Eka 19 20

Frankenstein Eako irakurleen artean

Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute ekainaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Eka 18 20

Andrezaharraren manifestua Getariko irakurleekin

Mari Luz Esteban Andrezaharraren manifestua liburu berriari buruz arituko da ekainaren 18an (osteguna) 18:30ean Getariko irakurle taldeko kideekin. Gidaria: Uxue Alberdi. Zuzenean jarraitzeko lotura.

Eka 18 20

Safo poesia guztia Balea Zuria

Safo poesia guztia aurkeztuko dute ekainaren 18an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Itzultzailea: Maite Lopez las Heras. Argitaletxea: Balea Zuria.

Eka 11 20

Hezurren erretura Irunen

Miren Agur Meabe Hezurren erretura nobelari buruz arituko da ekainaren 11ean (osteguna) 18:00etan Irungo irakurle taldeko lagunekin. Gidaria: Yurre Ugarte.

Eka 11 20

Ipuingintzaren bilakaera

Autoa berritasun arriskutsu gisa ikusten du Pedro Migel Urruzunok Automobil gauzak narrazioan, 1912an. Elkarrizketak egituratzen duen gogoetan ikuspegi kostunbrista ageri zaigu, diglosia tantak, zirtoak… Urruzunoren baliabideak gai moderno batean. Eta 1984an Taxi baten agonia dakarkigu Joserra Utretxek, non taxia bera mintzo zaigun, heriotza ekarri dion istripua azalduz. Urruzonorenaren ondoan, gure ipuingintzaren bilakaera ezin hobeto erakusten duten estiloa, ikuspuntua eta tratamendua. Bi horiekin batera, ipuina.eus webgunean, beste bi: bata, beste idazle ezezagun bat ipuinaren generoa lantzen, Joakina Garaialderen Bejondeizula Mainaxi, 1930ekoa, herri ipuin kutsuko ipuina, ironia nagusitzen zaiola mezu moralari. Nobelagilea izango zenaren lehenetariko fikzioa, azkenik: Gotzon Garateren Koldarra (1967). Gaztetxoen arteko krudelkeria jatorra amaiera dramatikoarekin


	
	
	
	

Eka 10 20

Hezurren erretura Tolosan

Miren Agur Meabe Hezurren erretura nobelari buruz arituko da ekainaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako irakurle taldearekin, Yurre Ugarte gidari dela.
Solasaldian parte hartzeko argibideak.

Eka 10 20

Pello Lizarralderen nobela berria: Argiantza

Pello Lizarraldek Argiantza nobela berria aurkeztuko du ekainaren 10ean (asteazkena) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Erein

Eka 09 20

Ganbila bildumako hiru antzerki testu berri

Ganbila bildumako hiru liburu berri aurkeztuko dira ekainaren 9an (asteartea) 12:00etan Bilboko Bira gunean. Emanaldia zuzenean jarraitu ahal izango da.

Eka 09 20

Galder Perezen antzezlanen bilduma

Galder Perezen hiru obra biltzen ditu Hiru geltoki lurrun liburuak: Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record. Hiru lanok egilearen kezkak islatzen dituen unibertsoa osatzen dute: homosexualitatea, zentsura, Mozal legea, kazetaritzako ustelkeria… umoretik sobera urrun ibili gabe. Eremu ttikiak, espazio itxiak gustukoak ditu Galderrek. Normala, beraz, lan honetako hiru “geltokiak”, sauna bat, erietxe bateko gela bat, eta bulego bat izatea. Eta espazio itxi horretan sartu ditu bere pertsonaiak. Eta iduri du, hiru lanetan bere pertsonaietako bat bederen “ez-lekuan” legokeela. “Ez-lekuan” dago Jesus, “ez-lekuan” gidaria, eta “ez-lekuan” Karmele. “Ez-lekuan”… edo deseroso behinik behin. Sarean duzue osorik irakurgai.

Eka 09 20

Kepa Errastiren Mami Lebrun

Mami Lebrun antzezlana azken urte hauetan euskal antzerkigintza, pauso sendoz, jorratzen ari den ibilbide oparoaren adibide bat da. Kepa Errastik idatzia, Kepa bera partaide den Xake Produkzioak konpainiak 2016ko maiatzean estreinatu zuen. Mami Lebrun antzezlanean amonaren heriotzak sortutako zirrara pertsonala du fikzioak sorgune. Antzerkiak antzerkiaren barruan ematen dituen aukerak baliatuz, heriotzaz, doluaz, iraganaz, maite genituen gertukoen memoriaren zaintzaz, aurreko belaunaldiek bizitzea tokatu zitzaien mundualdiari emandako erantzunaz… eta, inplizituki besterik ez bada ere, oraingoari eta etorkizunari guk eman beharrekoaz hitz egiten du. Osorik eskaintzen dizuegu sarean.

Eka 08 20

Eneritz Artetxe Aranazen antzezlanak

Eneritz Artetxe Aranazen bi antzezlan bildu ditugu Isiltasuna honetan: antzeztu gabeko Isiltasuna, eta egileak berak Dxusturi bere konpainiarekin taularatutako Karramarroa. Elkartasuna, politika eta umore zorrotza, guztiak topatuko ditu irakurleak testu hauetan. Isiltasuna ozen mintzo zaigu emakumeen ahotsez, barrenak ateratzen dizkio isiltasunari, egunerokotasun ustez neutralaren zamak isilarazitakoen ahotsean dagoena arakatzen du. Karramarroan espero ez genuen estetika eta umore gordin batez bete zuen oholtza, bufoiaren kodigoetatik hurbil betiere. Osorik irakur dezakezue orain sarean.

Eka 05 20

Bixente Serrano Izko presente

Bixente Serrano Izko hil berri den honetan, merezi du haren emaitza literarioa erreibindikatzea. Eta horretarako, 1987an argitaratu zuen narrazio liburua aukeratu dugu, Onkoteak, orain sarean osorik irakur dezakezuna. Bere lehen liburu hartan, argi aski ikusten dira hitzarekiko maitasuna eta gatazka, literaturaren oinarrian dagoen ezinbesteko harreman hori. Zertzelada pertsonaletarako argigarria izan daiteke liburu horretako solaparako idatzi zuen autobiografia txikia.

Eka 04 20

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitalea, senar-emazteak Gasteizen mintzagai

Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak mintzagai izango dituzten ekainaren 4ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Alde zaharreko Gasteiz Txiki elkartearen egoitzan.

Eka 04 20

Richard Riveren Eserlekua

1989ko ekainaren 4 batez hil zen Richard Rive idazle hegoafrikarra, 58 urte zituela. Lurmutur Hirian jaio eta hazia, bere herriko populazio beltzaren bizimoduak eta erregimenaren latza deskribatu zituen bere literatur lanetan, ipuinak gehienbat. Seigarren Barrutia —bere auzunea, apartheidak indarrez hutsarazia 70etan—izeneko eleberriak izan zuen oihartzunik, eta baita Eserlekua (The Bench, 1963) ipuinak ere, AEBetan Rosa Parks-ek egindako keinu antisegregazionista oinarri duen narrazioak. Arraza aferak puri-purian dauden egunotan, Eserlekua dakarkizuegu, Mikel Elorzak euskaratua.

Eka 03 20

Amets Arzallus irakurleekin solasean Miñan liburuari buruz

Amets Arzallus saretik Miñan liburuari buruz solasean egongo da ekainaren 3an (asteazkena) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Solasaldia zuzenean jarraitzeko gunea.

Agenda

Efemerideak

Kritikak