Abe 18 24

Itziar Ugarte Gu gabe ere Azpeitiko Dinamoan

Itziar Ugarteren Gu gabe ere poema liburuari buruz arituko dira abenduaren 18an (osteguna) 19:00etan Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.

gugabeere

Abe 18 24

Garazi Arrula Lurraz beste Lakuntzan

Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz arituko da abenduaren 18an (asteazkena) 18:30ean Lakuntzako liburutegian.
Lurraz-beste

Abe 18 24

Patri Urkizu idazle eta ikerlariak agur esan digu

78 urterekin agur esan digu Patri Urkizuk. Idazlea, irakaslea eta ikerlaria izan dugu Lezon jaiotako laguna. Patriurkizu.eus webgunean bere lan guztiak sareratu ostean, bere obra  -baita argitaratu gabe utzitako lanak ere- irakurgai utzita joan zaigu. Narratibako obrak, poesia, antzerkia -erreferentea izan da Urkizu euskal antzerkiaren munduan-, itzulpenak bilduta daude webgune horretan.
1975. urtean argitaratu zuen Kriseilu argitaletxearekin Sekulorum sekulotan nobela. Basquepoetry atarian, bere zenbait poema irakurriko dituzue, eta Susa literatura argitaletxearekin ere hainbat lan karrikaratu zituen: Zoazte hemendik! (1985), Jon Miranderen gutunak bildu eta apailatu zituen hamar urte beranduago eta Agosti Chaoren Kantutegia prestatu eta argitaratu genion 2006an.

argazkia: argia.eus [ argazkia: argia.eus ]

Abe 17 24

Miren Amuriza eta Uxue Alberdi Pleibak eta Hetero Elgoibarren

Miren Amuriza eta Uxue Alberdi, Pleibak eta Hetero liburu berriei buruz berbetan arituko dira abenduaren 17an (asteartea) 19:00etan Elgoibarreko Pitxintxun. Zu non, han da!

pleibak_azala

Hetero - azala - Uxue Alberdi

 

 

Abe 13 24

Jule Goikoetxea Politeismo bastarta. Lau egun Angela Davisekin eta Uma Ulazia Euskal Herriko greba feministak Iruñean

Jule Goikoetxea idazlea  Politeismo bastarta lau egun Angela Davisekin liburuarekin eta Uma Ulazia Euskal Herriko greba feministak diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik Lisipe bildumako saiakerarekin egongo dira  abenduaren 13an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Txalaparta liburudendan.
txalaparta

Abe 13 24

June Fernandez Aingeruak eta neskameak Gasteizen

June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du abenduaren 13an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Liburutopian. Lisipe bilduma.
lisi14

Abe 13 24

Beñat Sarasola eta Ibon RG Coca-Cola bat zurekin Urduñan

Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria hizpide izango du Ibon RG lagun duela abenduaren  13an (ostirala) 19:00etan Urduñako Pagoa liburudendan. Zu non, han da!
Coca-Cola bat zurekin - azala - Beñat Sarasola

Abe 13 24

Garazi Arrula Lurraz beste Lesakan

Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz arituko da abenduaren 13an (ostirala) 19:00etan Lesakako liburutegian.
Lurraz-beste

Abe 12 24

Truman Capote Kameleoientzako musika Gasteizen

Truman Capoteren Kameleoientzako musika narrazio liburuaz jardungo dute abenduaren 12an (osteguna) 19:30ean Gasteizko liburutopian.

Liburutopia june fernandez

Abe 12 24

June Fernandez Aingeruak eta neskameak Agurainen

June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du abenduaren 12an (osteguna) 19:00etan Aguraingo Eguzki liburudendan. Zu non, han da!
lisi14

Abe 12 24

Unai Elorriaga Francesco Pasqualeren bosgarren arima Gasteizen

Unai Elorriaga Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobelari buruz arituko da abenduaren 12an (osteguna) 18:30ean Gasteizko Ezkisu liburudendan. Zu non, han da!
pasquale

Abe 12 24

Lutxo Egia eta Ximun Fuchs Ganbila bildumako liburu berriak Donostian

Lutxo Egiaren Guardasol gorria eta Ximun Fuchs eta Axut! kolektiboaren  Lurrez estali aurkeztuko dituzte abenduaren 12an (osteguna) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegiko  Mandasko Dukearen aretoan. Ganbila.

ganb26 ganb27

Abe 08 24

Ganbila antzerki testu bildumako berrienak Ahotsenean

Mikel Ayllon, Pablo Barrio, Lutxo Egia eta Ximun Fuchs Ganbila bildumak 2024an argitaratu dituen antzerki testuak aurkezten egongo dira abenduaren 8an (igandea) 12:30ean Durangoko azokako Ahotsenean.

ganb26 ganb27

Abe 08 24

Munduko Poesia Kaierak bildumako berrienak Durangoko azokan

Munduko Poesia Kaierak bilduman Anne Hebert, Giorgos Seferis, Jacques Prevert eta Manuel Vazquez Montalban idazleen antologia bana aurkeztuko Aiora Jaka Irizar, Maite López Las Heras, Koldo Izagirre eta Jon Alonso itzultzaileek, Maialen Berasategi Catalán eta Isabel Etxeberria Ramírez editoreekin abenduaren 8an (igandea) 12:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.
mpk2024

Abe 07 24

Beñat Sarasola eta Xabier Gantzarain Coca-Cola bat zurekin Durangon

Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria aurkeztuko du Xabier Gantzarain lagun duela abenduaren  7an (larunbata) 16:30ean Durangoko azokan. Ahotsenea.
Coca-Cola bat zurekin - azala - Beñat Sarasola

Agenda

Efemerideak

Kritikak