Aza 03 14
Eider Rodriguezen hitzaldia Bilbon
Eider Rodriguezek “Itsasoa da bidea” hitzaldia egingo du azaroaren 3an (astelehena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren areto nagusian.
Aza 03 14
Eider Rodriguezek “Itsasoa da bidea” hitzaldia egingo du azaroaren 3an (astelehena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren areto nagusian.
Aza 03 14
Kokaina gaindosi batek eraman zuen, 1914ko azaroaren 3an, Georg Trakl poeta alemana. XIX. mende amaiera eta XX. mende hastapenean Austria-Hungariako inperioan bizi izan zen loraldi kulturalaren partaide izan zen, eta baita inperio haren gainbeheraren testigu ere, eta tarte historiko horretan, alemaniar erromantizismoaren eta espresionismoaren arteko katebegia da. Beñat Sarasolak dioskunez, Alemanian modernismoari ateak irekitzen dizkion poeta. Izadiaren zabala bere obran agertzen duena, maiz istanten bitartez emana, halako tristezia batek blaituta. Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratu du Susa argitaletxeak, Anton Garikanok euskaratuta, Georg Traklen poemen antologia bat, osorik irakur dezakezuna. Antologiaren sarreran ematen dizkigu autoreari buruzko zertzelada zehatzak Sarasolak, batzuen ustez XIX. mendeko erregimen zahar eta XX.eko berriaren arteko benetako muga den 1914ko gerlaren hasieran hil zena.
Urr 31 14
Joxan Artzeren poemen errezitaldia egingo dute Oier Guillanek eta Asier Sarasolak urriaren 31n (ostirala) 22:30ean Ondarroako Kofradia Zaharrean. Musika: Bide Ertzean.
Urr 31 14
Mikel Etxaburuk Hodeiak zapatetan errezitaldia egingo du urriaren 31n (ostirala) 20:30ean Ondarroako Kofradia Zaharrean. Musika: Keu.

Urr 30 14
Xabier Montoiaren Azken afaria nobelari buruz ariko dira urriaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Urr 30 14
Patxi Zubizarretak 50 liburua aurkeztuko du urriaren 30ean (ostguna) 19:30ean Gasteizko Zuloa liburu-dendan.
Urr 30 14
Jean Echenozen 14 nobelaz jardungo dute urriaren 30ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Urr 30 14
Lander Garroren Gerra txikia nobelari buruz solas egingo dute urriaren 30ean (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Urr 30 14
Paul Austerren Sunset park liburuaz ariko dira urriaren 30ean (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Urr 30 14
Mikel Peruarena Ansak Su zelaiak nobela berria aurkeztuko du urriaren 30ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharrean, Mandas aretoan. Argitaletxea: Susa.

Urr 30 14
Horra hor paradoxa Eskualduna-rentzat Espainia aldean, fededun gehienak Alemaniaren alde eta fedearen kontrakoak Frantzia sustengatzeko prest. Gogoeta mamitsua dakarkigu aste honetako kazetak, berriz ere karlisten jokabidea hartzen du hizpide, kazetariaren iritziz euskaldun horiek oro tronpaturik dira alemanen alde.
Urr 29 14
Iñigo Aranbarriren Apirila nobela aztertuko dute urriaren 29an (asteazkena) 19:30ean Azkoitiko liburutegian.

Urr 29 14
Lourdes Oñederraren Intemperies nobelaz jardungo dute urriaren 29an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urr 29 14
Jabier Muguruzak Hilen logika ezkutua ipuin liburua aurkeztuko du urriaren 29an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Garoa libru-dendan.
Urr 29 14
Mikel Peruarena Ansak bigarren nobela aurkeztuko du urriaren 30ean: Su zelaiak, sarean osorik eskaintzen dizugun hauxe. Inoiz izandako gerrarik handi eta odoltsuena izan zen Lehen Mundu Gerra, 60 milioi pertsonaren mobilizazioarekin eta teknologia militar berrienarekin. Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Bataila eta triskantza haietan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.