A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016

 

HASIERA

 

      Hamazazpigarren ehunkidaren azken aldian, hainbeste maita degun hizkuntzarik gozo eta leunena, euskera gurea, baztertua, ezkutatua eta erbestetarren urruin1 azpian zegoalarik, batzuen ezjakinagatik, eta beste batzuen nagitasunagatik, sortu zan euskal mendietan gizon bat argitaratzera zetorrena argigarria, hizkuntzarik onenen gainetik jartzera zetorrena hizkuntzarik ederrena, zetorrena gauza onen gainean ezjakinak amaitzera, nagitasunak kentzera eta bere luma lirainarekin urruina (Desprecio) huts eta alferrikakoak desegitera.

      Jaungoikoaren letart (Providencia) maitatiak bidaltzen zigun beharren genduanean, galdu ez zedin euskera, galdu ez zitezen euskerarekin batean hain elkartuak bizi diran ohitura onak, galdu ez zedin hainbeste gizalditan bizi eta garbiro gordetzen genduan fedea, Lauburuko bandera lerden aidaturikan mundu zabalari erakutsi ginion fede santua.

      Gizon handi onen izena guztiok aitatzen degu maitasun onkaituarekin, (Merecido) da A. Larramendi!

      A. Larramendiren bizitzako berri labur bat izkribatzen hasten naiz maitasun honek eramana, batere gotiritz (Pretension) eta harrotasun gabe, dakidala lan hau dala nere indar laburren gainetikakoa.

      Txit berri gutxirekin eta mintzoera (Estilo) baten jabe ez naizala, inola ere ez da izango A. Larramendiren dinakoa lantxo hau; baina ez det ere dalako sinisterikan. Zerbait bada, poztasun handi bat idukiko det hondar aletxo bat eraman dedalako nere herriaren onrara: ezertxo ere ez bada, izango ahal da norbait aletxo hau eramango duana.

 

A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016