Ots
05
14
2007ko Kutxa Sariaren irabazle, liburu sarituek, bereziki poesia liburuek, izaten duten bazterketaren biktima dugu Ahapetik bilduma. Ez dateke erakunde antolatzailearen errua bakarrik. Mikel Ibarguren poeta ezaguna zen ordurako, indar handiko bi poemategiren egilea, bata kartzelan eta kartzelaz, bestea aterpeturik eta aterpeaz. Indar handikoak, hain zuzen, gaiaren interpretazioa nitasun batetik ematen zigulako autoreak. Poeta zela, alegia. Ahapetik tituluak berak iradokitzen duen tonu apalean dago emana testuaren poesia bere hirugarren obran, aitorpenetan ari zaigu: zalantzak, esperantza apurrak, maitaleen aurka antolatua dagoen oraina eta eguna, gorputz urrunduak, absentzia, ezaldia… Maitemina harresiez haratago ere, mugez haratago. Mintasun garden bat.
Ots
04
14
Lander Garroren Kontrarioa nobelaz jardungo dute otsailaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
Ots
03
14
Duela astebete hil zen Pete Seeger kantari eta kantugile estatubatuar handia. Haren itzala begi-bistakoa izan da mundu osoko kantari ugarirengan, baita Euskal Herrian ere. Herri xehearekin lotura estua, konpromiso politikoa eta ekoizpen erraldoia dira ia ehun urteko bizitza horretako ezaugarri nagusiak; langile mugimendua, eskubide zibilak, Vietnamgo gerra… nondik norako horretako zenbait mugarri. Azken urteetan ere tinko eutsi zien Seegerrek bere ibilbide osoko hatsarreei: 2002an, Irailaren 11ko atentatuen ondoren eta Irakeko gerraren bezperan, Luther King-i ikasi kantua sortu zuen, eta 2010an, Mexikoko golkoan izandako petrolio isurketaren kariaz, Jainkoak behar nau…. Kantu horiek eta gehiago ere euskaraz paratu ditu Josu Landak, orain eskaintzen dizkizugun hamahiru kantu horietan.
Ots
01
14
Joan zen igandean, 2014ko urtarrilaren 27an hil zen Jose Emilio Pacheco, 74 urte zituela. Mexikoko XX. mendeko idazle inportanteenetako bat, hainbat poema liburu eta saio idatzi ditu. Luigi Anselmik haren Traduttore traditore poema euskaratu zuen Bertzerenak liburuan; eta Mikel Elorzak Traizio gorena. Hemen dituzue biak.
Urt
31
14
Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute urtarrilaren 31n (ostirala) 21:30ean Erandioko gaztetxean.

Urt
31
14
Aurelia Arkotxa, Nerea Azurmendi, Tere Irastortza, Gema Lasarte eta Laura Mintegi Emakumea eta literatura (1987-2014). Jakin 45 gaurko begietatik mahainguruan izango dira urtarrilaren 31n (ostirala) 19:30etan Arrasateko Emakume txokoan.

Urt
30
14
Natalia Ginzburgen Gure etxeko kontuak liburuaz ariko dira urtarrilaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

Urt
30
14
Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz ariko dira urtarrilaren 30ean (osteguna) 20:00etan Algortako Villamonte kultur etxean.

Urt
30
14
Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 30ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Urt
30
14
Xabier Montoiaren Azken afaria nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 30ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

Urt
29
14
Dorothy Parkerren Hona hemen gu biok ipuin liburua aztertuko dute urtarrilaren 29an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Urt
28
14
Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute urtarrilaren 28an (asteartea) 20:30ean Gasteizko Parral tabernan.

Urt
28
14
1939ko otsailean zendu zen, 73 urte zituela, William Butler Yeats, irlandartasunak izan duen poetarik gorenak. Antzerki idazle eta zuzendaria, Irlandako elezaharrek blaitu dute bere olerkigintza, baina baita bere herriarekiko konpromisoak, eta kantatu die bere inguruko jendeei. Literatura Nobel saria jaso zuen 1923an. Andolin Eguzkitzak ekarri zuen euskarara 1980an, Joseba Sarrionandiak dozena erdi poema itzuli zituen eta Josu Lartategik ere hiru eman zituen Enseiucarrean aldizkarian. Gerora Luigi Anselmik eta Hedoi Etxartek ere euskaratu dute. Denak eskaintzen dizkizuegu, Koldo Izagirrek euskaratu duen Easter 1916 poema ezagunarekin batean.
Urt
25
14
Anton Abadiaren bizitzaz eta obraz mintzatuko dira Ekhiñe Egiguren, Fernando Morillo eta Patri Urkizu urtarrilaren 25ean (larunbata ) 18:00etan Hendaiako Abadia Gazteluan.
Urt
24
14
Mikel Tabernarekin Alkasoroko Benta nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 24an (ostirala) 20:00ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
