maiatza 28 13

Georges Moustakiren 12 kantu

Koldo Izagirrek euskarari ekarri dizkio Georges Moustakiren hamabi kantu gogoangarri. Egiptoko Alexandrian 1934an jaio zelarik Giuseppe zuen izena, baina, 17 urterekin Parisera joan eta Georges Brassensekin liluratuta, Georges hartu zuen bere deitura artistikotzat. Maketo (Le métèque) abestiarekin oso ezaguna egin zen 1969an, eta hirurehun pieza baino gehiago sortu zituen, haien artean Nire bakartasuna edo Askatasun. Moustaki joan den ostegunean, maiatzaren 23an, hil zen Nizan. Koldo Izagirrek orain itzulitako kantuez gainera, euskaraz dituzu baita ere: Bihotz zaurituakiko gizona (1985ean Akademia Sekretuaren Egutegian agertua) eta Sarah – Ohekide zaidan dama (Andoni Lekuonak 1989an).

maiatza 28 13

SPrako tranbia Andoainen

Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobela aztertuko dute maiatzaren 28an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

maiatza 28 13

Atzerri Arrasaten

Mikel Antzaren Atzerri nobelaz ariko dira maiatzaren 28an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

maiatza 27 13

Damutzen ez direnak Donostian

Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobela aztertuko dute maiatzaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako liburutegi zaharreko sotoan.

maiatza 26 13

Edipotoa errezitaldia Oreretan

Edipotoa errezitaldia egingo dute Gorka Setienek eta Haizea Arregik maiatzaren 26an (igandea) 19:00etan Oreretako Mikelazulon. Musika: Mariano Hurtado. Irudiak: Nagore Legarreta.

maiatza 25 13

Twist Miarritzen

Harkaitz Canoren Twist nobela izango dute mintzagai maiatzaren 25ean (larunbata) 14.30ean Miarritzeko Mediatekan.

maiatza 25 13

Literaturia kale gorrian

Publikoari gorroto antzezlanarekin abiatuko da maiatzaren 31n Larrabetzun bosgarren Literaturia, Kale gorrian lemapean. Ekainaren 1ean Miren Agur Meabe, Lourdes Oñederra, Mariasun Landa, Garazi Goia eta Mikel Taberna idazleekin solasaldiak izango dira goizean, eta arratsaldean bi errezitaldi: Oier Guillanen Elkartasun basatia eta ondoren Jon Benitoren Ez haut abandonatuko (Bide Ertzean taldearekin). Ekainaren 2an itzulpengintzari buruzko mahai-ingurua izango da, baita ere Baxuko taldearen errezitaldia. Asteburuko musika emanaldiak: Goienetxe anaiak, Rafa Rueda, Anari eta Josu Bergara. Hemen duzu egitarau osoa xeheago.

maiatza 25 13

Harkaitz Canoren hitzaldia Bilbon

John Cheever idazleari buruzko hitzaldia egingo du Harkaitz Canok Literatura Eskolan maiatzaren 25ean (larunbata) 10:00etan Bilboko Alondegian.

maiatza 24 13

Durduzaz eta dardaraz Iruñean

Amelie Nothomben Durduzaz eta dardaraz nobela aztertuko dute maiatzaren 24an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokin.

maiatza 24 13

Zerua gainbehera dator Iruñean

Lorenza Mazzetti Zerua gainbehera dator aztertuko dute maiatzaren 24an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

maiatza 23 13

Autopsiarako frogak Baionan

Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du maiatzaren 23an (osteguna) 20:30ean Baionako Gaztelu Berrian, Iker zentroan.

maiatza 23 13

Ez zaitut abandonatuko Alegian

Jon Benitok Ez zaitut abandonatuko errezitaldia egingo du maiatzaren 23an (osteguna) 20:00etan Alegiako kultur etxean. Musika: Bide Ertzean.

maiatza 23 13

Mussche Algortan

Mussche nobelaz ariko dira Kirmen Uriberekin maiatzaren 23an (osteguna) 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan.

maiatza 23 13

Bitsa eskuetan Legution

Bitsa eskuetan errezitaldia egingo du Miren Agur Meabek maiatzaren 23an (osteguna) 19:00etan Legutioko liburutegian.

maiatza 23 13

Bertan goxo Bilbon

Karlos Linazasororen Bertan goxo nobelaz ariko dira maiatzaren 23an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak