Urt 28 16
Larrua, Curzio Malaparte
Curzio Malaparteren Larrua nobela aurkeztuko du Jose Ramon Vazquezek urtarrilaren 28an (osteguna) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxeak: Erein eta Igela.
Urt 28 16
Curzio Malaparteren Larrua nobela aurkeztuko du Jose Ramon Vazquezek urtarrilaren 28an (osteguna) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxeak: Erein eta Igela.
Urt 27 16
Iragan mendeko 60ko hamarraldiari zegokion moldean argitaratu zuen Juan Mari Lekuonak bere lehen poema sorta: ziklostilean, hots, langileek beren testu klandestinoak ateratzen zituzten apaltasun berean, multikopistaz, idazteko makina arruntetik folio arruntera. Mindura gaur (Donostiako Apaiztegia, 1966) euskal gizarteak bizi zuen krisiaren isla dugu gaiez eta egileak gaiekiko daukan jarrera aurrerazaleaz: jainko bat ukatzen du jainkoa bilatzeko, bilaketa horrek justizia soziala du ezinbesteko. Garrasirik ez ordea, apaltasuna nagusi, ideiak sakon, baretasun indartsu bat, sentimenduek erroa luze. Apaiztasuna bizi du eta apaiztasuna dario. Hori ez da arazo poetika bat egiteko («Jainkoa hil da» poema luzea dukegu froga), baina poemaren kalterako izan liteke apaiztasuna zeharrez ageri denean, apaizkeria ageri denean (lana eta fabrika hartzen ditu ahotan, baina ez langilea, pobrea baizik; ez du emakumea, emakumearen bekatua alegia, epaituko, barkatu baizik…). Hizkera poetikoari dagokionez, gustu ona hitzen eta irudien hautuan, erritmoaren grazia, ahozkotasunaren hurbila, orduantxe sortzen ari zen kantagintza herrikoi eta kultu baterako eredu. Joan den abenduan 10 urte Juan Mari Lekuona hil zela, duela 50 urte argitaratutako poema haiek ekarri nahi izan ditugu akordura, lekuko ez ezik protagonista ere badirelakoan.
Urt 27 16
Alessandro Bariccoren Zeta aztertuko dute urtarrilaren 27an (asteazkena) 19:00etan Elorrioko Iturri kultur etxean.
Urt 27 16
Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko du urtarrilaren 27an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Urt 27 16
Janne Tellerren Ezer ez aztertuko dute urtarrilaren 27an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Urt 27 16
Mary Shelleyren Frankestein aztertuko dute urtarrilaren 27an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Urt 23 16
“Poesiaren gorputza” errezitaldian parte hartuko dute Rikardo Arregik, Mari Luz Estebanek eta Miren Agur Meabek urtarrilaren 23an (larunbata) 20.30ean Donostian, Egia auzoko Apal estudioan.
Urt 23 16
Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra nobelaz solastatuko dira urtarrilaren 23an (larunbata) 18:00etan Elizondoko Erlategi elkartean.

Urt 23 16
Anne Sextonen poemen errezitaldia eskainiko dute Harkaitz Canok eta Ainara Gurrutxagak urtarrilaren 23an (larunbata) 18:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Iban Urizar.
Urt 23 16
Jon Arretxerekin Estolda jolasak nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 23an (larunbata) 17:00etan Elizondoko Erlategi elkartean.
Urt 23 16
Jon Alonsok Beltzaren koloreak saiakera aurkeztuko du (H)Ilbeltza jardunaldietan urtarrilaren 23an (larunbata) 16:00etan Elizondoko Erlategi elkartean.

Urt 23 16
Jim Thompsonen nobelei buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute Xabier Olarrak eta Miel Anjel Elustondok urtarrilaren 23an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenean.
Urt 22 16
Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa liburuaz mintzatuko dira urtarrilaren 22an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Urt 22 16
Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra nobelari buruz solasean ariko da Lander Garro urtarrilaren 22an (ostirala) 19:00etan Donostiako Garoa Kultur-Laben.

Urt 22 16
Wislawa Szymborskaren poemak irakurriko dituzte Helena Golab eta Amaia Lizarraldek urtarrilaren 22an (ostirala) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Iñaki Salvador.