Eka 06 16

Atxagaren hitzaldia Bilbon

Bernardo Atxagak “Metamorfosiaren irakurketa” hitzaldia eskainiko du ekainaren 6an (astelehena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Eka 05 16

Tractatus Ondarroan

Jule Goikoetxearekin Tractatus poema liburuaz berba egingo dute ekainaren 5ean (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri jatetxean.

Eka 04 16

Anabitarteren erokeria

Azaroan 125 urte jaio zela, gaurko egunez 35 hil zela Augustin Anabitarte. Bidaiari, argazkilari, kirolzale, laketeko marinel eta, oroz gain, idazle. Munduok islatu zituen idatziz, obra ez oparo baina anitza baita Anabitarterena: dibulgazioa (Antzinako Olinpiar Jolasak, 1925), nobela  (Usauri, 1931 eta Donostia, 1932), gazte literatura (Poli, 1958), kronika (Aprikako basamortuan, 1961)… Ez da ohiko curriculuma gure letretan. Itsasoa ezinbesteko osagarria du fikziozko lanetan, urruntasun eta gertaleku askatzailearen balioarekin. Tipoetan eta gertatuetan kostunbrista dela esan bagenezake ere, ozta ageri duen baserritarrik edo arrantzalerik. Bere protagonistak, oro har, eskolatuak dira eta kalean bizi dira, baita Donostia bezalako hirian ere. Kostunbrismoarenak ez diren kostunbreak dituzte, eta folklorikoak ez diren motibazioak. Augustin Anabitarte gerrak eta diktadurak apurtutako belaunaldikoa izan zen, isilaldi luze batera kondenaturikoa. Baina horretaz gain gure literatur sistemak nobela onartu ezin zuen Pizkundea delako aroan egokitu zitzaion bere lan nagusiak argitaratzea. Gero, beste kasu batzuetan bezala, Gipuzkoako Aurrezki Kutxak bere lanak tomo bakarrean publikatu izanak, argitara ordez, ilunpera kondenatu zituen. Merezi ez zuen adur gaiztoak jo zuen gure idazlea. Anabitartek benetako idazlearen eskua zeukan —bizia eta dotorea—, detaileak atzemateko begia, kontakizuna antolatzeko burua eta pertsonaiak maitatzeko bihotza. Injustuki ahaztutako idazle honen prosak daukan dotoreziaren eta bizitasunaren adibide eskaintzen dizuegu 1936an El Día aldizkarian azaldutako Hiru eskiazaleen erokeria kronika.

Eka 02 16

Elur bustia, Pello Lizarralde

Pello Lizarraldek Elur bustia nobela aurkeztuko du ekainaren 2an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Erein.

Eka 01 16

Post-it bizitzak Durangon

Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak aztertuko dute ekainaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

maiatza 31 16

Odol mamituak Andoainen

Alaine Agirreren Odol mamituak nobelaz ariko dira maiatzaren 31n (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

maiatza 31 16

Gauzak ez ziren sekula berdinak izango, Iñaki Irasizabal

Iñaki Irasizabalek Gauzak ez ziren sekula berdinak izango nobela aurkeztuko du maiatzaren 31n (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

maiatza 30 16

Brendan Behanen hiru poema

Txikitatik jaso zuen Irlandako literaturaren berri etxean, errepublikazale eta langile klaseko giroan. Lanbidez pintorea, urte gehienak borrokari eman zizkion Brendan Behan idazleak. IRAko kidea, hainbat urtez egon zen preso. Poesia idatzi zuen hasieran, irlanderaz, baina arrakasta antzerkitik etorri zitzaion: The Quare  Fellow eta The Hostage lanengatik batez ere. Kronikak eta memoria liburuak ere idatzi zituen: Borstal Boy autobiografikoa, adin txikikoen kartzelako esperientzia kontatzen duena, Confessions of an Irish Rebel… eta baita narrazioak ere. Pertsonaia publiko eta ospetsua, 41 urte zituela hil zen. Dublindarraren hiru poema dakartzagu, Paddy Rekaldek euskaratuak.

maiatza 28 16

Lehen Mundu Gerra eta literatura Hendaian

Mikel Peruarena, Xabier Montoia, Patri Urkizu eta Eneko Bidegain Lehen Mundu Gerraz eta literaturaz solastatuko dira mahai-inguruan maiatzaren 28an (larunbata) 17:30ean Hendaiako mediatekan.

maiatza 28 16

Orube abandonatuak Ondarroan

Garazi Kamioren Orube abandonatuak nobelaz jardungo dute maiatzaren 28an (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.

maiatza 27 16

Hildakoen entziklopedia Iruñean

Danilo Kisen Hildakoen entziklopedia aztertuko dute maiatzaren 27an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.

maiatza 27 16

Zu Ean

Anjel Lertxundiren Zu nobelaz jardungo dute maiatzaren 27an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

maiatza 26 16

“LP bat poema” Bermeon

Mikel Elorzak “LP bat poema” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 26an (osteguna) 20:00etan Bermeoko Talan.

maiatza 26 16

Mihia aske Gasteizen

Elias Canettiren Mihia aske aztertuko dute maiatzaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

maiatza 26 16

X hil da Getxon

Alaine Agirrerekin X hil da nobelaz ariko dira maiatzaren 26an (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonten.

Agenda

Efemerideak

Kritikak