Aza
10
24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide eta Xalba Ramirezek azaroaren 10ean (igandea) 13:00etan Arrasateko Irati tabernan.

Aza
09
24
Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua musikaz lagundurik aurkeztuko du azaroaren 9an (zapatua) 20:00etan Getxoko Muxikebarrin.
Aza
07
24
Uxue Alberdik Hetero liburu berria aurkeztuko du azaroaren 7an (osteguna) Bilboko Biran, azaroaren 8an (ostirala) Zarauzko Garoan eta azaroaren 13an (asteazkena) Iruñeko Txalaparta liburudendan.

Aza
07
24
Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano elkarrekin arituko dira Galbahea eta Ulu egiteko bolondres bila poema liburuei buruz solasean azaroaren 7an (osteguna) 18:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan.
Aza
06
24
Azaroaren 6 batez jaio zen, 1919an, Sophia de Mello idazlea, Portugalgo XX. mendeko poesiagintzaren ahots inportanteenetako bat, klasizismoari eta ezagutza estetikoari lotua. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduman Sophia de Melloren poesiaren antologia plazaratu zen 2015ean —Beñat Sarasolaren hitzaurretik hartuak dira poetari buruzko hitzak—, Iñigo Roquek euskaratua. 1901eko azaroaren 7an, berriz, Brasilgo poeta handietarik bat jaioa zen, duela 60 urte zendu zena: Cecilia Meireles. Poeta (eta artikulugile) intimista, modernismoaren gailurtzat joa da. Hamar poema euskaratu zituen Koldo Izagirrek. Ozeanoaren alde banatan portugesez idatzi zuten bi poeta handi, euskaraz.
Aza
06
24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide eta Xalba Ramirezek azaroaren 6an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Laban.

Aza
05
24
Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano elkarrekin arituko dira Galbahea eta Ulu egiteko bolondres bila poema liburuei buruz solasean azaroaren 5ean (asteartea) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.

Aza
02
24
Omiasaindu egunaren biharamuna, azaroaren 2a, difuntuen eguna da tradizio kristauan, arima araztu eta santu izateko bidean daudenena. Eta baditugu gure amaraunean egun horretan hildako bost idazleren lanak online. Andima Ibinagabeitia hil zen azaroaren 2an, 1967an, eta sarean irakur litezke bere idazlan hautatuak eta gutunak. Egun berdinean zendutakoak dira Bernard Shaw (1950), Candida lana irakurgai; Johannes Urzidil (1970), Kafka eta Golem-en mistika irakurgai; eta Pier Paolo Pasolini (1975), sarean hainbat lan irakurgai dauzkana. Bistan denez, gure Ibinagabeitia ez besteak santu izateko oso aukera gutxi.
Aza
01
24
Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz arituko dira azaroaren 1ean (ortzirala) 20:30ean Baigorrin, Urdozeko kaperan. Muga gainetik Baigorri / Tafalla.

Urr
29
24
Maite Lopez Las Heras itzultzaileak Poetandreak literatura greko-latindarrean antologia poetikoa atondu ostean, urriaren 29an (asteartea) 19:00etan Iruñean, Nafar ateneoaren egoitzan. Joxemiel Bidador poesia taldea.

Urr
27
24
Munduko Poesia Kaierak bildumako poemak irakurriko dituzte urriaren 27an (igandea) 18:00etan Azpeitiko San Agustin Kulturgunean. Apoa.

Urr
26
24
Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia nobelaz ibiliko dia urriaren 26an (zapatua) goizeko 10:00etan Ondarroako liburutegian.
Urr
25
24
Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz arituko dira urriaren 25ean (ortzirala) 19:30ean Iruñean, Nafarroako antzerki eskolan. Karrikiri.

Urr
25
24
Adania Shibliren Detaile xume bat liburuaz ariko dira urriaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendako irakurle-taldean.
Urr
25
24
Urriaren 18an estreinatu dute Luhuson Miñan antzezlana, aurrerantzean Euskal Herriko hainbat herritan ikusi ahalko dena. Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan (Susa, 2019) liburua oinarri hartuta ondu dute antzezlana Artedramakoek, Timberlake Wertenbakerren egokitzapenarekin eta Ander Lipusen zuzendaritzapean.

Miñan pularrez
Egunotan, hain zuzen ere, lehendik zenbait hizkuntzatan emandako Miñan pularrera itzuli da, Ibrahima Balderen hizkuntzara, eta argitaratu. Hementxe irakur daiteke Mo Kuletee idazle fulak pularreratutako testua.

Latitude horietan
Miñan liburua oinarri hartuta, Gorka Urbizu musikariak ere abesti bat sortu du: Latitude horietan.