Mar
04
16
Nobela eta narrazio lanengatik ezagunagoa, itzulpen alorrean ere pieza bikain askoak eskainia, poeta ere badugu Joxe Austin Arrieta. 1983an Arrotzarena lana kaleratu zuenetik, poesiaren ildoa jorratzeari ez dio utzi, eta obra sendoa osatu du, eta horren erakusle gaur hona dakargun Graffitien ganbara (Kutxa, 1996). Gaiez oparoa da poemarioa, eta hainbat eremutan marrazten dizkigu bere poemak. Lanabesa, hizkuntza, menderatzen du eta trebe darabil Arrietak, poema libreak eta neurtuak konbinatuz, erreferentzia unibertsaletatik gogoeta lokaletara inolako arazorik gabe jauzi eginez, beti ere graffiitiak marrazten dituen horman arrakalak bilatzeko daukan errebeldia sena utzi gabe.
Mar
03
16
Marcel Proust eta James Joyce idazleen obrak hizpide izango dituzte Jose Austin Arrietak eta Xabier Olarrak martxoaren 3an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindian.
Mar
03
16
Jose Luis Otamendirekin Kapital publikoa poema liburuari buruz mintzatuko dira martxoaren 3an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Mar
02
16
Jose Luis Otamendirekin Kapital publikoa poema liburuaz berba egingo dute martxoaren 2an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Mar
02
16
Anjel Lertxundik “Itzulpena, bidaia baten itzulera” hitzaldia egingo du martxoaren 2an (asteazkena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindian.
Mar
01
16
Anjel Lertxundiren Zu liburuaz ariko dira martxoaren 1ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Mar
01
16
Aritz Gorrotxategirekin Koldar hutsa zara nobelaz mintzatuko dira martxoaren 1ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalean.
Mar
01
16
Franz Kafkaren Metamorfosia nobelaz solas egingo dute Anton Garikanok, Rufino Iraolak eta Xabier Kintanak martxoaren 1ean (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindian.
Ots
28
16
Joxan Artzeren poemak errezitatuko ditu Metrokoadroka kolektiboak otsailaren 28an (igandea) 19:30ean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Musika: Bide Ertzean.
Ots
28
16
Bernardo Atxagak “Desertuko biztanleei buruz” irakurraldia egingo du otsailaren 28an (igandea) 17:00etan Baigorriko Etxauzia gazteluan. Musika: Anari.
Ots
28
16
Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz berba egingo dute otsailaren 28an (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri jatetxean.
Ots
27
16
Ana Urkizaren Mamuak ipuin liburuz ariko dira otsailaren 27an (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.
Ots
26
16
Virginia Woolfen Gela bat norberarena aztertuko dute otsailaren 26an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.
Ots
26
16
Rebecca Westen Soldaduaren itzulera aztertuko dute otsailaren 26an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.
Ots
26
16
Ixiar Rozasek Beltzuria liburuko pasarteen irakurraldia eskainiko du otsailaren 26an (ostirala) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.