Eka 16 15
Bihotzero Tolosan
Maider Agirrek Bihotzero nobela aurkeztuko du ekainaren 16an (asteartea) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Eka 16 15
Maider Agirrek Bihotzero nobela aurkeztuko du ekainaren 16an (asteartea) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Eka 15 15
Irlandako literaturaren berritzaileetakoa dugu poeta dublindarra. XIX. mende amaiera eta XX.aren hasierako urteetako ur nahasiek dantzarazia, hala politikan nola literaturan, Irlandako nazionalismoaren gatazkak, tradizioaren berritzeak, zurruntasun moralaren aurkako borrokak, Abbey Theatreren sorrerak eta bultzadak eta bere barne krisiek astindu zuten duela 150 urte Dublinen jaiotako poeta eta antzerkigilea. Euskararara lehendik ere hainbatetan ekarria, zazpi poema gehitu dizkio Koldo Izagirrek William Butler Yeatsen euskarazko obrari.
Eka 12 15
Beatriz Egizabalek “Baubo” ipuin kontaketa egingo du ekainaren 12an (ostirala) 20:30ean Donostia Rekalde tabernan.
Eka 12 15
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok ekainaren 12an (ostirala) 19:00etan Pasaiako Luzuriagan.

Eka 12 15
Jule Goikoetxeak, Danele Sarriugartek eta Kattalin Minerrek “Erractus” errezitaldia egingo dute ekainaren 12an (ostirala) 19:00etan Donostiako KMn.
Eka 12 15
Urtzi Urkizuk “Kakatua dabel ur” errezitaldia egingo du Urko Menaiarekin ekainaren 12an (ostirala) 19:00etan Donostiako Garoa Kultur Lab-en.
Eka 12 15
Agustin Arrieta-Urtizberearen Sinesmenak eta usteak liburuari buruz arituko dira ekainaren 12an (osteguna) 19:00etan Laudioko Basalarrinan.
Eka 12 15
Oier Santosek eta Aritz Gorrotxategik Txanpaina, mesedez eta Koldar hutsa zara nobelak aurkeztuko dituzte ekainaren 12an (ostirala) 11:30ean Bilbon, Arenaleko azokan.
Eka 11 15
Jule Goikoetxeak, Danele Sarriugartek eta Kattalin Minerrek “Erractus” errezitaldia egingo dute ekainaren 11n (osteguna) 21:00etan Bilboko Okela elkartean.
Eka 11 15
Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz solas egingo dute ekainaren 11n (osteguna) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.
Eka 11 15
Ana Jakaren Ez zen diruagatik nobelaz ariko dira ekainaren 11n (osteguna) 19:00etan Etxarri-Aranazko liburutegian.
Eka 11 15
Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz mintzatuko dira ekainaren 11n (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Eka 11 15
Beñat Sarasolaren Kaxa huts bat poema liburuaz jardungo dute ekainaren 11n (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Eka 11 15
Mihi gaiztoak gaizki esaka ari diren honetan, ele makurrak zokoratu behar direla ohartarazten digu Eskualduna-k. Italiak ireki fronte berriaren berri eman digu kazetak. Greziako Konstantin hil zorian omen, hilez gero Grezia aliatuen alde jarriko omen da. Espainiako gobernuak galdatu die bertako kazetei gerla honen berri ez emateko. Aldaketa Frantziako su zelaietan, eguzkia Euskal Herrian baino goiztiarragoa da Arras aldean. Xori gizonen gerla moldea berria da Gerla honetan, etsaiaren hegazkinlariek preso dituztenen zerrendak airetik jaurti dituzten, batzuk hiltzak zituzten soldadu euskaldunek. Donibane Lohizunen hogei bat gerla zakur hautatu dituzte. Euzkadi-k ohartarazten digunez, Alemanen alde su eta gar ari direnak haserre dira Espainiako gobernuarekin. Italia gerlan sartu aurretik Espainiatik Italian barna hainbat merkantzia bidaltzen ziren Alemaniara, orain bidalketa hori eten da. Kirikiñok doixtarren aldeko Vazquezen jokabidea salatzen du. Bestalde, ezaguna denez, Gezurroff eta Patatenberg herriak elkarren ondoan dira.
Eka 10 15
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelaz solas egingo dute ekainaren 10ean (asteazkena) 19:30ean Iturengo Herriko Etxean.