Ots 17 14
Hodeien adorea Bilbon
Yoseba Peñarekin Hodeien adorea nobelaz berba egingo dute otsailaren 17an (astelehena) 11:00etan Bilboko Gabriel Aresti institutuan.

Ots 17 14
Yoseba Peñarekin Hodeien adorea nobelaz berba egingo dute otsailaren 17an (astelehena) 11:00etan Bilboko Gabriel Aresti institutuan.

Ots 15 14
Battittu Coyosek Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua aurkeztuko du otsailaren 15ean (larunbata) 10:30ean Mauleko herriko etxean.

Ots 13 14
Lorenza Mazzetti idazlearen Zerua gainbehera dator liburuaz arituko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Paperezko Lagunak irakurle taldean, Garoa liburudendan.

Ots 13 14
Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza poema liburuaz ariko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:30ean Tolosako liburutegian.

Ots 13 14
Josu Jimenez Maiak Orbel azpiko haikuak liburua aurkeztuko du otsailaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Nafar Ateneoan.

Ots 13 14
Aurelia Arkotxa eta Itxaro Borda Harri eta herri 50 urte hitzaldi zikloan arituko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:00etan Euskaltzaindiako Bilboko egoitzan.

Ots 13 14
Genero ariketak liburuari buruz berbetan egingo dute otsailaren 13an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Ots 13 14
Bestela abisatzen zigun arren, Joseba Zulaika kartzela edo erbestea sufritzea inoiz merezi ez izanaren erru konplexu handirik gabe azaldu zitzaigun letretan, “bizi ala hileko uste ditugun arazoetaz bakarrik” atrebitzen zen poesia baten emaile. Arestiren eraginetik urrun, “ni” pertsonal bat ageri du: Adan, zuztarreko gizakia (ni, Adan hura; zu, irakurle hau), inguramenik eta gizarterik gabeko mundu batean, ur, lur, gau, eguzki, bide aurrean pentsamenduaren lehen pausoak ematen, bizitza ulergarritasun batean kokatzen. Hori, 1975ean, ildo gainditua zela uste genuen. “Ni / —Adan— / ni gizona naiz / Eta / ni nagoen toki guztietan / entenimendua / eta / nahimena / daude”. Eta erabakitzeko eskubidea: “Goazen beste zerbaiten bila / zori ona / eta / zori txarra / ez dira nire mundua”. Horra Adanen poema amaigabea. Joxe Azurmendiren epilogo mamitsuak argitzen digu garaiko egoera poetikoa.
Ots 12 14
Jon Juaristi eta Karmelo Landa Harri eta Herri 50 urte hitzaldi zikloan berbetan arituko dira otsailaren 12an (asteazkena) 19:00etan Euskaltzaindiaren Bilboko egokitzan.

Ots 12 14
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute otsailaren 12an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.

Ots 11 14
Harri eta herri 50 urte jardunaldietako lehen hitzaldia eskainiko dute Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribek otsailaren 11an (asteartea) 19:00etan Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

Ots 07 14
Agota Kristofen Koaderno Handia nobela solasgai izango dute otsailaren 7an (ostirala) 19:00etan Iruñean, Txantreako Biltokin.

Ots 06 14
Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen poema liburuaz jardungo dute otsailaren 6an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Ots 05 14
Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela aztertuko dute otsailaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Ots 05 14
Bernardo Atxagarekin Nevadako egunak nobelaren inguruan ariko dira otsailaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.
