Ira 03 24
Gotzon Barandiaran Galbahea Donostian
Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua aurkeztuko du irailaren 3an (asteartea) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia klubean. Poesia orduak.

Ira 03 24
Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua aurkeztuko du irailaren 3an (asteartea) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia klubean. Poesia orduak.

Ira 03 24
1899ko irailaren 3an jaio zen Errose Bustintza Mañariko, idazle eta ekintzailea. Haren ipuinak online irakur daitezke Armiarman, ipuin eta artikuluak ere bilduta daude Jakin-en webgunean, Emakume Abertzale Batzari eskainitako gunean —kide esanguratsua izan zen Bustintza—, eta poemaren bat edo beste ere irakur liteke Euzkadi agerkarian publikatuak. Garaikide izan zuen Aurora Bertrana idazle katalana. Senarraren lanbidearen karietara munduan ibilia (Polinesiatik bidaltzen zituen kronikak Kataluniara), ERCko militantea, erbestea sufritu zuen eta 36ko gerrak inposaturiko garai grisa bizi izan zuen. Irailaren 3 batez hil zen, duela 50 urte. Joannes Jauregik Papetee modernoa idazlana euskaratu eta argitara eman zuen Egan aldizkarian.
Ira 02 24
Edu Zelaietak Presbiziak lagundu omen digu poema liburua erreztitatuko du irailaren 2an (astelehena) 19:00etan Victoria Eugenia klubean. Poesia orduak.

Abu 30 24
1949ko abuztuaren 27an hil zen Ander Arzelus Luzear, 51 urte bete berri. Jardun esanguratsuetan emandako urteak, XX. mendearen lehen erdialdeko ekintzaile politiko eta kulturgile handia izan baitzen Luzear. Idazle eta kazetaria, El Dia egunkariaren euskarazko orriaren arduraduna izan zen, Argia-ren sortzaile eta zuzendaria, hizlari eta ekintzaile jeltzalea (Joseba Rezolari guardia zibilek atxilo zuten trenetik ihes egiten lagundu zion, Kirmen Uribek kontatzen du pasadizoa Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian), erbestean Euskadi Irratiaren sustatzailea… Kazetari lan ugariaz gain, antzezlanak idatzi zituen, hemen irakurgai dituzuen Gibel handi eta Neskamearen marmarrak; eta ipuinak ere landu zituen, hona Gizarajoa!. Gerra galduta, espetxean sei urte eman zituen, Donostiara itzuli eta “lanean” jarraitu zuen, eta azkenik 1945ean erbesteko bidea hartu behar izan zuen. Baionan hil zen, duela 75 urte, eta haren bizitzaren berri zehatza jaso liteke Jonan Zinkunegi Arzelusek, bilobak, Amale bere ama eta Luzearren alabari —emakumezko lehenengoetako euskal irrati esataria— entzundakoak jasota idatzitako biografian.
Abu 21 24
Arrazaren erreibindikazio-saioa da James Baldwinen lanaren funtsa, ardura erlijiosoaren ukitu ezabaezinarekin, eta horren adibide bere lanik ezagunenetako bat, Zoaz mendira aldarrikatzera (Ibaizabal, 1996), Literatura Unibertsala bildumarako Juan Mari Mendizabalek euskaratua. Baina eskubide zibilen aldeko ekintzaile ere izan zen idazle honen lanetan homosexualitateak (Giovanniren gela) eta bestelako kezka sozialek ere tokia dute. Hegoak, poor Richard narrazioa itzuli zuen Iñigo Aranbarrik (Susa aldizkaria 27, 1991). Mendea bete da abuztuaren 2an haren jaiotzarena, eta biharamunean 100 urte, halaber, Joseph Conrad idazlea hil zela. Iñaki Ibañezek ekarri zuen euskarara Ilunbeen bihotzean eleberria (Ibaizabal, 1990, Literatura Unibertsala), eta euskaraz ere irakur daitezke beste zenbait lan, besteak beste Salataria —Juan Mari Mendizabalek euskaratua— eta Josu Zabaletak itzulitako Gaspar Ruiz narrazioak. Kasualitate polita ez al da egun bateko aldearekin hiltzea XIX. mendeko inperioen Europaren ordezkari izan daitekeen Conrad eta jaiotzea XX.ean arrazismoak zapaldutakoei ahotsa jarri nahi izan zien Baldwin?
Abu 21 24
Edorta Jimenez idazlea gidari dela Hemingway eta Urdaibai ibilbide gidatua egingo dute itsasontziz abuztuaren 21ean (asteazkenez) 17:00etan Mundakan.

Abu 16 24
Victor Catala idazlearen Atsoa izango dute berbagai abuztuaren 16an (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abu 16 24
125 urte bete dira joan den abuztuaren 11n Alejandro Tapia Perurena idazlea jaio zela Iruñean. Hiri berean hil zen 58 urte geroago, ilunean, 36ko gerrak isiltasunera bultzatu zuen olerkaria. Euskal Esnalea-n eman zituen argitara bere lehen bi poemak, 1925ean, eta geroztik hainbat agerkaritan publikatu zuen, Olerti Egunetan parte hartu zuen, izan zen nor gerraurreko giro euskaltzalean, 36ko kolpeak “gure gizona kulturalki hil zuen arte”, bere poemen antología bildu eta eskaini zigun Joxemiel Bidadorrek definitu bezala. Poemokin batera, Kattalin umezurtza antzerki-lana ere eskaintzen dizuegu.
Abu 13 24
Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai abuztuaren 13an (asteartea) 19:00etan Lekeitioko kultur etxean.

Abu 07 24
Ehun urte bete dira 2024ko abuztuaren 7an Joan Salvat-Papasseit poeta kataluniarra hil zela. Autodidakta, proletarioa eta abangoardista, Pamiela etxearekin argitaratutako haren antologian Koldo Izagirre itzultzaileak hitz hauek zekartzan hitzaurrean: “Bere poesiaren indarrak egundaino iraun badu, inguruan dauzkan elementu errealistak modu guztiz libre eta berrian lotu zituelako da. Abangoardia egiten zuela jakin gabe zen poeta, berez zetorkion freskotasun ingenuo eta baikor batean”. Idazlearen heriotzaren mendeurrenan, hona hemen poema antologia osorik, eta baita Gerardo Markuletak Zenbait poeta katalan-Antologia liburuan, Literatura Unibertsala bilduman kaleratua, euskaratutako Salvat-Papasseiten zortzi poema ere.

Abu 04 24
Itxaro Bordaren Itzalen tektonika poema liburu aitzaki hartuta Poesiaren teknonikaz arituko dira idazlea bera eta Ane Garcia abuztuaren 4an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Txokoto ostatuak antolatu duen liburu azokan.


Abu 02 24
Edorta Jimenez idazlea gidari dela Gabriel Aresti Mundakan ibilbidea egingo dute abuztuaren 2an (barikua) 10:00etan Mundakako plazatik hasita.

Uzt 30 24
Ipuin bikain askoak idatzi zituen Katherine Mansfield-ek, bere garai eta batez ere inguruaren erretratu zehatzak eginez, pertsonaia eskuarki emakumezko indartsuekin, eta haietako hainbat irakur ditzakegu euskaraz. Zeelanda Berrian jaiotako idazle britainiar honek, dena den, idatzi zuen ospetsu egin duten narrazioetatik at, eta horren erakusgarri Izaskun Etxebeste Zubizarretak euskarari ekarri dizkion Mansfielden hamalau poema, bere poesiaren lagin ederra.
Uzt 28 24
Josu Jimenez Maia poeta eta itzultzaileak euskaratutako Hemingwayren poemak errezitatuko dituzte Joxemiel Bidador poesia taldekoek uztailaren 28an (igandea) 19:00etan Aribeko bainuetxearen inguruan. Hemingway Iratin .

Uzt 28 24
Cira Crespo eta Ibai Iztuetak Hemingway, ahulak eta Baroja hitzaldia eskainiko dute uztailaren 28an (igandea) 17:00etan Orbaizetako Kultur Olan. Hemingway Iratin topaketa.