Eka 18 13
Sarasola eta Mujika Bilbon
Obabakoak liburuaz Ibon Sarasolarekin eta Inazio Mujikarekin foruma egingo dute ekainaren 18an (asteartea) 19:00etan Bilboko Arriagako plazan.
Eka 18 13
Obabakoak liburuaz Ibon Sarasolarekin eta Inazio Mujikarekin foruma egingo dute ekainaren 18an (asteartea) 19:00etan Bilboko Arriagako plazan.
Eka 18 13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute ekainaren 18an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Eka 17 13
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz mintzatuko dira ekainaren 17an (astelehena) 19:30ean Donostiako liburutegi zaharreko sotoan.

Eka 17 13
Bernardo Atxagarekin foruma egingo dute ekainaren 17an (astelehena) 19:20ean Bilboko Arriagako plazan.
Eka 14 13
Karlos Linazasororen Versus liburua aztertuko dute ekainaren 14an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Eka 13 13
Alkasoroko Benta nobelari buruz solas egingo dute Mikel Tabernarekin ekainaren 13an (osteguna) 20:00etan Sunbillan.

Eka 13 13
Jane Tellerren Ezer ez nobelaz solas egingo dute ekainaren 13an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Eka 13 13
Critica eta El Mundo egunkarietan kazetari aparta izan zen Roberto Arlt (1900-1942) argentinarra. Kronikak, ipuinak, antzezlanak eta nobelak idatzi zituen. Iñigo Roquek Piztiak izeneko kontakizuna euskaraturik bidali digu, Arltek plazaratutako lehen ipuin liburutik ekarria (El jorobadito liburuko Las fieras, 1933). Gizonezko bat da kontalaria, emakumezko bati mintzo zaiona: “Ni prostituta baten kontura bizi naiz, aurrekari penalak ditut eta bizkarra bala-zuloz josirik hilko naiz, eta zu, berriz, bankuren bateko langile batekin edo erreserbako tenienteorde batekin ezkonduko zara egunen batean”. Xerezaderen artxiboan entzuteko ere badaukazu.
Eka 12 13
John Steinbecken Saguak eta gizonak nobelaz ariko dira ekainaren 12an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Eka 12 13
Kristalezko begi bat nobelaz berba egingo dute Miren Agur Meaberekin ekainaren 12an (asteazkena) 18:30ean Segurako kultur etxean.

Eka 11 13
Itxaro Borda “Gu(haur) Arrotz(ak)” emanaldian izango da David de Souzarekin eta Orchestre Maigre musika taldearekin ekainaren 11n (asteartea) 20:30ean Angeluko Barojako karpapean.
Eka 11 13
Jon Alonsorekin Zintzoen saldoan nobelaz solas egingo dute ekainaren 11n (asteartea) 19:00etan Elizondoko gaztetxean.

Eka 11 13
Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema liburuaz solas egingo dute ekainaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.

Eka 10 13
Sechu Senderen Made in Galiza liburuaz mintzatuko dira ekainaren 10ean (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
Eka 07 13
Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia egingo du ekainaren 7an (ostirala) 20:30ean Oreretako Mikelazulon.
