Eka 15 16
Hain gutun luzea Arrasaten
Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute ekainaren 15ean (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Eka 15 16
Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute ekainaren 15ean (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Eka 15 16
Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz mintzatuko dira ekainaren 15ean (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Eka 15 16
Urt Zubiaurrek Izenik gabeko lurrak ipuin liburua aurkeztuko du ekainaren 15ean (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Erein.
Eka 15 16
Eneko Aizpuruak Lehertu da festa nobela aurkeztuko du ekainaren 15ean (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Erein.
Eka 12 16
Koldo Izagirrerekin “Slogan politikoak eta poetikoak” tailerra egingo dute ekainaren 12an (igandea) 17:00etan Donostian, Ikatz Kaleko Biltonian.
Eka 10 16
Ttittika Rekaltekin Mula Nazrudin eta… liburuaz mintzatuko dira ekainaren 10ean (ostirala) 19:00etan Mauleko liburutegian.
Eka 10 16
Parisen jaio eta hazia, ilustratzailea, istorio grafikoen eremuan egin zituen lehen lanak Jean Bruller Vercors idazleak. Bigarren Mundu Gerran mobilizatua, Erresistentziari lotu zitzaion eta Vercors mendien abaroan jardun sasiko lanean. Kultura alorreko ekintzailea, bere konpromiso politikoa ez zuen sekula utzi eta Ohorezko Legioari uko egin zion Aljeriako gerraren aurkako bere jarreragatik. Erresistentziako jardunean idazkuntzari ere lotu zitzaion, besteak beste. Eta gaueko lan honetako kide Pierre Lescurerekin batera, hain zuzen, Editions de Minuit sortu zuen 1941ean, eta hantxe argitaratu 1942an bere libururik ezagunena, Le Silence de la mer. Gaur 25 urte hil zen Parisen Vercors, eta haren omenez dakargu lan horixe, Ibon Sarasolak euskaratutako Itsasoaren isiltasuna.
Eka 09 16
Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute ekainaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Eka 09 16
Mikel Peruarenak hitzaldia egingo du ekainaren 9an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian.
Eka 09 16
Franz Kafkaren Metamorfosia nobelaren irakurketa jarraitua egingo dute hamabi orduz ekainaren 9an (osteguna) 11:00etan hasita Bilboko Arriaga antzokian.
Eka 09 16
Bihar ehun urte beteko dira Erramun Astibia (Errenderi Aba, elizako izenez) hil zela, bizitza gehiena Lizarran eta Tuteran eman ondoren. Inguru erdaldun honek edukiko zuen zerikusia, seguruenik, bere olerkigintza zibilaren gaietan: hizkuntzaren heriotza, Euskal Herriaren gainbehera… eta Sabin Aranaren figura, gure Aitalehen modernoa, esperantza eta galera. Mezu zuzeneko eta irudi errazeko olerkiak landu zituen, hala elizako nola batzokirako. Etsipenaren eta itxaropenaren arteko, esan liteke deitoreak eta himnoak eman zizkigula Astibiak. Horrela, kanturako testuak bezala harturik, asko irabazten dute bere olerkiek. Letragile segurua da, neurriaren eta kadentziaren zentzua dauka, eta estrofa molde berritan saiatzen da. Entzutekoak izango ziren letra haiekin Alfonso Uriartek eta Astibia bezala kaputxinoak ziren Aita Donostiak eta Aita Elduainek sortu zituzten doinuak eliza eta antzoki beteek kantari. Elixabete Perez Gazteluk bildu eta editatu zituen sakabanatuak zeuden orriak eta eskuizkribuak Erramon Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak izeneko CDan (Errenteriako Udala, 2003), eta horretaz baliatu gara Errenderi Abaren abesti ez zerutar baizik euskotar batzuk eskaintzeko oroigarri gisa.
Eka 08 16
“Kafkaren aulkia” emankizuna izango da ekainaren 8an (asteazkena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Eka 08 16
Katixa Dolhareren Biribilgune nobelaz berba egingo dute ekainaren 8an (asteazkena) 17:30ean Iurretako liburutegian.
Eka 07 16
Juanra Madariagaren Espedizioa liburuaz jardungo dute ekainaren 7an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Eka 07 16
Paul Austerren Sunset Park aztertuko dute ekainaren 7an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.