Ira 16 14
Zubi bat Drinaren gainean Donostian
Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean liburua aztertuko dute irailaren 16an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ira 16 14
Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean liburua aztertuko dute irailaren 16an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ira 14 14
Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa liburuaz jardungo dute Jon Elordik, Maria Colerak eta Ainara Muntek irailaren 14an (igandea) 11:00etan Bartzelonako Plaça de la Catedral-en.
Ira 12 14
Juan Kruz Igerabideren Zangotraba nobelaz solas egingo dute irailaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Ira 11 14
Iraganak iragan, ikusiak ikusi, biba Frantziako populuaren bihotza! Aste honetan ere batasunaren aldeko aldarria da Eskualduna, besteak beste eliza eta zenbait politikariren kontra aditutakoak isilarazteko. Kazetak gerran ari diren herrialdeen soldadu kopuruak dakarzkigu eta azaletik bada ere, Belgikako frontea eta Errusiaren partehartzea hartzen ditu hizpide. Frontean irautea irabaztea da Eskualduna-rendako. Berri ezean, Baionara ekarri kolpatuen testigantzak agertzen ditu, eta bidenabarkoan alemanen krudelkeriak agerian utzi. Informazio gehiago eskaintzen digu Euzkadi-k eta fronteen egoerari errepasoa eman ondotik zenbait gertakari zehaztasunez agertu. Belgikako Lovaina eta Anberes hirietan jasotakoak, hegazkin alemanek Paris bonbardatzean gertaturikoak eta Errusiako fronteari dagokionez, Lenberg hiriko gudua. Azken honen kontakizunean lerroartean irakurtzera gonbidatzen gaitu Kirikiñok. Bakoitzak bere astoari arre, aste honetan ere aliatuen aldeko agertzen da Euzkadi eta ez du egokierarik galtzen karlisten kazetak egurtzeko.
Ira 10 14
Uxue Apaolazarekin Mea culpa nobelaz jardungo dute irailaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako liburutegian.
Ira 09 14
Joxan Artzeren poemak errezitatuko dituzte Oier Guillanek eta Asier Sarasolak irailaren 9an (asteartea) 20:00etan Donostiako Victoria Eugenian. Musika: Bide Ertzean.
Ira 09 14
Bernardo Atxagarekin Nevadako egunak nobelari buruz solasean ariko dira irailaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Ira 09 14
Itxaro Bordak Zure hatzaren ez galtzeko poema liburua aurkeztuko du irailaren 9an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburu dendan.
Ira 08 14
Itxaro Bordak errezitaldia egingo du irailaren 8an (astelehena) 20:00etan Donostiako Victoria Eugenian.
Ira 05 14
Mendea bete du gaur antipoesiaren poeta gorenak, Nicanor Parrak. 1914ko irailaren 5ean jaioa, 20tik gora dira argitaratu dituen poema-liburuak, 1935ean lehena kaleratu zuenetik. Antipoesia deitutakoaren sortzailea (1954koa du Poemas y antipoemas liburua), etengabea izan da adierazpen bide berriak bilatzen egindako lana, beti ere indar kritiko eta ironikoa galdu gabe, pieza benetan apartak sortuz. XX. mendeko erreferente bat, poeta askorengan eragina izan duena, haren mendebetetzearen karietara hamar poema euskaratu ditu Josu Landak, Armiarmak eskaintzen dizkizuenak.
Ira 03 14
I. Mundu Gerra amaitzeko astebete falta zela, 1918ko azaroaren 4an hil zen Wilfred Owen poeta ingelesa. 25 urte lehenago jaioa zen Oswestryn eta, gazte izanagatik, erdietsia zuen sona letra ingelesen munduan. Frantziako frontean 1917an zauritua, sendatze epean idatzi zituen Gerlako poemak, eta haietako batzuk ekarri dizkio euskarari Gotzon Barandiaranek. Poema gordinak, Barandiaranek dioen legez, “ez dago heroirik, ez dago epikarik, ez dago balentriarik, gerlaren saminik latzena baizik, pertsona eta heriotza aurrez aurre”. Hala eta guztiz ere frontera itzultzea erabaki zuen, eta hantxe hil zen. Hona Wilfred Owenen gerlari buruzko garrasia.
Abu 28 14
Gerrari buruz arrunt informazio gutxi dakar Eskualduna-k abuztuko hondar astean, balorazioak dira nagusi eta gogoeta bat 1870eko gerran informazioarekin gertaturikoa gogora ekarriz. Bi kazetek alemanek Belgikan egin aitzinamendua nabarmentzen dute, baina frantziarrek bai Belgika bai Alsazia-Lorrenako frontean aurre egin dietela garbi utziz; eta biek ere Errusiak ekialdeko frontean egin oldarrak duen garrantzia azpimarratzen dute. Eskualduna-k, berri ezean, Baionako hirira hilaren 24, 25 eta 26an iritsi soldaduen berri ematen du, horietatik hiru mila inguru arrotzak. Espainiar, italiar, errusiar, poloniar, errumaniar, turkiar horiei bi aukera eman diete: Frantzia utzi edota soldadu sartu. Kirikiñok gertakariek Alemaniari ekar diezazkioketen ondorioak aletzen ditu Euzkadi-n. Ingalaterraren aldeko ageri zaigu Kirikiño, haren iritziz Espainiako zamaontziak itsasoan aske dabiltza ingelesen nagusigoari esker eta bestalde, gerra ekonomikoa dela-eta, nabarmentzen du ingelesek bonbak minik handiena hartzen den tokira jaurti dizkiotela Alemaniari: sakelara!
Abu 26 14
Duela 100 urte, 1914ko abuztuaren 26an jaio zen, Bruselan, Julio Cortazar. Poesia, Rayuela eta beste zenbait eleberri, ipuin liburuak, itzulpen lan handia… oparoa da Cortazarren obra. Idazle argentinarrak bere garaiko mundua azaltzeko, salatzeko, deskubritzeko, ulertzeko… mundu diferente asko sortu zuen bere obretan, errealitatea eta fikzioa bezainbeste poesia eta prosaren mugaldeko eremu lausoan mugitzen diren bere obretan. Kronopioen eta famen istorioak da liburu horietarik bat, egileak 1962an argitaratua, bere barnean kronopioen eta famen istorioez gain —gizarte argentinarraren erretratu berezia—, beste hiru atal ere badituena: Jarraibideen liburua, Zeregin bitxiak eta Material plastikoa. Egilearen mendeurrenean, Armiarman argitaratzeko euskaratu du Ibon Sarasolak. Hementxe duzu.
Abu 22 14
George Perecen Gauzak nobelaz jardungo dute abuztuaren 22an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Abu 21 14
Informazio eskasia nagusi da, eta gezur sasitzan argi printza bilatzen dabiltza hala Eskualduna-koak nola Euzkadi-koak. Gobernuak informazioa atxikitzea erabaki duela-eta apenas dakarren gerrako berririk Eskualduna-k, ontzat hartuz baina informazio-iturriak ixteko Gobernuaren ordrea, gezurren beldur. Euzkadi-k ere informazio nahasien inguruan dihardu, batailen berri ahal duena emanez ordea, baina gezur asko dabilela salatuz (agerkari karlistak barne, aleman zaleak hauek).
Gerlari buruzko desberdintasun handia, bada, ordea: Frantziaren alde bizia ematera doazenak goresten ditu Ipar Euskal Herriko agerkariak, eta nola doazen kartsu mutilak frontera. Bi milioi t’erdi soldadoetatik, alde bietakoak, gehienek etxean nahiko luketela dio, ostera, Kirikiñok: estatuetako agintari guduzaleek ekarria dela gerra.