Mar 16 16

Argiaren alaba Algortan

Yolanda Arrietaren Argiaren alaba liburuaz ariko dira martxoaren 16an (asteazkena) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan.

Mar 16 16

Hondamendia Tolosan

Xabier Montoiarekin Hondamendia ipuin liburuaz hitz egingo dute martxoaren 16an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Mar 16 16

Emakume bat Arrasaten

Annie Ernauxen Emakume bat aztertuko dute martxoaren 16an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Mar 16 16

Narrazioak Bilbon

Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak aztertuko dituzte martxoaren 16an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Mar 16 16

Txanton garrote agertokitik jaitsi zen eguna, Iñigo Aranbarri

Iñigo Aranbarrik Txanton garrote agertokitik jaitsi zen eguna saiakera aurkeztuko du martxoaren 16an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Pamiela.

Mar 15 16

Lili eta biok Santurtzin

Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok nobelari buruz jardungo dute martxoaren 15ean (asteartea) 20:00etan Santurtziko AEK euskaltegian.

Mar 15 16

Miren Agur Meaberen hitzaldia Areatzan

Miren Agur Meabek “Gorpuztasuna poetikan” hitzaldia eskainiko du martxoaren 15ean (asteartea) 19:00etan Areatzako Kultur Etxean.

Mar 15 16

Atertu arte itxaron Zumaian

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz ariko dira martxoaren 15ean (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Mar 15 16

68ko belaunaldia, Iñaki Aldekoa

Iñaki Aldekoak 68ko belaunaldia saiakera aurkeztuko du martxoaren 15ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.

Mar 15 16

Blas de Oteroren mendeurrena

Soil, baina boz goran, definitu zuen bere poetika: “Eskribitzen dudanean / hitz egiten dut“. Eta idatzi zuen ozen, aldarrika, eta hitz egin luma zorrotzez, Blas de Oterok. 1916ko martxoaren 15ean sortu zen Bilbon,  gaur 100 urte, eta XX. mendeko Espainiako poesiaren ahots inportanteenetakoa bihurtu zen, frankismopeko garai gogorrean. Lagun izandakoa, poetakide dei genezakeena, Gabriel Arestik haren hainbat poema euskaratu zituen, Egan aldizkarian argitaratuak 1960an eta 1962an. Denak bildu ditugu, eta hemen eskaintzen dizkizuegu. Orobat, Koldo Izagirrek euskaratu dituen poeta bilbotarraren 15 poema irakur ditzakezu.

Mar 14 16

Bertan goxo Errenterian

Karlos Linazasororekin Bertan goxo nobelari buruzko solas egingo dute martxoaren 14an (astelehena) 19:00etan Errenteriako liburutegian.

Mar 14 16

Odol mamituak Igorren

Alaine Agirreren Odol mamituak nobelaz jardungo dute martxoaren 14an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Mar 14 16

Erdi Aroko egunak, Laida Martinez

Laida Martinezek Erdi Aroko egunak nobela aurkeztuko du martxoaren 14an (astelehena) 10:30ean Bilbon, Azkuna Zentroan. Argitaletxea: Gaumin.

Mar 13 16

Lorea Gernika, andrazko bat Ondarroan

Koldo Izagirrerekin Lorea Gernika, andrazko bat nobelaz berba egingo dute martxoaren 13an (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri jatetxean.

Mar 11 16

Hiri hondakin solidoak Laudion

Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak nobelari buruz mintzatuko dira martxoaren 11n (ostirala) 19:00etan Laudioko Basalarrina elkartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak