Aza 06 25

Beatriz Fernández Ariadnaren haria Iruñeako Laban

Beatriz Fernández idazle eta hizkuntzalariak Ariadnaren haria Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan saiakera aurkeztuko du azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Laban. Xoka jite disidenteak.
Ariadnaren haria - azala - Beatriz Fernández

xoka

Aza 03 25

Delphine de Vigan Esker onak

Delphine de Vigan idazlearen Esker onak euskarara ekarri Aiora Jaka itzultzaileak eta azaroaren 3an (astelehena) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
eskeronak

Urr 30 25

Valeryren Itsas hilerria

1922an plazaratu zuen Charmes ou poèmes liburua Paul Valeryk, beste batzuen artean Itsas hilerria (Le Cimetière marin) poema zekarrena, hain famatua Frantziako literaturan. Poeta goiztiarra, sinbolismoaren bidetik jo zuen, nia protagonista zuen poesia landuz. 1892an, krisi existentzial betean, poesia idazteari utzi zion, eta ez zuen berrartu 25 urte geroagora arte. Miel Anjel Unanuak euskaratu zuen 1990ean Hegats aldizkarian Itsas hilerria, Valeryren jaiotzaren urteurrenean dakarkiguna.

Urr 30 25

Aingeruen zuzenbidea

Urriaren 30 batez jaio zen Angela Figuera poeta, Bilbon. Langile giroko emakumeei kantatzen zien idazle konprometitua, zenbait poemario eman zituen argitara frankismoaren garai ilun haietan, 1950 eta 70ak bitartean. Gabriel Arestiren laguna, honek ekarri zuen euskarara Aingeruen zuzenbidea obra, eta Egan aldizkarian plazaratu 1960an.

Urr 30 25

Miren Amuriza Pleibak Gasteizen

Miren Amurizarekin Pleibak liburuari buruz arituko dira urriaren 30an (osteguna) 19:00etan Gasteizko irakurle klubean.
pleibak

Urr 30 25

Luisa Carnés Hamahiru ipuin Arrasaten

Luisa Carnés idazlearen Hamahiru ipuin euskaratu zituen Danele Sarriugartek eta urriaren 30ean (osteguna) 18:00etan Arrasateko liburutegian hizpide izango dute liburua.

Urr 30 25

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa Getarian

Miren Agur Meabe idazlearekin Amorante frantsesa  nobelari buruz arituko dira urriaren 30ean (osteguna) 18:00etan Getariako irakurle klubean.
Amorante frantsesa - Azala - Miren Agur Meabe

Urr 29 25

Rosa Parks Rosa Parks: nire istorioa Zornotzan

Rosa Parksen Rosa Parks: Nire istorioa irakurketa musikatua eta aurkezpena egingo du  Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak urriaren 29an (asteazkena) 19:00etan Zornotzako Txiri txiri tabernan.
rosaparks

 

Urr 28 25

Matxalen Bezos Jaiotzetik erreboltari Iruñean

Matxalen Bezosen Jaiotzetik erreboltari poema liburuari buruz arituko dira urriaren 28an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Joxemi Bidador poesia taldean.
bidador2025

Urr 28 25

Iban Garro Euri beroak

Iban Garrok Euri beroak aurkeztuko du urriaren 28an (asteatea) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
euriberoak

Urr 25 25

Matxalen Bezos Jaiotzetik erreboltari bermut poetikoa Iruñean

Matxalen Bezosen barañaindarrak ondutako Jaiotzetik erreboltari poema liburuaren inguruan bermut poetikoa egingo dute urriaren 25ean (larunbata) 12:00etan Iurñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Urr 24 25

Edorta Jimenez Aizkorak eta gutunak Ean

Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak nobela berria berbagai hartuko dute urriaren 24an (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon.
aizkorak

eajimenez

Urr 24 25

Beñat Sarasola Coca-Cola bat zurekin Poetikan, Donostian

Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobelan oinarritutako irakurraldia egingo du Maialen Berasategirekin eta Antonio Lozano (saxoa) eta Juanfran Comas (kontrabaxua) musikariekin urriaren 24an (ostirala) 19:00etan Donostian, Koldo Mitxelenako Poetika zikloaren barruan.
Coca-Cola bat zurekin - azala - Beñat Sarasola

Urr 24 25

Annie Ernaux Idazketa labana bat da Iruñean

Annie Ernauxen Idazketa labana bat da liburuaz arituko dira urriaren 24an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Urr 23 25

Bea Salaberri Mesfida zaitez Baigorrin

Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan urriaren 23an (osteguna) 19:00etan Baigorriko irakurle taldean, Bixentanian.
mesfida-zaitez-txalaparta-eus

 

Agenda

Efemerideak

Kritikak