Urr 08 14

Zumeta detektibea,
Gotzon Garateren eskutik

Hitzaurrea egin zion Gotzon Garatek berak Izurri berria (Bilbo Aurrezki Kutxa, 1982) nobelari. Nobela beltza baita, genero honek gurean izan dituen aitzindariak gogora ekarri (Loidi, Izeta, Peillen, Gereño) eta historia labur baterako ildo nagusiak ezarri nahi izan zituen aipatu autoreen lanez ohartxo batzuk eginda. Nobela beltzaren gorazarrea oroz gain, eredu estatubatuarra proposatuz. Egileak maila bat igo zuen arteko nobelagintza mota hau euskaraz, heroiaren karakterizazioaz —detektibe zurrutero eta gonazalea— eta dialogoen biziaz. Horrelako lanek eskatzen duten jakin beharra eta segidaren irrika egoki taxututa, Izurri berriak ongi antolaturiko egitura ere ekarri zuen. Baina gogorrarena egiten dakien arren, Haitz Zumeta detektibea, bere lagunak bezala, xaloa da funtsean, eta xalotasun honek katramilaren irtenbideak kutsatzen ditu. Ahultasun horrek, tamalez, zuritu egiten du belztasuna.

Urr 07 14

Muskuiluak afaltzeko Zumaian

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz jardungo dute urriaren 7an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Urr 06 14

Kolosala izango da Gernikan

Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da nobelari buruz berba egingo dute urriaren 6an (astelehena) 18:00etan Gernikako liburutegian.

Urr 05 14

“Etxepare rap” Orion

Imanol Epeldek “Etxepare rap” egingo du urriaren 5ean (igandea) 14:15ean Orioko Abaromendi gunean.

Urr 04 14

Euli-giro Getarian

Uxue Alberdirekin Euli-giro ipuin liburuaz berba egingo dute urriaren 4an (larunbata) 16:00etan Getariako Elkano auzoan.

Urr 03 14

“Etxepare rap” Azkoitian

Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du urriaren 3an (ostirala) 22:00etan Azkoitian, udaletxe azpian.

Urr 03 14

Martin Ugalderen omenez Donostian

Martin Ugalde idazlearen omenezko ekitaldian hizlari izango dira Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Joanmari Torrealdai eta Kirmen Uribe urriaren 3an (ostirala) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Urr 03 14

Hobe isilik Hendaian

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz mintzatuko dira urriaren 3an (ostirala) 18:30ean Hendaiako mediatekan.

Urr 03 14

Gontz berria, Fito Rodriguez

Fito Rodriguezek Gontz berria saiakera aurkeztuko du urriaren 3an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.

Urr 03 14

11. Literatura Eskola

Urriaren 25ean (larunbat goizez) Zarautzen abiatuko da 11. Literatura Eskola, Martin Ugalderen literaturari buruz Larraitz Ariznabarretak eskainiko duen hitzaldiarekin: “Deserriaren kartografia”. Hurrengo hilabeteetan aztergai izango dituzte: euskal literatur kritika (azaroan Larrabetzun), Virginia Woolf (abenduan Iruñean), Ulyssesen itzulpenak (urtarrilean Bilbon), Piarres Larzabalen antzerkia (otsailean Donostian), Xabier Amurizaren lanak (martxoan Durangon), komikiaren literatura (apirilean Hendaian) eta poesia feminismotik irakurria (maiatzean Gasteizen). Hizlari izango dira: Ibon Egaña, Ana Morales, Itziar Diez de Ultzurrun, Xabier Olarra, Ixabel Etxeberria, Andoni Egaña, Asisko Urmeneta eta Kattalin Miner. Izena emateko: eskola@literaturaeskola.org

Urr 02 14

Zorion handiegia Basaurin

Alice Munroen Zorion handiegia ipuin liburuaz ariko dira urriaren 2an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Urr 02 14

50, Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarretak 50 nobela aurkeztuko du urriaren 2an (osteguna) 11:30ean Donostiako Garoa liburu-dendan. Argitaletxea: Txalaparta.

Urr 02 14

Euskal narratibari buruz Bartzelonan

Xabier Montoia, Xabier Mendiguren eta Aritz Galarraga gaurko euskal narratibagintzaz mintzatuko dira urriaren 2an (osteguna) Bartzelonako Unibertsitatean 10:00etan eta Unibertsitate Autonomoan 13:00etan, Pomes perdudes. Antologia de narrativa basca moderna liburuaren argitalpena dela-eta.

Urr 02 14

Gerla Handia:
Zenbat apaiz hil!

Elizaren defentsa sutsua egiten du Eskualduna-k eta bide horretan Frantzian frantses izeneko Alemaniako alemanak baino alemanagoak diren anitz badirela salatu. Euskal apaizen eginak azpimarratzen ditu kazetak, kronikaren erdia baino gehiago gai horri eskaintzen baitio. Bestalde, Ingalaterraren itsas blokeoaren eraginez Alemaniak pairatzen duen jaki eskasia aztertzen du, moltsa laburrari bizitzea mehe. Hil eta kolpatuen berri ematean hona Eskualduna-ren adierazpena: egiazko kuraia ez da soraiokeria; egiazko kuraia zangopean ezarriz aitzina kurritzea da.  Era berean, Baionako Gurutze Gorriak egin eskaera eta Txilen ziren zortzi euskaldun etxetik pasa gabe su zelaietara zuzen joan direla notizia biltzen ditu Baionako kazetak. Gerrari buruzko informazio gutxi aste honetako Euzkadi-n. Kirikiño alemanen atzera-egiteaz mintzo da, triskantza doixtarrentzat, bigarrena omen.

Urr 01 14

Anjel Lertxundirekin Zarautzen

Anjel Lertxundirekin literatur solasaldia izango dute urriaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak