Eka 03 23
Maite Idirin, herrigintzan kantuz Ziburun
Ur Apalategi Idirin, Jokin Apalategi eta Paulo Iztuetak Maite Idirin, herrigintzan kantuz saiakera aurkeztuko dute ekainaren 3an (larunbata) 12:00etan Ziburuko liburu azokan.
Eka 03 23
Ur Apalategi Idirin, Jokin Apalategi eta Paulo Iztuetak Maite Idirin, herrigintzan kantuz saiakera aurkeztuko dute ekainaren 3an (larunbata) 12:00etan Ziburuko liburu azokan.
Eka 03 23
Luzien Etxezaharreta Maiatzeko editorea eta Leire Lopez Ziluaga Susakoa Zubiburu mahainguruan arituko dira ekainaren 3an (larunbata) 10:15ean Ziburuko liburu azokan.

Eka 01 23
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu du Amaia Astobizak eta ekainaren 1ean –Sexu Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan– (osteguna) 18:30ean Donostian, Egiako Teila fabrikan. EHGAM.

Eka 01 23
EIZIEren egitasmoa da 31 eskutik bloga, euskararen erabilerari buruzko testuak argitaratzeko 2012an sortua. 2016an etenaldi bat egin eta gero, 2023an atzera abiatu dute eta dagoeneko 900etik gora artikulu argitaratuak ditu. Eta berrienetako bat Gidor Bilbaok idatzitako Latindar literatura euskaratzeko proiektuak: Orixeren 1919ko asmoetatik UPV/EHUren ADDIra izan da. Artikuluan errepasoa zehatza egiten zaio latindar literatura itzultzeko asmoei, eta egitasmoen eta liburu formatuan argitaratu diren testuez gain, gogoratzen du EHUren Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica poriektua, zeinak hiru emiatza izan zituen, hirurak ere sarean osorik irakur daitezkeen liburuak: Salustioren Jugurtaren aurkako gerra; Virgilioren Bukolikak eta Georgikak eta Zesarren Galietako guda. Artikuluaren amaieran, azkenik, Itzulpengintza Graduko ikasleen gradu amaierako lanetan egindako itzulpen testuen berri ere ematen da, horietako asko ere sarean irakur daitezkeenak.
Eka 01 23
Miriam Lukik idatzitako Argialdiak ipuin liburuari irudi aurkezpena prestatu dio Julen Altubek. Maite Gurrutxagaren ilustrazioak, Verde Pratoren ahotsa eta zenbait irudi eta letra batu dituzte book trailerrean.
maiatza 31 23
Maialen Hegi-Luku idazlea Girgileri Anderea liburuari buruz mintzatuko da maiatzaren 31an (asteazkena) 19:00etan Baionako Zamai ostatuan.

maiatza 31 23
Nerea Ibarzabal Salegi idazlearekin Bar Gloria nobelari buruz arituko dira maiatzaren 31an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Arrano tabernan.

maiatza 31 23
Eneko Bidegainek Bichta Éder nobela aurkeztuko du maiatzaren 31an (asteazkena) 18:00etan Nafarroako liburu azokan, Iruñeko Gaztelu plazan. Gidaria: Patxi Larrion.

maiatza 31 23
Xan Idiart Nostalgia ez da salgai ipuin bilduma aurkezten egongo da maiatzaren 31an (asteazkena) 17:30ean Iruñean, Gaztelu plazan egongo den Nafarroako liburu azokan. Gidaria: Luzien Etxezaharreta.

maiatza 30 23
Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975) hitzaldia eskaindiko du Asier Amezagak maiatzaren 30ean (osteguna)18:00etan Miarritzeko Mediatekan.
maiatza 29 23
Mario Benedetti eta Bertolt Brecht Munduko Poesia Kaierak bildumara ekarri dituzte Ima Errea eta Irati Majuelo itzultzaileek, eta maiatzaren 29an (astelehena) 12:30ean aurkeztuko dira Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

maiatza 26 23
Jon Alonso idazleak Amaiur bat urtero aurkeztuko du maiatzaren 26an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

maiatza 26 23
Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du maiatzaren 26an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

maiatza 26 23
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira maiatzaren 26an (barikua) 19:00etan Ibarrangeluko kultur etxean.

maiatza 25 23
Jon Benito idazlearen Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai maiatzaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean. Geu Gasteiz.
