Urr 07 15

Adiskide paregabea Durangon

Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute urriaren 7an (asteazkena) 19:15ean Durangoko liburutegian.

Urr 07 15

Hobe isilik Tolosan

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz ariko dira urriaren 7an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Urr 06 15

Lorea Gernika, andrazko bat Donostian

Koldo Izagirreren Lorea Gernika, andrazko bat nobelari buruz solas egingo dute urriaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 06 15

Mundua betetzen zenuten, Tere Irastortza

Tere Irastortzak Mundua betetzen zenuten poema liburua aurkeztuko du urriaren 6an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Pamiela.

Urr 05 15

Susana Thenon
poeta argentinarra

Existentziaren muinaren bila abiatzen da Susana Thenonen poesia, hizkuntzaren bitartez errealitaten tolesturetan sartuz. Ironia eta kritika zorrotza lanabes ibili zituen poeta argentinarra 60ko Belaunaldian kokatu izan dute, Juana Bignozzi eta Alejandra Pizarnikekin batean, nahiz eta zail den haren lana inorenarekin harremanatzen, eta bizitza ere beste idazleekiko hurbilean egin ez zuen. Bueno Airesen 1937an jaioa, poesiaz gain argazkilaritza ere landu zuena, bost liburu argitaratu zituen bizirik zela. 1990ean hil zen. Haren bederatzi poema euskaratu ditu Iñigo Aranbarrik, hemen dakartzagunak.

Urr 02 15

Atertu arte itxaron Iruñean

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz ariko dira urriaren 2an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Urr 02 15

Eugenio Montaleren poemen irakurraldia Zarautzen

Anjel Lertxundik Eugenio Montaleren Munduko Poesia Kaierako poemak irakurriko ditu urriaren 2an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan, eta Iñigo Astizek Sandro Penna poetarenak azalduko ditu.

Urr 02 15

Eider Rodriguezen hitzaldia Ondarroan

Eider Rodriguezek “Sarrionandiaren itsasoak” hitzaldia eskainiko du urriaren 2an (ostirala) 19:00etan Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Urr 01 15

Munduko Poesia Kaierak: Bachmann, Montale eta Sena

Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berri aurkeztuko dituzte urriaren 1ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Garoan. Ingeborg Bachmman (Nagore Tolosak itzulia), Eugenio Montale (Anjel Lertxundik) eta Jorge de Sena (Rikardo Arregik). Argitaletxea: Susa.

Urr 01 15

Neguko egunerokoa, Paul Auster

Paul Austerren Neguko egunerokoa liburua aurkeztuko du Oskar Aranak urriaren 1ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Ira 30 15

Anne Sextonen poemen irakurraldia Bilbon

Anne Sextonen poemak irakurriko dituzte Harkaitz Canok eta Ainara Gurrutxagak irailaren 30ean (asteazkena) 20:00etan Bilboko Kafe Antzokian. Musika: Iban Urizar.

Ira 30 15

19 kamera Zarautzen

Jon Arretxeren 19 kamera nobelaz mintzatuko dira irailaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ira 30 15

Ingeborg Bachmann, Eugenio Montale eta Jorge de Sena

Munduko Poesia Kaierak bildumak antologia berriak dakartza, 10-11-12 zenbakiak: Ingeborg Bachmann (1926-1973) Nagore Tolosak alemanetik itzulia, Eugenio Montale (1896-1981) Anjel Lertxundik italieratik eta Jorge de Sena (1919-1978) Rikardo Arregik portugesetik. Hiru kaierak urriaren 1ean aurkeztuko dituzte jendaurrean Donostiako Garoan 12:00etan, eta urriaren 2an Montaleren poemen irakurraldia egingo du Lertxundik Zarautzen. Bachmannen poesian konstante bat da hizkuntzarekiko eta bere mugei buruzko kezka, eta horrekin loturik, egiari buruzkoa. Nobel saria izandako Montale, ildo sinbolista onenean kokaturik, apartekoa da giro eta sentsazioak gogora ekartzen. Senaren obra mundu zabaleko leku, giro eta pertsonaiaz mukuru dago, bera ere erbesteraturik bizi izan zenez.

Ira 25 15

Adiskide paregabea Ean

Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute irailaren 25ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Ira 25 15

Atertu arte itxaron Zornotzan

Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz jardungo dute irailaren 29an (asteartea) 20:00etan Zornotzako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak