Urr 19 16

Mr. Señora Tolosan

Oier Guillanen Mr. Señora antzerkiaz jardungo dute urriaren 19an (asteazkena) 19:00an Tolosako kultur etxean.

Urr 19 16

Asier Serranoren errezitaldia Donostian

Asier Serranok errezitaldia egingo du urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Miren Fernandez eta Antxon Sarasua.

Urr 19 16

Maitea Arrasaten

Toni Morrisonen Maitea nobela aztertuko dute urriaren 19an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Urr 19 16

Testamendua, François Villon

François Villonen Testamendua eta Pere Caldersen Hemen du atseden Nevaresek aurkeztuko dituzte urriaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 19 16

Miliauskaite poeta lituaniarraren antologia

Leire Bilbao poetak apailatu eta euskaratu du Nijole Miliauskaite (1950-2002) idazle lituaniarraren antologia Munduko Poesia Kaierak bildumarako, urriaren 25ean jendaurrean aurkezteko. Lituaniak independentzia lortu (1991) eta sobietarren garaiko zentsura bertan behera geratu zelarik hasi zen ezagun bilakatzen Miliauskaite. Haren neba preso politikoa izan zen arren (ospitale batean gatibatua), Miliauskaiteren poemak ez dira politikoak, ez behintzat zentzu hertsian, nahiz eta bai kontestuz. Itxura batean xumeak diruditen espresioak dira, erretorikarik gabeak, emakumezko baten eguneroko bizimoduaz dihardutenak, intimismo berezikoak beti, sakonean tragikoak ere badirenak. Iluntasun garaian argia, galeraren aurrean itxaropena, egoera mingarrienean edertasuna… hori da Nijole Miliauskaitek eskaini nahi izan zuena, bai proposamen estetikoz bai ideologikoz.

Urr 17 16

Lapur banden etika ala politika Santurtzin

Joseba Sarrionandiaren Lapur banden etika ala politika liburuaz jardungo dute urriaren 17an (astelehena) 20:00etan Santurtziko AEK euskaltegian.

Urr 17 16

Maleta Igorren

Sergei Dovlatoven Maleta nobela aztertuko dute urriaren 17an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Urr 15 16

Laranja bat zaborretan Gasteizen

Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan irakurraldia eskainiko du urriaren 15ean (larunbata) 19:00etan Gasteizko Oihaneder etxean.

Urr 14 16

Denak du bere prezioa Beasainen

Migel Anjel Mintegirekin Denak du bere prezioa nobelaz ariko dira urriaren 14an (ostirala) 17.30ean Beasaingo Igartza jauregian.

Urr 13 16

Kearen fiordoa Markinan

Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa nobelaz ariko dira urriaren 13an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urr 11 16

Hondamendia Erratzun

Xabier Montoiarekin Hondamendia ipuin liburuaz solastatuko dira urriaren 11n (asteartea) 19:30ean Erratzuko Lixutegian.

Urr 11 16

Edorta Jimenezen kontakizunak Bermeon

Edorta Jimenezek itsasoko kondairak kontatuko ditu urriaren 11n (asteartea) 19:00etan Bermeoko Aita Guria baleontzian.

Urr 11 16

Mayi Pelot gogoan

Urriaren 6an hil zen Mayi Pelot idazlea Miarritzeko bere etxean. Zientzia fikziozko literaturari eskaini zizkion bi liburu Maiatz argitaletxearekin: Biharko oroitzapenak (1985) ipuinak eta Teleamarauna (1987) nobela laburra. Itxaro Bordari eta Josu Landari Susa aldizkarian eskainitako elkarrizketa batean kontatu zuen, Ray Bradbury irakurtzen zaletu zela generoan, “estetikarengatik, poesia fikzioan atxikitzen dakielako, eta mundu berri bat asmatzen”. Mayi Peloten gorazarrez, sarean osorik emana den Biharko oroitzapenak ipuin liburua irakurtzera gonbidatzen zaitugu.

Urr 08 16

Ultimes dechets Maulen

Itxaro Bordarekin Ultimes dechets nobelaz solas egingo dute urriaren 8an (larunbata) 11:00etan Mauleko mediatekan.

Urr 08 16

Mongo Betiren Negrotasunaren hiztegia

Hamabost urte bete dira urriaren 8an sortzez Alexandre Biyidi-Awala eta idaztez Mongo Beti zena hil zitzaigula. Gurasoak lurjabe izanik, Pariseko Sorbonera jo zuen 1951n, Afrika frankofonoaren eliteek ohi bezala. Frantzian azkartu egin zen bere politizazioa, eta «panfletoak idatziz literaturan sartu nintzen», aitortu izan zuen. Kamerunera itzulirik nobelagintzari ekin zion. Le Pauvre Christ De Bomba (1956), Frantzia kolonialaren eta Eliza katolikoaren bortizkerien salaketa da, kritikaren erregarria areagotu egiten duen umore zorrotzean. Maisulantzat hartu zuten metropoliko literatur zirkuluek eta ikono bat bihurtu zen Mongo Beti. Ildo horretakoak dituen Mission Terminée (1957) eta Le Roi Miracule-k (1958) nazioarteko ospea ekarri zioten. Hala ere, bere belaunaldiari zegokion lanean murgildu zen, independentzien osteko Afrikan ezarritako neokolonialismoaren ikerketan eta kritikan. Horrek erbesteratu beharra ekarri zion, eta Frantzian jardun zuen irakasle 30 urtez. Horrela helduko zen Main Basse Sur Le Cameroun (1971), Frantzian bertan bahitu zioten saiakera, Ahidjo lehendakari kriminalekin gobernu frantsesak zeuzkan harremanak ageri zituenez. Nobelak idazteari utzi gabe, ezin konta ahala artikulu eta saiakera burutu zituen Odile Tobner emaztearen lankidetzarekin, La France contre l’Afrique (1993),  Peuples noires, peuples africains aldizkaria (1978-1991), sarean kontsultagarri, eta Dictionnaire de la Negritude (1989) besteak beste, guk Negrotasunaren Hiztegia izendatua, bost sarrera interesgarri eskaintzeko.

Agenda

Efemerideak

Kritikak