Api 28 15

Roberto Bolañoren prosa,
Ibon Sarasolak euskaratuta

Espainolezko literaturaren izen handietako bat, urte batzuk lehenago Los detectives salvajes obran hartutako sona berretsi zuen Roberto Bolañok bere azken lanean, bere literatur testamentua bilakatu zen 2666 eleberrian. Prosa indartsukoa, pertsonaia eta egituren konposiziorako aparteko ahalmena zuena, 50 urterekin zendu zen Bolaño, Txilen 1953ko apirilaren 28an jaiotako idazlea. Bost ataletan banatua, idazle baten inguruko fikzioa eta Santa Teresa hiriko emakumezkoen krimenak (Ciudad Juarez litzatekeena) lotuz, literatur eraikuntza erabatekoa da 2666 eleberria. Krimenen atala izenekoaren hasierako zati luze bat ekarri digu euskarara Ibon Sarasolak.

Api 26 15

Harkaitz Canoren irakurraldia Bilbon

Harkaitz Canok Bilbao-Baobil 2115 kontakizunaren irakurraldia egingo du, Uxue Alberdi eta Oihana Bartra bertsolarien erantzunekin, apirilaren 26an (igandea) 12:00etan Bilboko Guggenheim entzungelan.

Api 25 15

Errezitaldia Iruñean

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezek  errezitaldia egingo dute apirilaren 25ean (larunbata) 18:00etan Iruñeko Katakraken.

Api 25 15

Muskuiluak afaltzeko Ondarroan

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburua aztertuko dute apirilaren 25ean (larunbata) 12:00etan Ondarroako liburutegian.

Api 25 15

Edorta Jimenezekin itsasadarrean barrena

Edorta Jimenezekin ontziz Ibaizabal itsasadarrean barrena apirilaren 25ean (larunbata) 12:00etan Bilboko udaletxe aurreko pantalanetik abiatuta.

Api 25 15

Asisko Urmenetaren hitzaldia Hendaian

“Literatura komikiaren ixtoriborda” hitzaldia egingo du Asisko Urmenetak apirilaren 25ean (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Hendaiako eskola publikoan.

Api 24 15

Pepe Artolaren bi bakarrizketa Donostian

Pepe Artolaren Motxa erriyan eta Praixku bakarrizketak jokatuko dituzte Ramon Agirrek eta Asier Hernandezek apirilaren 24an (ostirala) 20:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Api 24 15

Uraren forma Iruñean

Andrea Camilleriren Uraren forma nobela aztertuko dute apirilaren 24an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Api 24 15

Edorta Jimenez eta Itxaro Borda solasean Bilbon

Itxaro Bordaren eta Edorta Jimenezen arteko solasaldia gidatuko du Iñaki Mendizabalek apirilaren 24an (ostirala) 19:00etan Bilboko Alhondigan.

Api 24 15

Sei orduko irakurraldia Durangon

Itsasoaz diharduten testu literarioen irakurraldia egingo dute sei orduz apirilaren 24an (ostirala) 18:00etan hasi eta gauerdira arte Durangoko Plateruenan.

Api 23 15

Fikzioaren izterrak Markinan

Ur Apalategirekin Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz jardungo dute apirilaren 23an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Api 23 15

Atertu arte itxaron Bilbon

Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelari buruz ariko dira apirilaren 23an (osteguna) 19:00etan Bilboko Elkar aretoan.

Api 23 15

Erraiak Bilbon

Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelari buruz berba egingo dute apirilaren 23an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Foru Liburutegian.

Api 23 15

Irakurraldia Donostian

Fernando Reyk Bigarren Mundu Gerra ageri duten liburuetako pasarteak irakurriko ditu apirilaren 23an (osteguna) 13:00etan Donostiako Gipuzkoa Plazan.

Api 23 15

Back to Leizarraga, Kepa Altonaga

Kepa Altonagak Back to Leizarraga saiakera aurkeztuko du apirilaren 23an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Pamiela.

Agenda

Efemerideak

Kritikak