Ots 03 16

Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat Donostian

David Foster Wallacen Sekula gehiago egingo ez dudan gauza interesgarri bat liburuari buruz solasean arituko dira Danele Sarriugarte eta Harkaitz Cano otsailaren 3an (asteazkena) 19:30etan Donostiako Garoa liburudendan.

Ots 03 16

Odol mamituak Durangon

Alaine Agirreren Odol mamituak liburuaz jardungo dute otsailaren 3an (asteazkena) 19:15ean Durangoko liburutegian.

Ots 02 16

Sumisioa Donostian

Michel Houellebecqen Sumisioa aztertuko dute otsailaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Ots 02 16

Espedizioa Eibarren

Juanra Madariagarekin Espedizioa liburuaz berba egingo dute otsailaren 2an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Ots 01 16

Hobe isilik Ermuan

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz jardungo dute otsailaren 1ean (astelehena) 19:30ean Ermuko Lobiano kultur etxean.

Urt 31 16

Itu Bandaren errezitaldia Oreretan

Itu Bandak errezitaldi bidez aurkeztuko du Lekore aldizkaria urtarrilaren 31n (igandea) 19:00etan Oreretako Mikelazulon.

Urt 31 16

Gidariaren okerra Ondarroan

Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra nobelari buruz solasean ariko dira urtarrilaren 31n (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri tabernan.

Urt 30 16

Ulises Ean

James Joyceren Ulises aztertuko dute Xabier Olarrarekin urtarrilaren 30ean (larunbata) 19:00etan Ea Eskolondon.

Urt 29 16

Ogi hutsa Iruñean

Mohamed Xukriren Ogi hutsa aztertuko dute urtarrilaren 29an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.

Urt 29 16

Joxan Artzeren poemak Donostian

Joxan Artzeren poemak errezitatuko ditu Metrokoadroka kolektiboak urtarrilaren 29an (ostirala) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Musika: Bide Ertzean.

Urt 29 16

Larramendiri omenaldi

Urtarrilak 29 zituela hil zen Manuel Larramendi orain 250 urte. Ahaztu samarra geratu zaigu gizona, erabat gainditua ote daukagun horren segurura ez bada ere. Utzi zituen apurren ederra ikusirik, tamalgarritzat jo izan dugu jesuita handiak euskaraz gehiago idatzi ez izana. Baina, norentzat idatzi behar zuen, kristau zintzoentzat? Larramendi zintzoa ez baina gaiztoa zen, euskarari erdaraz iseka egiten ziotenen mailakoa, eta haientzat idatzi zuen gaizto hainbat burla eta, bereziki, gure lehen gramatika eta, latin-gaztelania-euskara hiztegia. Adar aldetik jotzen zuela igarri zioten burloso haiek, ez horrela euskaldun zintzoek: berak sinesten ez zituenak sinestarazi zizkion gure idazle ez gutxiri. Horren eredu polita dugu Domingo Agirrek Larramendi jaio zeneko bigarren ehunkida zela-eta Donostiak antolatu zituen Hitz Jostaldietan aurkeztutako lana, oharkabeko (uste dugu) kritika bihurtzen dena egungo irakurleontzat. Horrekin batera dakartzagu Arzak, Iñarra, Antia, Arrese Beitia eta Jose Artolarenak. Eta Jose Lopetegi eskultore ugariak 1966an eginiko omenaren argazkia.

Urt 28 16

Dalloway andrea Gasteizen

Virginia Woolfen Dalloway andrea aztertuko dute urtarrilaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Urt 28 16

Miguel Hernandez kantuz Oiartzunen

Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak urtarrilaren 28an (osteguna) 19:30ean Oiartzungo 100TZE espazioan.

Urt 28 16

Su zelaiak Lizarran

Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 28an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Urt 28 16

Beltzuria Getarian

Ixiar Rozasen Beltzuria liburuaz mintzatuko dira urtarrilaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak