Eka 05 24
Kirmen Uribe Nondik datoz istorioak? Bilbon
Kirmen Uribe idazleak Nondik datoz istorioak? hitzaldia eskainiko du ekainaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra Forum.
Eka 05 24
Kirmen Uribe idazleak Nondik datoz istorioak? hitzaldia eskainiko du ekainaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra Forum.
Eka 05 24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da ekainaren 5an (asteazkena) 18:30ean Baliarrainiko irakurle taldean.

Eka 05 24
1975. urteko ekainaren 5ean hil zen Bilbon Gabriel Aresti idazlea.
Gabriel Arestiren obraren berri izateko leku aproposa da Literaturaren Zubitegia; non besteak beste, Arestiren liburu guztien berri, berari buruzko aipamenak, sarean osorik dauden liburuak, bere ahotsez grabatutako poemak, erdaratutako bere lanak edota idatzitako liburu ezberdinei azken 60 urteotan egindako kritikak.
Eka 05 24
June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du ekainaren 25ean (asteartea) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Lisipe bilduma.

Eka 04 24
Mari Jose Olaziregi eta Miren Ibarluzea, Kirmen Uriberen Bilbao New York Bilbao nobelari buruz arituko dira ekainaren 4an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra Forum.
Eka 03 24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da ekainaren 3an (astelehena) 19:00etan Tafallako irakurle taldean.

Eka 03 24
Joe Saccoren Palestina eta Perry Andersonen Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz liburuez arituko dira Julen Gabiria eta Hedoi Etxarte ekainaren 3an 17:30ean Iruñeko liburu azokan.
Eka 03 24

Franz Kafka idazlea hil zen duela 100 urte.
Sare sozialetan txioa egin eta tira atera du Zaldieroak Berria egunkarian.
Eka 02 24
Karmele Jaiok Maitasun kapitala aurkeztuko du ekainaren 2an 18:30ean Iruñeko liburu azokan.
Eka 01 24
Ziburuko euskal liburu eta disko azoka ospatuko da ekainaren 1ean (larunbata) Ziburun.

maiatza 31 24
Jon Benito idazlea bertan dela Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai maiatzaren 31n (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 31 24
June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du maiatzaren 31an (ostiral) 18:30ean Zaratamon, Elexaldeko kultur etxean. Lisipe bilduma.

maiatza 31 24
2023ko maiatzaren 31n, duela urtebete, zendu zen Ama Ata Aidoo. Afrikako idazle handietarik bat, emakume ekintzailea, literatura jardunaz gain lan eskerga egin zuen kontinenteko emakumezko autoreen lana ezagutarazi eta duintzeko. Eleberriak, narrazioak eta antzelanak idatzi zituen (Our Sister Killjoy, Anowa…), eta bere herrialde Ghanako zein Commonwealtheko hainbat ardura politiko izan zituen, kulturaren alorrean beti ere. Afrikako idazle askorendako erreferentea, haren heriotzaren urteurrenean ipuin bat dakargu, Bi ahizpa, Mikel Elorzak euskaratua.

maiatza 30 24
Joseph Brodsky idazlearen Ur-marka eta Angel Erroren Poema liburu bat hartuko dituzte hizpide maiatzaren 30ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
maiatza 30 24
Katixa Agirrerekin Amek ez dute liburua izango dute berbagai maiatzaren 30ean (osteguna) 19:30ean Getxon, Villamonte kultur etxean, Uribe kostako irakurleen txokoan.