Urr 24 24
Leire Vargas Bihotz-museo bat Durangon
Leire Vargas idazleak Bihotz-museo bat poema liburua aurkeztuko du urriaren 24an (osteguna) 19:00etan Durangoko Intxaurre herriko tabernan.

Urr 24 24
Leire Vargas idazleak Bihotz-museo bat poema liburua aurkeztuko du urriaren 24an (osteguna) 19:00etan Durangoko Intxaurre herriko tabernan.

Urr 24 24
2004ko urriaren 24an zendu zen, gaur 20 urte, Fatou Ndiaye Sow poeta senegaldarra. Haurrentzako literatura lanen arloan aitzindaria, poesian eta prosan, sari eta errekonozimendu ugaria jasoa da. 1981eko Takam-takam (Asma, haur nirea, asma) liburutik euskarari ekarri zizkion Itxaro Bordak lau poema, 1987ko Maiatz aldizkariko 14. zenbakian.
Urr 24 24
Angela Davisen Abolizioa aurkeztuko du Amaia Apalauza itzultzaileak urriaren 24an (osteguna) 11:00etan Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Urr 23 24
Iñigo Astizen Monogamoak libururi buruz berba egingo dute urriaren 23an (asteazkena) 18:30ean Bilboko Zirika liburudendan.

Urr 21 24
Eider Rodriguez idazlearen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira urriaren 21ean (astelehena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.

Urr 19 24
Arantxa Iturbe, Amets Arzallus, Ander Lipus eta Timberlake Wertenbaker Miñan liburuari buruz irrati solasaldian arituko dira urriaren 19an (larunbata) 11:00etan Azpeitian, Soreasu antzokian. Kulturaz.

Urr 18 24
Iñigo Astizen Monogamoak libururi buruz berba egingo dute urriaren 18an (barikua) 19:00etan Ean.

Urr 17 24
Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobelari buruz arituko dira urriaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko irakurle taldean.

Urr 17 24
Uxue Alberdi idazlearen Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira urriaren 17an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Urr 17 24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz berbetan arituko da urriaren 17an (osteguna) 19:00etan Erandioko liburutegian.

Urr 17 24
Joan Mari Irigoien idazlearen Babilonia izango dute berbagai urriaren 17an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.
Urr 17 24
Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik saiakera aurkeztuko du urriaren 17an (osteguna) 11:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan. Lisipe bilduma.

Urr 17 24
Eyal Weizmanen Hiri-gerra Palestinan aurkeztuko dute Amaia Astobiza itzultzaileak eta Itsaso Larramendi arkitektoak urriaren 17an (osteguna) 10:30ean Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.

Urr 17 24
Lisipe bildumak 15. alea kaleratu berri du: Uma Ulaziak idatzitako Euskal Herriko greba feministak saiakera. Bost urte baino gehiago igaro dira jada 2019an Euskal Herriko mugimendu feministak lehenengo aldiz greba feminista deitu zuenetik, eta 2023ko azaroan hartu zuen lekukoa greba feminista orokorrak. Bi greba deialdi haietan erabili zen diskurtsoaren analisia egiten da liburu honetan, feminismo materialistaren ikuspegitik. Greba egun haiek inflexio puntu izan ziren euskal feminismoarentzat, baita urte luzeetako borrokaren parte eta ondorio ere. Sexua, zaintza eta estatua hizpide izanik, diskurtso feminista fintzeko gakoak biltzeko asmoarekin dago egina, barne eztabaida politikoak hauspotzeko helburuz.

Urr 16 24
Ia bizitza osoan bizileku izan zuen Markina-Xemeinen hil zen urriaren 6an Luis Baraiazarra. Idazle eta itzultzailea, aldizkarietan eman zituen argitara lanik gehienak, Karmel aldizkarian batik bat, eliza alorreko gai eta pertsonaiak hizpide hartuta nagusiki. Itzulpen lanetan San Joan Gurutzekoaren olerkien euskaratzea nabarmendu behar da. Eta bertsolaritzaren aldeko jarduna goraipatu, eragile handia izan baitzen aita Luis. 80etan eman zuen argitara olerki bilduma bat, Hitzezko txirlorak (Elkar, 1985), bere heriotzaren karietara osorik dakarkiguna.