maiatza 13 21

Amaia Lasa Kaiuaren hegaldia Getarian

Amaia Lasaren poetika eta pentsamendua aztertuko dituzte Lorea Agirre, Hedoi Etxarte eta Itxaro Bordak maiatzaren 13an (osteguna) 18:30ean Getariako Iturzaeta aretoan. Gidaria: Uxue Alberdi.

maiatza 12 21

Ngugi wa Thiong’o Gerra garaiko ametsak Elorrion

Ngugi wa Thiong’oren Gerra garaiko ametsak liburuari buruz berbetan arituko dira maiatzaren 12an (asteazkea) 19:00etan Elorrioko liburutegian.

maiatza 12 21

Slavenka Drakulic Han ez banengo bezala Durangon

Slavenka Drakulic eta Han ez banengo bezala hartuko dituzte hizpide maiatzaren 12an (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegian. Gidaria: Leire Bilbao.

maiatza 11 21

Miren Amuriza Basa Abadiñon

Miren Amurizarekin Basa hizpide hartuko dute maiatzaren 11an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

maiatza 11 21

Anjel Lertxundi Gilles de Rais Eibarren

Anjel Lertxundi Gilles de Rais liburuari buruz arituko da maiatzaren 11an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.

maiatza 11 21

Ane Labaka Algara mutilatuak Bilboko Biran

Ane Labaka eta Oihana Bartra elkarrekin berbetan ibiliko dira Algara mutilatuak saiakerari buruz maiatzaren 11an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.

maiatza 11 21

Carson McCullers Kafe tristearen balada Astigarragan

Carson McCullersk idatzi eta Asun Garikanok euskaratutako Kafe tristearen balada izango dute hizketagai maiatzaren 11an (asteartea) 19:00etan Astigarragako irakurle taldean.

maiatza 11 21

Ion Arretxe Intxaurrondo Intxaurraren hostopeko itzala

Ion Arretxek idatzitako Intxaurrondo Intxaurraren hostopeko itzala euskaratu eta aurkeztuko dute maiatzaren 11an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

maiatza 10 21

Ernest Hemingway Fiesta. Eguzkia jaikitzen da Iruñean

Ernest Hemingway idazlea gogoratu eta  Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuaren jendaurreko aurkezpena eginen dute Koro Navarro eta Amaia Apalauzamaiatzaren 10ean (astelehena) 19:00etan Iruñeko Kondestablearen jauregian. (Zuriz jantzita joateko gomendioa egin dute antolatzaileek, hitzordua Cafe Iruñan 17:30ean). Karrikiri.

maiatza 10 21

Amets Arzallus Miñan Iurretan

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan hartuko dute berbagai maiatzaren 10an (astelehena) 18:30ean Iurretako herri bibliotekan.

maiatza 10 21

Anjel Lertxundi Gilles de Rais Igorren

Anjel Lertxundiren Gilles de Rais liburuari buruz berba egingo dute maiatzaren 10ean (astelehena) 17:00etan Igorreko irakurle taldean.

maiatza 10 21

Zer bilatu nahi zenuke literaturaren sarean?

Armiarma.eus berritu dugu, berritzen ari gara. Euskal idazleen aipuak irakurriko dituzu atariaren goikaldean, sartzen zaren aldiro bat. Modu ikusgarriagoan. Eta bilatzailea ere badu atari berrituak. Literaturaren Zubitegian, Euskarari ekarriak gunean, Kritiken hemerotekan eta Literatur Emailuetan egiten ditu bilaketak eta emaitza plazaratzen du ordenatuta. Izan idazle, izan kontzeptu; bilaketaren emaitzak literaturaren sarean murgiltzeko gonbidapena luzatuko dizu.

maiatza 08 21

Mikel Antza Arroz urez Lezon

Mikel Antzak Arroz urez liburuari buruz hitz egingo du maiatzaren 8an (larunbata) 18:00etan Lezoko ikastolan.

maiatza 08 21

Lasatarren poema bilduma

50 urte dira Herri Gogoa argitaletxeak Lasa Alegria neba-arreben Poema bilduma argitaratu zuela. Liburu horretan, Amaia Lasak “a e i o u berri bat” esatea proposatu zuen, eta Mikel Lasak bidenabar omenaldia egin zien Baudelaireri, Faulknerri edota Poeri. Proposamenez eta omenaldiez harago, bi ahots poetiko berri sortu ziren euskal letretan, gerora ere luzaro iraun dutenak. Orduko hartan kaleratutakoa bere horretan irakur dezakezu orain, baita faksimile formatuan ere.

maiatza 07 21

Hitzez eta ahotsez Maitasuna Durangon

Maitasuna gai moduan hartu eta jendaurreko irakurraldi girotua egingo dute maiatzaren 7an (ostirala) arratsaldeko 18:00etan (lehen saioa) eta 19:00etan bigarrena, Durangoko San Agustin Kultur gunean. Hitzez eta ahotsez.

Agenda

Efemerideak

Kritikak