka 18 24

Mikel Ayllon Hau ez da gerra bat eta Pablo Barrio 2074 Ganbila bilduman

Mikel Ayllon eta Piszifaktoriaren eskutik Hau ez da gerra bat antzezlana eta Pablo Barrioren 2074 aurkeztuko dituzte Ganbila teatro testuen bilduman ekainaren 18an (asteartea) 11:30ean Donostiako Plaza Berriko liburutegian.
Hau ez da gerra bat - Mikel Ayllon - azala 2074 - Pablo Barrio - azala

Eka 18 24

Pablo Barrio, inora bidean galderak pausatuz

Euskal idazle gutxi dira beren ibilbidea ia osorik teatroa idazteari eskaini diotenak, eta horietakoa dugu Pablo Barrio. Ganbila bildumaren baitan argitaratu berri, itxuraz galduta eta alderrai dabiltzan pertsonaiak batzen dira 2074 antzezlanean. Agertokiaren erdian itxuraz noraezean eta umezurtz, etengabe galderak pausatzen dizkigute pertsonaiok. Umorez, antzerkiarekiko pasioz eta kritika sozialez lepo dagoen testua uzten dugu orain irakurle zein antzerkigileen esku, bertako pertsonaien bizi-dardara kutsatzeko prest.

yesenin

Eka 17 24

Patxo Telleria Ai, gure juaneteak Bilbon

Patxo Telleria antzerkigile eta idazleak Ai, gure juaneteak lana aurkeztuko du ekainaren 17an (astelehena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.

Eka 17 24

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa Donostian

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua aurkeztuko dute ekainaren 17an  (astelehena) 18:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan.
p02_rifqa

Eka 17 24

Zadie Smith Kanbodiako enbaxada

Zadie Smith idazlearen Kanbodiako enbaxada ekarri du euskarara Garazi Ugaldek eta ekainaren 17an (astelehena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.

 

Eka 17 24

Hau gerra bat ote den, antzerkiaren bitartez

Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eskutik, gerra gai bezala hartzen duen ezohiko triptiko bat dakarkigu Ganbila bildumak oraingoan. Antzezlan itxurako hiru bala dira triptiko horren osagaiak: Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da. Hiru bala hauek leku berean dute abiapuntua, eta hirurak dira lan gordin, zuzen eta gupidarik gabeak. Haien arteko loturak eta oihartzunak topatuko ditu irakurleak, ikerketa bide beraren zati diren heinean. Gerraz ari dira, baina funtsean, jendarte, bikote, bidaide egiten eta desegiten gaituzten harremanez ere bai. Adierazgarria da hitzaurrea bera, aurkezpen izaera gainditu eta gogoeta bide kritiko bat oparitzen diguna.

yesenin

Eka 16 24

Miren Agur Meabe June Cresporen eskulturei errezitatzen Lekeition

Miren Agur Meabe idazleak June Crespo artistaren lanei eskainitako poemak irakurriko ditu jendaurrean; eta June Crespok, berak idatzitako egunerokoa irakurriko du ekainaren 16an (domeka) 12:00etan Lekeitioko Marierrotan.

vascular

Eka 14 24

Bea Salaberri Mesfida zaitez Larzabalen

Bea Salaberrik Mesfida zaitez nobela berriari buruz arituko da eleketan ekainaren 14an (ostiral) 19:30ean Larzabaleko Ezpeletenia ostatua. Baipeleteneko irakurle kluba.
mesfidaBAI

Eka 14 24

Jose Mari Sagardui Gatza Zaldi berdea Algortan

Jose Mari Sagardui Gatzak Zaldi berdea liburua aurkeztuko du ekainaren 14an  (ostirala) 18:30ean Algortako Azebarri kulturgunean.
zaldiberdea

Eka 13 24

Yolanda Arrieta Etxe bat norberarena Iruñean

Yolanda Arrietak Etxe bat norberarena nobela aurkeztuko du ekainaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñean, Txalaparta liburudendan.
etxebat

Eka 13 24

Jon Arretxe Musker amarruak Iruñean

Jon Arretxeren Musker amarruak libururi buruz arituko dira ekainaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Eka 13 24

Angel Erro Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak- Erandion

Angel Erroren Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak- lanari buruz berbetan arituko dira  ekainaren 13an (osteguna) 19:00etan Erandioko Altzaga liburutegian.
poesiaErandio

Eka 13 24

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua aurkeztuko dute ekainaren 13an  (osteguna) 11:00etan Donostiako Plaza berriko liburutegian. Argitaletxea: Katakrak.
p02_rifqa

Eka 12 24

Sergai Jesenin errusiar paradisu galduaren poeta

XX. mendeko errusiar poetetarik handietako bat dugu Sergei Jesenin, bere 30 urteko bizitza laburrean sona eta itzal handia erdietsi zuena. Sentiberatasun handiko poeta, ildo erromantikotik modernagoetara jauzi egin zuena, lehendik euskaratuta dauzkagun aleetara beste zazpi poema gehitu behar dizkiogu, Xabier Bovedak itzuli eta Idatz & Mintz aldizkariaren kaleratuak.

yesenin

Eka 12 24

Itzalen tektonika eta Galbahea solasaldi eta poema errezitalak

Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaranek zenbait solasaldi egingo dituzte heldu den astean beraien poema liburu berriak –Itzalen tektonika eta Galbahea hurrenez hurren- aurkeztu asmoz Euskal Herriko liburudenda ezberdinetan. Bilboko Biran -ekainaren 18an, asteartearekin-, Gasteizko Eva Forest Liburutopian -ekainaren 19an, asteazkena- eta Zarauzko Garoan -ekainaren 20an, osteguna-.

afixa-GalbaheTektonikoa-mutua

Gotzon Barandiaranek Literaturian grabatutako abestia eta Itxaro Bordak poema liburuaren aurkezpenean Donostian irakurritako ale bat eskaintzen dizkizuegu entzuteko.


Merezi bezala jagon Gotzon Barandiaran


Argitasun betearen ehundurak Itxaro Borda

Agenda

Efemerideak

Kritikak