Onkoteak
Bixente Serrano Izko

Pamiela, 1987

 

 

Bixente Serrano Izko

 

      Saratsan umeki egina, ama nitaz Iruņean erditu zelarik, 1948ko burokraziak hiriburua eman zidan sorleku. Saratsan, Egileorrean, Etxeberrin, Altsasun, Zaragozan eta Etxabakoitzean hazita.

      Fraideek eta opustarrek ni berenganatu nahi izanez, 68ko belaunaldiak —euskal bertsio bereziak— harrapatu ninduen. Aurrerantzean, trikili-trakala beti, ejerzito ezberdinetan lizentziatua, Historia eta Geografian lizentziatua ere, euskaldundua, ideia batzuen alde ibiltari bizi izanda.

      Nire azken urteotako bizitza profesionala, langabezi, lan bilaketa, idatzaletasun eta “lan beltz”-aren artean banatzen da. Azken hilabeteotan, Altsasun, Ertaineko euskal adarreko irakasle, ogia ahoratuz.

 

Onkoteak
Bixente Serrano Izko

Pamiela, 1987