Api 17 23

Mikel Ayllon Elur beltza Gasteizen

Mikel Ayllon Elur beltza poema liburuari buruz solasean arituko da Josune Velez de Mendizabalekin apirilaren 17an (astelehena) 19:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian.

 

 

Api 17 23

Maryse Conde Bihotza negar eta irri Donostian

Maryse Conde idazlearen Bihotza negar eta irri izango dute mintzagai apirilaren 17an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Api 17 23

Eva Perez-Pons Erresistentziarako gorputzak: bollerak

Eva Perez-Pons idazlearen eskutik Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera aurkeztuko du Lisipe bildumak apirilaren 17an (astelehena) 10:30ean Donostiako liburutegian, Mandasko Dukearen aretoan.

Erresistentziarako gorputzak - azala

Api 14 23

Katixa Agirre Idazlea psikoanalizatzen Gasteizen

Katixa Agirre eta Aitziber Perez de Karmamo Idazlea psikoanalizatzen solasaldian arituko dira apirilaren 14an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Goiuri jauregian.

Api 13 23

Mikel Antza Arroz urez Lizarran

Mikel Antza Arroz urez liburua aurkezten arituko da apirilaren 13an (osteguna) 19:00etan Lizarrako La Botan.
lizarran

Api 13 23

Katixa Agirre Berriz zentauro Madrilen

Katixa Agirreren Berriz zentauro nobelari buruz arituko da apirilaren 13an (osteguna) 18:00etan Madrilgo Euskal etxeko irakurle taldean
zentauroMadrilen

Api 13 23

Fantasia eta errealitatea

Oso bi idazle desberdin batzen ditu apirilaren 13ak. Duela 200 urte Eugene Mouton jaio zen. Legelari gisa ibilbidea egindakoa, literatur aldizkarietan eman zituen argitara istorio eta narrazioak, mundu fantastiko, menturazkoa jasotzen dutenak. Zientzia fikzioaren aitzindarietakoa, halakoxea da Pamiela aldizkarian 1985ean Kapok euskaratu zuen Zurezko burua zuen elbarrituaren istorioa. Gaur 40 urte hila, fantasiatik baino errealitatetik gehiago dakar bere literaturan Merçe Rodoredak (nahiz eta baduen ukitu sinbolista zenbait narraziotan). Espainiako Errepublika, gerra, erbestea… heriotza, amodioa, denbora dira idazle katalan handi honen gaiak. Maite Gonzalez Esnal-ek euskaratu zituen haren Ipuin hautatuak (Elkar, 1984) eta eleberririk ezagunena, Diamantearen plaza (Elkar, 1994). Berrikiago (2013), Antton Olanok Ispilu hautsia ekarri du argitara Literatura Unibertsala bilduman.

Api 11 23

Castillo Suarez eta Angel Erro Alaska Gasteizen

Castillo Suarez eta Angel Erro Alaska poema liburuari buruz solasean arituko dira apirilaren 11an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

cs

Api 11 23

Oskar Gaztelu eta Angel Erro Baserria (h)uz(s)ten Gasteizen

Oskar Gaztelu eta Angel Erro Baserria (h)uz(s)ten poema liburuari buruz solasean arituko dira apirilaren 11an (asteartea) 18:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

og

Api 09 23

Amets Arzallus Miñan Gotaineko Xiru jaialdian

Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 9an (igandea) 15:00etan Gotainen, Xiru jaialdiaren baitan.

Miñan-azala (2)

Api 06 23

Maddi Ane Txoperena eta Mikel Antza Literatura mundua ulertzeko Elorrioko Gazte Topagunean

Maddi Ane Txoperena eta Mikel Antza Literatura mundua ulertzeko mahainguruan egongo dira apirilaren 6an (osteguna) 16:30ean Elorrioko Gazte Topagunean.

Api 04 23

Karibetik Kantaurira Joakin Arregi Txeren bertso jarriak

Zizurkilen jaio zen 1953an Joakin Arregi Txe, eta 25 urtez Venezuelan erbesteratuta bizi ondoren, Hendaian bizi izan da azken urteetan. 2023ko martxoaren 28an hil zen. Eta berak urte luzeetan idatzitako bertsoek, Paper hotsak argitaletxearen lehen liburua osatu zuten: Karibetik Kantaurira.
Koldo Izagirreren hitzaurrea eta Arregik berak bizitzan zehar landutako bertso sortak eskaintzen dizkizugu Joakin Arregi Txe iheslari eta bertsolaria omentzeko.

Api 03 23

Oholtzako abangoardia

1898ko apirilaren 3an jaio zen Michel de Ghelderode idazlea, Belgikan. XX. mende hasierako  dramaturgo handietako bat, obra oparo baten egilea da, zeina asko eta toki askotan errepresentatua izan zen. Pertsonaia grotesko eta beldurgarrien sortzailea, abangoardiako idazle kontsideratzen da. Baina abangoardian ikurrik badu antzerkiaren munduak XX. mendean, hori Antonin Artaud da, apirilaren 3 batez hil zena Ghelderode jaio eta 50 urtera. Teorialari, idazle, aktore, poeta… oholtzari astindua ekarri zion marseillatarraren ekarpenak. Obra bana daude euskaratuta, Ghelderoderen Zaldun bitxia, Juan San Martinek Egan aldizkarian 1965ean; eta Jainkoaren judizioari akabera emateko, Asier Sarasolak Tabakalerarendako, 2017an. Biak dituzu irakurgai.

Api 01 23

Eider Rodriguez eta Katixa Agirre Idazle hedatua hizpide hartuta Gutun Zurian

Eider Rodriguez eta Katixa Agirre Idazle hedatua hizpide hartuta arituko dira apirilaren 1ean (larunbata) 17:30ean Bilboko Gutun Zuria, Letren nazioarteko jaialdian.

eiderkatixa

Mar 31 23

Jose Luis Otamendi eta Ilargi Agirre Landura Bilboko Biran BERTAN BEHERA

Jose Luis Otamendik Landura poema liburu berria aurkeztuko du Ilargi Agirrerekin martxoaren 31ean (ostirala) 19:30ean Bilboko Bira kulturguneanBERTAN BEHERA

Landura - JL Otamendi - azala

Agenda

Efemerideak

Kritikak