Mar 04 24

Elena Martinez Egun gorrietan Donostian

Elena Martinezek idatzitako Egun gorrietan hartuko dute hizpide martxoaren 4an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide elkartean.

Mar 02 24

Harresi ostean pareta

1974ko martxoaren 2an exekutatu zuten Salvador Puig Antich militante anarkista, garrotez. Hilketa anker hura gogoan, Erramun Landak Harresi ostean pareta izeneko grabatu erakusketa egin zuen Bartzelonako MX Espai galerian 2007ko urrian, Koldo Izagirrek propio idatzitako poemez edertua. Poema horien audioak Izagirrek berak errezitatuta ere entzun daitezke. Exekuzioaren 50. urteurrenean gogora ekarri nahi izan ditugu.
amuk13(2)

Mar 02 24

Allande Oihenart Mauletar idazlea Maulen

Gidor Bilbaok Allande Oihenart Mauletar idazlea hitzaldia eskainiko du martxoaren 2an (larunbata) 11:00etan Mauleko Mediatekan. Hebentik.
harrohebentik

Ots 29 24

Annie Ernaux Gertakizuna eta Emakume bat Gasteizen

Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna eta Emakume bat liburuei buruz hitz egingo dute otsailaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Ots 29 24

Iñaki Irazu Zakur zaunkak errezitaldia Zarauzko Garoan

Iñaki Irazuk Zakur zaunkak errezitaldia egingo du otsailaren 29an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
Zakur zaunkak - Iñaki Irazu - azala

Ots 29 24

Eneko Bidegain Bichta Eder Iruritan

Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du otsailaren 29an (ortzeguna) 19:00etan Iruritako Gure kaiola elkartean. Literatura geraldiak.

Bichta-eder
irurita_bichtaEder

Ots 29 24

Jasone Osoro Arrakasta Elgoibarren

Jasone Osorok Arrakasta liburua hartuko du berbagai otsailaren 29an (osteguna) 19:00etan Elgoibarko liburutegian. Epeletan irakurle taldea.

 

Ots 29 24

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Algortan

Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira otsailaren 29an (osteguna) 19:00etan Algortan, Villamonte kultur etxean. Egizu.

Bar Gloria

Ots 29 24

Mikel Alvarez Euskalia Bilboko Urretxindorra ikastolan

Mikel Alvarez Sarriegirekin kafe tertulia egingo dute  Euskalia liburua hartuta otsailaren 29an (osteguna) 18:00etan Bilboko Urretxindorra ikastolan.
euskaliaUrretxindorra

Ots 29 24

Garazi Arrula Lurraz beste Iruñean

Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da otsailaren 29an (osteguna) 18:00etan Iruñean, Ipes elkartearen egoitzako liburutegian.

Lurraz-beste

Ots 29 24

Miren Agur Meabe Fabula antifabulak Bilboko Gutun zurian

Miren Agur Meabek Fabula antifabulak saioa eskainiko du Inun musikaria, Tracken estudioa eta Sonia Rueda artsitarekin otsailaren 29 (osteguna) 17:30ean Bilboko Azkuna zentroan. Gutun zuria.

Ots 28 24

Jon Alonso Amaiur bat urtero Donostian

Jon Alonso idazleak Amaiur bat urtero aurkeztuko du otsailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Egiako kultur etxean.
amaiurbat

Ots 28 24

Xabier Lete bertsoen neurrian Oiartzunen

Jon Martinek Xabier Lete bertsoen neurrian liburua aurkeztuko du otsailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Oiartzungo Artzmendienean. Literatura plazara.

Ots 28 24

Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Urretxu Zumarragan

Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz irakurleekin arituko da otsailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Urretxu Zumarragako irakurle taldean.

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Ots 28 24

Arantxa Urretabizkaia eta Nerea Ibarzabal Etxeak eta tabernak Bilbon

Arantxa Urretabizkaia eta Nerea Ibarzabal Etxeak eta tabernak izenburuko solasaldian arituko dira otsailaren 28an (asteazkena) 17:30ean Bilboko Alhondigan. Gutun zuria.

Agenda

Efemerideak

Kritikak