Urr 08 16

Mongo Betiren Negrotasunaren hiztegia

Hamabost urte bete dira urriaren 8an sortzez Alexandre Biyidi-Awala eta idaztez Mongo Beti zena hil zitzaigula. Gurasoak lurjabe izanik, Pariseko Sorbonera jo zuen 1951n, Afrika frankofonoaren eliteek ohi bezala. Frantzian azkartu egin zen bere politizazioa, eta «panfletoak idatziz literaturan sartu nintzen», aitortu izan zuen. Kamerunera itzulirik nobelagintzari ekin zion. Le Pauvre Christ De Bomba (1956), Frantzia kolonialaren eta Eliza katolikoaren bortizkerien salaketa da, kritikaren erregarria areagotu egiten duen umore zorrotzean. Maisulantzat hartu zuten metropoliko literatur zirkuluek eta ikono bat bihurtu zen Mongo Beti. Ildo horretakoak dituen Mission Terminée (1957) eta Le Roi Miracule-k (1958) nazioarteko ospea ekarri zioten. Hala ere, bere belaunaldiari zegokion lanean murgildu zen, independentzien osteko Afrikan ezarritako neokolonialismoaren ikerketan eta kritikan. Horrek erbesteratu beharra ekarri zion, eta Frantzian jardun zuen irakasle 30 urtez. Horrela helduko zen Main Basse Sur Le Cameroun (1971), Frantzian bertan bahitu zioten saiakera, Ahidjo lehendakari kriminalekin gobernu frantsesak zeuzkan harremanak ageri zituenez. Nobelak idazteari utzi gabe, ezin konta ahala artikulu eta saiakera burutu zituen Odile Tobner emaztearen lankidetzarekin, La France contre l’Afrique (1993),  Peuples noires, peuples africains aldizkaria (1978-1991), sarean kontsultagarri, eta Dictionnaire de la Negritude (1989) besteak beste, guk Negrotasunaren Hiztegia izendatua, bost sarrera interesgarri eskaintzeko.

Urr 06 16

Errezitaldia Kaxildan, Donostian

Iñigo Astiz, Eric Dicharry eta Ixiar Rozasek errezitaldia egingo dute urriaren 6an (osteguna) 19:30ean Donostiako Kaxilda liburu-dendan.

Urr 06 16

Lisipe bildumako lehen saiakera

Zuriñe Rodriguezek eta Oihana Etxebarrietak Borroka armatua eta kartzelak saiakera feminista aurkeztuko dute urriaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Urr 06 16

Lisipe bildumako lehen liburua

Zuriñe Rodriguezek eta Oihana Etxebarrietak idatzi dute Lisipe saiakera bildumako lehendabiziko liburua: Borroka armatua eta kartzelak. Erronka politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak aztertuko ditu Lisipe bilduma feministak, eta Jule Goikoetxea idazlea izango du editorea. Gorpuztutako historia, ohiturak eta pentsamendu markoak zalantzan jartzea du helburua, patriarkalak ez diren tresna analitikoak sortzea. Euskal Herriko gatazka armatuaren eta haren ondorioen inguruko irakurketa feminista egin dute Rodriguezek eta Etxebarrietak osorik sarean eskaintzen dizugun aurreneko liburu honetan.

Urr 05 16

Beti oporretan Deustun

Harkaitz Canorekin Beti oporretan ipuin liburuaz berba egingo dute urriaren 5ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte etxean.

Urr 05 16

Su zelaiak Leitzan

Mikel Peruarenarekin Su zelaiak nobelari buruz solas egingo dute urriaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Leitzako liburutegian.

Urr 05 16

Alsina, Xabier Mendiguren

Xabier Mendigurenek Alsina nobela aurkeztuko du urriaren 5ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Urr 04 16

Txistu eta biok Donostian

Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelaz jardungo dute urriaren 4an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 04 16

Zu Eibarren

Anjel Lertxundirekin Zu liburuaz berba egingo dute urriaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Urr 04 16

Uriberekin solasaldia Baionan

Kirmen Uriberekin solasaldia izango da urriaren 4an (asteartea) 18.15ean Baionako mediatekan.

Urr 03 16

Alain Fournierren Emakume pozoitua

Ehun eta hogeita hamar urte bete dira urriaren 3an Henri Alban Fournier jaio zela, literaturan Alain Fournier izango zena. Gazterik hasi zen idazten. Charles Péguyk, 1911n igorritako gutun batean «Urrun iritsiko zara, Fournier, eta oroit zaitez ni izan nintzela esan zizuna». Eta gazterik argitaratu zioten hilezkorra bihurtuko zuen obra, hogeita zazpi urte zituela, 1913an: Le grand Maulnes (Maulnes Handia, Monika Etxebarriak euskarari ekarria), milioika nerabek irakurria geroztik. Alabaina, bere nobela bigarren geratu zen Goncourt sarian, egun inor oroitzen ez den obra baten ondotik. Kritikak bero hartu zuen, eta nobela poetikoaren eredutzat hartua da. Charles Péguy bera eta beste asko bezala, Lehen Mundu Gerrak segaturiko idazle multzokoa dugu Alain Fournier. Lotinanta zen eta agindu absurdu bat bete behar izan zuen. Bere estilo poetikoaren adibidetzat, Emakume pozoitua ipuin laburra eskaintzen dizuegu (La femme empoisonnée, 1911).

Urr 01 16

Zikoinaren hegaldia Hendaian

Patxi Zubizarretak eta Pello Ramirezek “Zikoinaren hegaldia” errezitaldi musikatua eskainiko dute urriaren 1ean (larunbata) 18:00etan Hendaiako Asporosttipi landetxean.

Urr 01 16

Ametsak ere zain Gasteizen

Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok urriaren 1ean (larunbata) 13:30ean Gasteizko Probintzia plazan.

Urr 01 16

Alde erantzira nabil Gasteizen

Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute urriaren 1ean (larunbata) 12:30ean Gasteizko Probintzia plazan.

Ira 30 16

Mrs. Hemingway Iruñean

Naomi Wooden Mrs. Hemingway aztertuko dute irailaren 30ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak