Urr 18 23

Iñaki Irazu Zakur zaunkak

Iñaki Irazuk Zakur zaunkak aurkeztuko du urriaren 18an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.
Zakur zaunkak - Iñaki Irazu - azala

Urr 16 23

Ekhiñe Eizagirre Alde erantzira nabil Bilbon

Ekhine Eizagirrerekin Alde erantzira nabil poema liburuaz jardungo dute urriaren 16an (astelehena) 19:00etan Bilboko Lasinsorga kulturgune feministan.

Urr 16 23

Gabriel Aresti gogoan izango dute Bilbon

Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrieta Gabriel Aresti gogoratzeko ekitaldian egongo dira urriaren 16an (astelehena) 19:00etan Bilboko Bidebarrietan liburutegiko areto nagusian.

 

 

Urr 16 23

Juan Kruz Igarabide Ura saltoka Donostian

Juan Kruz Igarabideren azken lana den Ura saltoka hartuko dute mintzagaia urriaren 16an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Donostia Kultura.

Urr 14 23

Jon Urzelai Su festak Bilbon

Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 14an (larunbata) 12:00etan Bilbon, San Frantziskoko Sarean gunean.

Su festak - Jon Urzelai Urbieta - azala

Urr 14 23

Maddi Ane Txoperena idazketa tailerrean Miarritzen

Maddi Ane Txoperenak idazketa tailerra eginen du urriaren 14an (larunbata) 10:30ean Miarritzeko Mediatekan. Mintzalasai.

maddianeafitxa

Urr 14 23

Gabriel Arestik euskaratutako Internazionala osorik

2023ko urriaren 14an 90 urte beteko dira Gabriel Aresti Segurola jaio zela. Efemeridea ospatzeko asmoz, Gabriel Arestik itzuli baina azken lau hamarkadetan itzalean geratu diren Internazionalaren bertso batzuk ekarri ditugu.
1971n, bi arrazoirengatik, birritan itzuli zuen Arestik Eugène Pottierrek idatzi zuen Internazionala. Lehenengo aldiz, Natxo de Felipe musikariak eskatuta, Jesus Mari Begoña militante politikoaren kontrako epaiketan abesteko itzuli zuen. Itzulpen hura, Literatura lanak bildumaren 8. liburuan argitaratu zuen Susak 1986an.
Bigarrenez, handik gutxira, Natxo de Felipek berak berriro eskatuta itzuli zuen. Hain justu, 1971. urtean Parisko Komunaren mendeurrena zen eta baita L’internationale abestiaren sorreraren mendeurrena ere. Garai hartako EMK-k (Euskadiko Mugimendu Komunista) bazuen kantu iraultzailearen bertsioa ezagutzera emateko asmoa. Natxo de Felipek 1971ko martxoko China Reconstruye aldizkari txinatarrak eta beste hainbat informazio bidali zizkion Gabriel Arestiri. Itzulpen hura, handik sei urtera, birritan ekarri zen paperera: 1977ko ekainaren 12an paskin gisa Bilbon Euskadiko Ezkerra hautes-koalizioaren ekitaldi batean (EMK, EIA eta Euskal Komunistak elkartu ziren) eta urriaren 1eko Anaitasuna aldizkarian.

Internazionala

Urr 12 23

Jon Urzelai Su festak Donostian

Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 12an (osteguna) 12:00etan Donostian, Egiako Teila fabrikan.  Balio dute.

Su festak - Jon Urzelai Urbieta - azala

Blue Simple Book Cover A4

Urr 11 23

Jon Urzelai Su festak Iruñean

Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 11an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan

Su festak - Jon Urzelai Urbieta - azala

Urr 11 23

Kirmen Uribe Bilbao-New York-Bilbao Elorrion

Kirmen Uribek idatzitako Bilbao New York Bilbao izango dute hizketagai urriaren 11an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.

Urr 10 23

Joan Mari Irigoien Babilonia Abadiñon

Joan Mari Irigoien idazlearen Babilonia izango dute berbagai urriaren 10ean (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.

Urr 10 23

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Erronkaribarren

Eider Rodriguezek idatzitako Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira urriaren 10ean  (asteartea) 17:00etan Erronkaribarko irakurle taldean. Gidaria: Josu Jimenez Maia.

Urr 10 23

Antonia Vicensen zortzi poema

Irailekoak literatura ekitaldiaren baitan, Antonia Vicens idazle mallorkarra izan da gonbidatuetako bat. Eleberrigilea eta poeta, Balear Uharteetako egungo ahotsik sendoenetako bat da berea. Bisitaren karietara, Monika Etxeberriak zortzi poema ekarri ditu euskarara, irakurgarri jarri ditugunak.

Urr 09 23

Goiatz Labandibar Bekatua

Goiatz Labandibarrek Bekatua liburu berria aurkeztuko du urriaren 9an (astelehena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Urr 08 23

Frankenstein agurgarria Arrigorriagan

Frankenstein agurgarria errezitaldi mutantearen emanaldia egingo dute Ana Galarraga eta Pettik urriaren 8an (igandea) 12:30ean Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxean. Loraldia plazarik plaza.
frank

Agenda

Efemerideak

Kritikak