Ots 15 24
Joxean Agirre Gizon barregarriak
Joxean Agirrek Gizon barregarriak nobela aurkeztuko du otsailaren 15ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Ots 15 24
Joxean Agirrek Gizon barregarriak nobela aurkeztuko du otsailaren 15ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Ots 15 24
1972ko udan ekintza egin zuen Irail Beltza erakunde palestinarrak Municheko Olinpiar Jokoetan atleta israeldarrak bahituz, kide presoen askatasuna eskatuz. Mundu osoa aztoratu zuen ekintzan 11 kirolari israeldar eta komandoko bost kide hil ziren. Egun gutxira artikulua idatzi zuen Natalia Ginzburgek, aita judua zuen idazleak, Juduak izenekoa. Gazan Israelgo Armada burutzen ari den sarraskia bizi dugun hilabetetotan, zinez irakurgarriak dira, idatzi eta 50 urtera, Ginzburgen hitzak. Irene Hurtado de Saratxo Mendietak euskarara ekarrita irakur dezakezu Juduak.

Ots 14 24
Aingeru Epaltza Erretzaile damutuen konpainia bere azken nobelaz ariko da otsailaren 14an (asteazkena) 19:00etan Segurako udal liburutegian, bertako irakurle taldearekin.
Ots 14 24
Irati Majuelok Emakumeak eta hiria. Ibilbide bat euskal literaturan zehar hitzaldia eskainiko du otsailaren 14an (asteazkena) 18:30ean Iruñean Ipesek antolatuta, Emakumeen etxean.

Ots 14 24
Miren Agur Meabe idazleak Kristalezko begi bat eta azken liburuei buruzko hitzaldia eskainiko du Flash batzuk nire begi kutunari izenburupean otsailaren 14an (asteazkena) 14:00etan Baionako unibertsitatean.

Ots 09 24
Antonio Turielen Petrokalipsia liburuaz ariko dira otsailaren 9an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendako irakurle taldean.
Ots 08 24
Nerea Baldaren Azpimarrak liburuari buruz hitz egingo dute otsailaren 8an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako Kultur Etxean.
Ots 08 24
Alberto Ladron Arana idazlearen Mendekuaren hazia liburuaz arituko dira Xan Othabururekin otsailaren 8an (osteguna) 19:00etan Baigorriko irakurle taldean, Bixentan.
Ots 08 24
Joxe Manuel Odriozolak Nazionalismoaren alde eta aurka saiakera aurkeztuko du otsailaren 8an (osteguna) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Ots 07 24
Hedoi Etxarte, Xabier Erkizia eta Broken Brothers Brass Band Sortaldekoak ikuskizuna egiten arituko dira otsailaren 7an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian.

Ots 07 24
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da otsailaren otsailaren 7an (asteazkena) 19:30ean Gasteizko Eva Forest Liburutopian.

Ots 07 24
Iban Zalduak Ipuina engainua da irakurraldi musikatua egingo du Mice musikariarekin otsailaren 7an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Hizkuntza Eskolan.

Ots 07 24
Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori nobela solasgai izango dute otsailaren 7an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.
Ots 06 24
Susa argitaletxearen lehenbizko urteetan editorialaren inguruko idazleetako bat izan zen Gorka Setien poeta. Eta zergatik e?… Sigrid poema-liburuan, argitaletxearen bigarrena, 1983koa, parte hartu zuen Maripi Solbes eta Eneko Olasagastirekin batera. Bi urte geroago Ez sinkronia poemarioa kaleratu zuen. 20 urteko isilunearen ondotik, 2006an eta 2008an beste bi liburu eman zituen argitara, Aparkalekuko felizidadia (Paperzaleak Elkartea) eta Ertzetako inkomunikazioak (Egile editore), eta beste isilaldi luze baten ostean Naufragoen altzoa poemarioa (Egile editore, 2019) eta Tabulanga (Egile editore, 2019) publikatu zituen. Otsailaren 4an isildu da behin betiko bere ahotsa, bere poemak dauzkagu hura entzuteko: “eta orduan… / denbora eza / gizona mutu”.

Ots 06 24
Nerea Baldaren Azpimarrak liburuari buruz hitz egingo dute otsailaren 6an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Mediatekan.