Abe 17 15
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea Zarautzen
Flannery O’Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea aztertuko dute abenduaren 17an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Abe 17 15
Flannery O’Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea aztertuko dute abenduaren 17an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Abe 17 15
Juanra Madariagaren Espedizioa liburuaz jardungo dute abenduaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.
Abe 17 15
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz jardungo dute abenduaren 17an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Abe 17 15
Jule Goikoetxearen Tractatus poema liburuaz jardungo dute abenduaren 17an (osteguna) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Abe 16 15
Oier Guillanek eta Rafa Ruedak “Munduaren neurria” errezitaldia eskainiko dute abenduaren 16an (asteazkena) 19:30ean Pasai Donibaneko liburutegian.
Abe 16 15
Arantxa Urretabizkaiarekin Zuri-beltzeko argazkiak liburuaz solas egingo dute abenduaren 16an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Abe 16 15
Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz berba egingo dute abenduaren 16an (asteazkena) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Abe 16 15
Kepa Altonagaren Back to Leizarraga saiakeraz mintzatu dira abenduaren 16an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Abe 16 15
Pablo Sastrek Errekuperatzaileak saiakera aurkeztuko du abenduaren 16an (asteazkena) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.
Abe 16 15
Parisen jaio, umea zelarik gurasorik gabe geratu, Ingalaterran osaba batek ez oso samur hazi, totel samarra izanik eskolako lagunen trufabide, William Somerset Maugham kondenatua zirudien sufritzera. Baztertu askok bezala, idatzian aurkitu zuen bere burua erakusteko modua, eta berehalako arrakastak, antzerkian bereziki, bizimodu eroso bat ekarri zion. Batera eta bestera bidaiatu zuen, Ingalaterra Handiaren inperioaren dekadentzia ikusi ahal izan zuen bertatik. Mendebaldeko irakurleari exotikoak zaizkion gertalekuetan kokatu zituen ipuinak eta nobelak. Fededun liberala eta moralista pragmatikoa bezala azaldu zen hainbat gaitan, tolerantea esango genuke gaur egun, eta bere istorioak axalekoak direla esan izan dute irakurle zorrotzek. Baina Maughamek dohaina zeukan kontatu nahi zuena indarrez eta ekonomiaz emateko, eta errealitatetik harturiko pertsonaiak azaldu zituen beti. Ez da ahanztekoa, bestalde, bere ironia baitezpadako tresna izan zuela ingelesen kolonia-ondoko mundua erakusteko. Somerset Maugham ipuinlari, nobelagile, antzerkigile, bidaiari eta espioi handia hil zela berrogeita hamar urte direnez abenduaren 16an, entresaka labur bat eskaintzen dizuegu haren Idazle baten oharrak obratik (A writer’s notebook, 1949).
Abe 15 15
Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak aztertuko dute abenduaren 15ean (asteartea) 18:30ean Lasarte-Oriako liburutegian.
Abe 15 15
Mikel Peruarenarekin Su zelaiak nobelaz mintzatuko dira abenduaren 15ean (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.

Abe 14 15
Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak aztertuko dute abenduaren 14an (astelehena) 19:45ean Trintxerpen, liburutegian.
Abe 14 15
Gaizka Zabaterekin Jende desegokia nobelari buruz solas egingo dute abenduaren 14an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Abe 11 15
Joseba Aurkenerenaren Kaskarin baten kontakizunak liburuaz jardungo dute abenduaren 11n (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.