Eka 02 22

Janbattit Dirassarren hegikoak

Urtsua deitzen dugun mazela bati josia bezala” dago Hegiko borda, eta hangoxeak dira Janbattit Dirassarrek luma trebez Hegiko Borda liburura (Elkar, 1995) bildu zituenak. Ume eta gaztetango kontakizunak, pasadizoak, bizipenak, toki bat bainoago bizimodu bat erakusten dutenak, inoiz ukitu kostunbrista izanagatik ere, bizi eta dotore azalduak. Jardunez eta jendez populatuak, interes handiz irakurtzen direnak. Ziburuko Liburu Azokan merezitako omenaldia jasoko du Janbattit Dirassarrek. Hona hemen irakurgai liburua, idazlea omentzen hasteko abiapuntu ederra  izan daitekeena.

Eka 02 22

Leonardo Sciascia Todo modo eta Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa

Literatura Unibertsala bilduman Leonardo Sciascia idazlearen Todo modo eta Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa aurkeztuko dituzte ekainaren 2an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko 2. solairuan. Argitaletxeak: Erein eta Igela.

Eka 01 22

Arantxa Urretabizkaia Bitzia bat literaturan Iruñeko Laban

Arantxa Urretabizkaia eta Ane Garcia solasean arituko dira Bizitza bat literaturan goiburupean ekainaren 1ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban.

Eka 01 22

Ur Apalategi Fikzioaren izterrak Legazpin

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak mintzagai hartuko dute ekainaren 1ean (asteazkena) 18:30ean Legazpiko liburutegiko irakurle taldean. Gidaria: Miriam Luki.

maiatza 31 22

Uxue Alberdi Dendaostekoak Eibarren

Uxue Alberdirekinn Dendaostekoak liburuari buruz berbetan arituko dira maiatzaren 31an (asteartea) 19:00etan Eibarren, Juan San Martin liburutegiko Idazlearekin harixa emoten irakurle taldean.

maiatza 31 22

Mikel Antza Arroz urez Zizurkilen

Mikel Antza Arroz urez liburua aurkezten arituko da maiatzaren 31n (asteartea) 18:00etan Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Gidaria: Oihana Iguaran.

maiatza 31 22

Izaskun Etxeberria Esaten ez den guztian Iruñeko liburu azokan

Izaskun Etxeberriak Esaten ez den guztia liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 31an (astearta) 12:00etan Iruñeko Gaztelu plazako liburu azokan. Argitaletxea: Pamiela

maiatza 31 22

Arrate Egaña Itzalen distira

Arrate Egañak Izarren distira liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 31an (asteartea) 11:00etan Donostiako San Jeronimo liburutegi nagusian. Argitaletxea: Erein.

maiatza 30 22

Lizar Begoña Aro beilegia Gasteizen

Lizar Begoñaren Aro beilegia liburuari buruz arituko dira maiatzaren 30ean (astelehenean) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

maiatza 29 22

Hasier Larretxearen poema irakurraldia Elizondon

Hasier Larretxeak poema irakurketa egingo du maiatzaren 29an (igandea) 19:30etatik aitzina Elizondoko Txokoto tabernan.

maiatza 29 22

Eider Rodriguez, Arantxa Iturbe eta Miren Narbaiza Elkarrizketa baten soinua eta notak Literaturian

Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez eta Miren Narbaizak Elkarrizketa baten soinua eta notak eskaintzen egongo dira maiatzaren 29an (igandea) 17:00etan Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.

maiatza 29 22

Lizar Begoña eta Beñat Sarasola Gepardo japoniarrak Literaturian

Lizar Begoña idazlea Gepardo japoniarrak poema liburuari buruz arituko da hizketan Beñat Sarasolarekin  maiatzaren 29an (igandea) 13:30ean Zarautzen. Literaturia.

maiatza 29 22

Literatura unibertsala. Ibilitakotik ibiltzekora mahai ingurua Literaturian

Manu Lopez Gaseni, Angel Erro eta Irati Jimenez Literatura unibertsala. Ibilitakotik ibiltzekora mahai inguruan izango dira maiatzaren 29an (igandea) 11:30ean Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.

maiatza 28 22

Juan Luis Zabala eta Gorka Arrese Mina hartzeko ere Literaturian

Juan Luis Zabalak Mina hartzeko ere poema liburua aurkeztuko du Gorka Arreserekin maiatzaren 28an (larunbata) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan. Literaturia.

maiatza 28 22

Mari Luz Esteban Andrezaharraren manifestua Bermeon

Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua liburuari buruz berbetan arituko dira maiatzaren 28an (larunbata) 19:00etan Bermeoko Irakurleen txokoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak