Urr 05 25

Youenn Gwernigen mendeurrena

Mendea bete da urriaren 5ean Youenn Gwernig poeta, kantari eta letragilea jaio zela. Eskolan frantsesez ikasia, hizkuntza horretan hasi zen idazten, baina New Yorkera joan zelarik, bretoieraz idatzi zituen poemak, aita eta amonagandik jasotako hizkuntzan. Jack Kerouacen ezagutza egin eta hark uler zezan, ingelesez ere idatzi zuen. Atzera sorterrira joanda, kantak eta kantuan egiteari ere lotu zitzaion (E kreiz an noz, Gauaren erdian ezaguna, besteak beste). Bretoierazko letra eta kulturako izen handietako bat, New Yorkeko hamar poema ekarri zituen euskarara Koldo Izagirrek, ingeles itzulpenarekin argitaratu zuen Un dornad plu (Al Liamm, 1997) bildumatik hartuak.

Urr 04 25

Margarita Nafarroakoa Heptamerona irakurraldia Altsasun

Margarita Nafarroakoaren Heptameronaren  irakurraldia eginen dute urriaren 4an (larunbata) 10:00etan hasita Altsasuko Iortia kulturgunean.
heptamerona

Urr 03 25

Nola egiten da liburu bat Txalaparta argitaletxearen bisita gidatua Iruñean

Nola egiten da liburu bat? bisita gidatua eginen du Txalaparta argitaletxeak urriaren 3an (ostirala) 11:30ean Iruñeko bere egoitza eta liburudendan (kale nagusia).
nolaegitendaliburu1

Urr 03 25

Karlos Linazasoro Düsseldorfeko txibatoa

Karlos Linazosororen Düsseldorfeko txibatoa liburu berria aurkeztuko dute urriaren 3an (ostirala) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Urr 02 25

Danele Sarriugarte eta MICEKaixo karis Gasteizko irakurle klubaren ikasturte berriaren aurkezpena

Daniele Sarriugarte eta Miren Narbaizak (MICE) Kaixo Karis emanaldi musikatuarekin egingo dute Gasteizko irakurle klubaren aurtengo ikasturtearen aurkezpena urriaren 2an (osteguna) 20:00etan Ignacio Aldecoa liburutegian.
kaixokaris

Urr 02 25

Felix Urabayen Auzo madarikatua Iruñeako Zaldiko Maldikon

Felix Urabayenek idatzi eta Aingeru Epaltzak itzulitako Auzo madarikatua izango dute mintzagai urriaren 2an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.

Urr 02 25

Josu Goikoetxea Lakioa

Josu Goikoetxeak Lakioa liburu berria aurkeztuko du urriaren 2an (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
lakioa

Urr 01 25

Paul Mattick Marx eta Keynes. Ekonomia mistoaren krisia Iruñean

Paul Matticken Marx eta Keynes. Ekonomia mistoaren krisia liburuaz jardungo dute Garazi Goldarazena itzultzailearekin urriaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburudendan.
s36_marx_eta_keynes_

Urr 01 25

Hitz berdeak eta Manifestu atzeratua, audio liburu

Joxe Azurmendi hil zela hiru hilabete bete diren egunean, Hitz berdeak (1971) audio liburu formatuan eskaintzera gatoz auzolan eskuzabal bati esker. Azurmendiren obra literarioaren erraldoiak ia ertz batean laketzera kondenatua du XX. mendeko poesiaren mugarrietakotzat har daitekeen lan hau. Manifestu atzeratua ere emendatu diogu, zentsurak liburutik kanpo utzi bazuen ere, garai bertsuko erreferentziazko olerkia delakoan. Auzolanean, ahots koru zabala osatuta erdietsi da egitasmo hau burutzea. 102 ahots elkartu dira Hitz berdeak liburuko 142 poemak grabatzeko. Manifestu atzeratua, berriz, 53 ahotsen arteko mosaiko koral txatalkatuan emandako aldaeran dakargu.
hitzberdeak

(gehiago…)

Ira 30 25

Rosa Parks Rosa Parks: nire istorioa

Rosa Parksen Rosa Parks: Nire istorioa aurkeztuko dute Amaia Astobiza Uriarte itzultzailearekin irailaren 30ean (asteartea) 10:30ean Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
rosaparks

Ira 30 25

Assata Shakur idazle eta ekintzailearen oroimenez

2025eko irailaren 25ean hil da Habanan Assata Shakur ekintzailea. AEBetan jaio eta hazia arrazismoa eta esplotazioa bete-betekoa zen garai eta jendartean, haren aurka altxatu zen gaztetandik; Askapen Armada Beltzean, lehenik, eta Pantera Beltzekin gerora. Poliziarekin izandako enfrentamendu batean agente bat hiltzeaz eta beste zenbait delituz salatua eta zigortua, espetxetik ihes egin 1979an eta iheslari bizi izan zen, 1984an Kuban aterpetu zen arte. Terrorista eta gaizkiletzat AEBetara estradita zezaten hainbatetan saiatuak estatubatuar agintariak, mugimendu anti-inperialistaren erreferentea, Autobiografia bat idatzi zuen 1987an. Katakrak argitaletxeak eman zuen euskaraz 2022an, Danele Sarriugartek itzulia. Edizio horretako Angela Davisen eta Joseba Sarrionandiaren hitzaurreak jarri ditugu irakurgai. 2017an Hedoi Etxartek euskaratuak zizkigun lau poema ere.
assatashakur

Ira 29 25

Irati Majuelo Itoiz Hiria gure oinetan Lisipe bilduman

Irati Majuelo Itoiz  literatura irakasle eta ikerlariak  Hiria gure oinetan saiakera aurkeztuko du Lisipe bilduman irailaren 29an (astelehena) goizeko 11:30ean Donostiako Liburutegi Zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.

 

Hiria gure oinetan - Irati Majuelo Itoiz - azala

Ira 29 25

Espazioaren irakurketa feministak Lisipen

Espazioa politikoa bada, botere egiturek zeharkatzen dute, tentsioan duden narratibek eraikitzen dute, eta, beraz, gure egunerokoan, gure imajinarioan iragazten da. Hau da, honakoa galdegiten digu: nolakoa da hiria gure oinetan? Galdera horri egiten dio tira Irati Majuelo Itoizek ondu duen Hiria gure oinetan liburuak, Lisipe bildumako 17.ak. Espazioaren irakurketa feministak gure literaturan azpizenburuak iradokitzen duenez, euskal literaturaren bidez hitz egiten da espazioaz, eta gorputzez, eta zaintza-lanez, desiraz, laguntasunaz eta bakardadeaz. Bost eleberriren haritik, hiri-ibiltariez mintzo da egilea, emakume okerrez, paseatzaile errebelde eta zaurgarriez.

Hiria gure oinetan - azala - Irati Majuelo Itoiz

Ira 27 25

Irailekoak Lekeition

Hedoi Etxarte Aberri galduaren bila hitzaldia.
Eusebio Erkiagari omenaldia.
Txomin Hegi, Gotzon Barandiaran eta Ane Labakaren poesia irakurraldia.
Ibilbide poetikoa. Leire Vargas, Iker Aranberri, Rakel Pardo, Edu Zelaieta eta Luzien Etxezaharreta.
Mohammed el-Kurd palestinar idazlearen Rifqa: honengatik egiten dugu dantza.

lekeitio2025

Ira 25 25

Goiatz Labandibar Bekatua Zaraitzun

Goiatz Labandibarren Bekatua liburuaz solastuko dira irailaren 25ean (ortzeguna) 19:00etan Zaraitzuko etxean, Ezkarozen.
zaraitzun

Agenda

Efemerideak

Kritikak