Api 14 13

Zaldua eta Rodriguez Bilbon

Gutun Zuria jardunaldietan mintzatuko dira apirilaren 14an (igandea) Bilboko Alondegian, Iban Zaldua 18:30ean eta Eider Rodriguez 20:00etan.

Api 12 13

Twist Iruñean

Harkaitz Canoren Twist nobelaz jardungo dute apirilaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.

Api 11 13

Londres kartoizkoa da Basaurin

Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da nobelaz mintzatuko dira apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Api 11 13

Uraren aroak Gasteizen

Joan Aldamizetxebarriak Uraren aroak poema liburua aurkeztuko du apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Gasteizko Elkar aretoan.

Api 11 13

Muskuiluak afaltzeko Bilbon

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz berba egingo dute apirilaren 11n (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Api 11 13

Cesar Vallejo hil zela 75 urte

Mikel Lasa, Josu Landa, Edorta Jimenez, Joseba Sarrionandia, Jesus Lete eta Luigi Anselmik itzulitako Cesar Vallejoren poema batzuk bildu ditugu, gorazarre egitearren poeta perutarrari, datorren astelehenean, apirilaren 15ean, 75 urte izango baitira Parisen hil zela. Durango, Gernika, Bilbo ageri dira gerra garaian idatzitako poema batzuetan (“España, aparta de mí este cáliz” bildumakoak). Bestalde, bost bertsio ezberdin ditugu euskaraz “Piedra negra sobre una piedra blanca” poema ezagunarenak.

Api 10 13

Hodeien adorea Durangon

Yoseba Peñaren Hodeien adorea nobela izango dute hizpide apirilaren 10ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Api 09 13

Tangerko ametsak Eibarren

Jon Arretxeren Tangerko ametsak nobelaz ariko dira apirilaren 9an asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Api 09 13

Paradisua Zumaian

Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz solas egingo dute apirilaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.

Api 09 13

Venusen delta, Anais Nin

Anais Nin-en Venusen delta narrazio bilduma aurkeztuko du Garazi Arrulak apirilaren 9an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Api 07 13

Olerki eguna Senperen

Hatsa Elkarteak olerki eguna ospatuko du apirilaren 7an (igandea) 11:00etan Senpereko Larraldean.

Api 05 13

Moroak gara behelaino artean? Bartzelonan

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera aurkeztuko dute apirilaren 5ean (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean, Literaldia ekitaldian.

Api 04 13

Lucien Etxezaharretaren kronika aberezaleak

Duela sei urte Inter porcos kontakizun bilduma plazaratu zuen Lucien Etxezaharretak (Maiatz, 2007ko apirilaren 9an), orain sarean osorik eskaintzen dizuguna. Narrazio askoren egilea da Lucien, baina bilduma osatzeko “kronika aberezaleak” bildu zituen: lehen zortziak 1982tik 1987ra bitartean Maiatz aldizkarian agertuak eta azken seiak 2004 eta 2007 artean. Liburuari izenburua Margarita inter porcos kontakizunetik datorkio, eta hauxe aitortzen digu bertan: “Zerriak maite ditiat beste batzuek katuak maite dituzten bezala”. Hain zuzen ere, zerri hegalari batek apaintzen du liburuko lehen orrialdea.

Api 02 13

Literaldia Bartzelonan

Bederatzigarren edizioa egingo du Literaldiak Bartzelonako Euskal Etxean, apirilaren 5ean hasi eta apirilaren 26ra bitartean. Karmele Jaio, Harkaitz Cano eta Hedoi Etxarte beren liburu berriez mintzatuko dira eta Joseba Sarrionandiaren saiakeraren katalanezko itzulpena aurkeztuko dute. Sant Jordi egunean Harkaitz Canok eta Kirmen Uribek Twist eta Mussche nobelak sinatuko dituzte Rambletan. Eta Mugaldekoak musika taldearen kontzertua izango da larunbat honetan.

Mar 28 13

Eskarmentuaren paperak Getarian

Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak liburuaz jardungo dute martxoaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak