Ira
27
24
Mendeurrena du irailaren 27an Josef Skvorecky idazle txekiarrak. II. Mundu Gerra eta nazismoaren mingotsak ezagututakoa, jazz zale handia —saxofoi-jolea izan zen—, idazketan eta edizioan jardun zuen. 1968ko Pragako Udaberriko altxamenduaren karietara Kanadara erbesteratu zen, eta han jarraitu zuen idazten eta berak sortutatko eta urte luzez zuzendutako argitaletxean idazle txekiarrak eta eslovakiarrak argitaratzen. Hainbat eleberri eta saiakeraren egile, Txekiako XX. mendeko prosaren berritzaileetako bat, euskaraz Mundu mingotsa (Alberdania, 1996) narrazio-liburua irakur dezakegu, Karlos Cidek egindako itzulpenean. Hemen dituzu liburu horretako lau ipuin.

Ira
26
24
Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruz mintzatuko dira irailaren 26an (osteguna) 17:00etan Erronkaribarko etxean.

Ira
25
24
Xabier Mendiguren idazlearen Oso latza izan da liburuari buruz arituko dira irailaren 25ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Egiako kultur etxean.

Ira
24
24
Israelek Libano inbaditu, bonbardatu, sarraskitu zuen 2006an. Hitz hauek idatzi zituen Jon Benitok Berria-n: “Beirut setiatuaren argazkiak egunkarietan. Beirut suntsitua begi bistan: etxea zena harritzar piloa da orain. Sabairik gabeko etxeen ondoan zuzen aparkatuta zeuden bi auto kaltetuta argazkian. Hori balitz guztia. Ez balitz jendea”. Gaur idatzita ere balio dute. Baina sorkuntza eta literatura ere bazela Libanon, eta erakusgarri Libanoko 13 poetaren testuak euskaratu zituen. Hona hemen.
Eurak dira Libano libre, Libano erresistenteko poetak. Eurak gaurko Libano setiatuan. Euren ohoretan.

Ira
24
24
Jose Mari Sagardui Gatzak eta Joseba Sarrionandiak Zaldi berdea liburua aurkeztuko dute irailaren 24an (asteartea) 19:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan.

Ira
23
24
Karmele Jaiorekin Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira irailaren 23an 18:30ean Martuteneko Etxarrienen.
Ira
23
24
Jon Casenavek Euskal literaturaren historia nola konda hitzaldia eskainiko du irailaren 23an (astelehena) 18:00etan Baionan. EKE.eus
Ira
22
24
Pomada literatur fantzineak sustatuta maitaleen hiztegi baterako zirriborroa errezitaldi musikatua egingo dugu domekei zor zaien melankolia extra gehitzeko irailaren 22an (igandea) 18:00etan Erandioko metro irteeraren atzeko saski baloi kantxan.

Ira
21
24
Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro eleberriaren inguruko kalakaldia irailaren 21ean (larunbata) 10:00etan Hazparneko Mediatekan.

Ira
20
24
Munduko poeta emakumezkoak errezitala egingo dute Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Ana Moralesek, Maialen Berasategi eta Isabel Etxeberriak gidatuta irailaren 20an (ostirala) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Munduko Poesia Kaierak.

Ira
20
24
Irailaren 21ez aldarrikatu zuen independentzia Armeniak, SESB desegin zeneko 1991 hartan. Data aproposa hango ahots handietako bat euskarari ekartzeko. Idazle eta kazetaria, 16 poema-liburu eta hainbat artikulu eta saiakera argitaratua da Hrant Alexanyan, Armeniako Artsakh-en 1961ean jaiotako poeta. Bere obra zenbait hizkuntzara itzuli dute, eta bera ere itzulpen-lan handia egindakoa da, besteak beste Joseba Sarrionandiaren poemak, berak zuzentzen duen argitaletxean publikatuak. Harkaitz Canok Alexanyanen sei poema euskaratu ditu, hemen aurkezten dizkizuegunak.

Ira
19
24
Bea Salaberriren Mesfida zaitez nobelari buruz arituko dira eleketan irailaren 19an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Ira
19
24
Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobelari buruz berbetan ibiliko dira irailaren 19an (eguena) 19:30ean Eako Eskolondon.

Ira
19
24
Julen Gabiriak Han goitik itsasoa ikusten da nobela izango du hizpide irailaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
